Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Senarraren lonjaren salmentaren dirua semeekin nola banatu jakin nahi du alargunak

Nire senarra testamenturik egin gabe hil da, eta nire bi semeek, adin nagusikoak biak, lonja bat saldu nahi dute. Higiezin horretatik zer zati legokidake niri eta zer nire semeei?

  Kasu honetan, tramite edo izapide batzuk egin behar dira lonja saldu aurretik: oinordekoen adierazpena; herentzia notario aurrean banatzea, non ondasunen inbentario bat egin beharko den, baloratu eta bakoitzari zer dagokion ezarri; ondorengotza-zerga tramitatu; eta lonja jabe berrien izenean erregistratu Jabetzaren Erregistroan. Eskubide berezirik edo foru-araurik ez dagoen lurraldeetan (eremu komunean, alegia), seme-alabek eskuratzen dituzte hildakoaren ondasun guztiak, eta haren ezkontide edo bikotekide alargunari, berriz, usufruktua edo erabilera-eskubidea dagokio, baina heren batena baino ez (hobekuntzakoa). Kasu honetan, jabetza erdi bana eskuratuko lukete zure semeek, eta alargunak heren bat erabiltzeko eskubidea izango luke. Seme-alabek aukera dute alargunari diru kopuru jakin bat emateko usufruktu zatiaren ordainetan (bi aldeek elkarrekin adostu dezakete zenbatekoa). Oinordetza Zergak dioenez, bizi arteko usufruktuaren balioa ondasunaren balioaren % 70ekoa da, eskubide horren jabeak hogei urte baino gutxiago baditu. Adinean aurrera egin ahala, proportzioa murriztu egiten: urte bakoitzeko, % 1 murrizten da, baina sekula ez balio osoaren % 10aren azpitik (hortxe dago muga). Adibidez, alargunak 69 urte baditu bikotekidea hil denean, higiezinaren balioaren % 20koa izango litzateke usufruktuaren balioa, baina usufruktuaren heren bat soilik duenez, lokalak duen balio osoaren % 6,66 egokituko litzaioke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto