Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Zerbitzua emateko ordainagiria helbideratzera behartu nahi dute

Pisua aldatu dut eta berriz kontratatu behar ditut argiaren eta telefonoaren hornidura-zerbitzuak. Kontua da ordainketak helbideratzeko eskatzen didatela bi konpainiek. Behartu al nazakete horretara?

  1955/2000 Errege Dekretuak arautzen ditu energia elektrikoko instalazioak banatzeko, merkaturatzeko, horietaz hornitzeko eta horiek jartzeko baimena emateko prozedurak, eta lege horrek esaten du, ordainketa egitea dagokienean, kontsumitzaile pribatuek hainbat eratan egin dezaketela: bankuan helbideratuta, enpresa banatzaileek aurrezki kutxa edo kreditu-erakundeetan dauzkaten kontuetan sartuta, enpresa banatzaileak kobrantzak egiteko dituen bulegoetan ordainduta edo horretarako izendatzen dituen ordezko guneetan. Eta aurreko sistema horiek erabiltzeko zailtasunak dauden inguru geografikoetan, bezeroak posta igorpena eginez edo antzeko bitartekoren bat erabiliz ordaindu ahalko du.

Telefoniari dagokionez, Telekomunikazioen Legeak esaten du bezeroak hautatu egin dezakeela zer-nola ordainduko dituen merkataritza-zirkulazioan erabili ohi diren zerbitzuetatik berari dagozkionak. Hori aintzat hartuta, iruditzen zaigu kontsumitzaileak eskubidea duela ordainketa modua aukeratzeko, eta halaxe agertu behar du kontratuan ere; beraz, ezin zaio behartu banku-helbideratzearen bidez ordaintzera. Gure gomendioa da erreklamazio bat aurkez dezazula zure udalerriko edo probintziako kontsumo-zerbitzuetan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto