Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Lapurretei aurre hartzea: Oporrik ez segurtasunarentzat

Etxeko pertsianak erdi irekita uztea, Interneteko gizarte-sareetan bidaiaren berri ez ematea eta ekipajea ongi zaintzea dira lapurretak saihesteko oinarrizko arauak

  Lapurrek ez dute oporrik hartzen; beti edukitzen dituzte begiak erne, eta are gehiago udan. Neurri zorrotzak hartu behar izaten dira sasoi horretan, bai etxean, bai bidaian eta bai oporlekuan bertan ere.

Datuek ez dute gezurrik esaten: Kriminalitate Balantzeak esaten duenez (Espainiako Barne Ministerioak argitaratzen du), 2012. urteko lehen hiruhilekoan indarrezko 31.851 lapurreta izan dira etxebizitzetan, aurreko urteko epe berean baino % 22,3 gehiago. Eta pentsatzekoa da zifra horiek handitu egingo direla udako oporretan. Bi autonomia erkidegotan soilik murriztu dira lapurretak urtarriletik martxoa bitarte, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Melillako hiri autonomoan, hain zuzen ere. Zer etor litekeen jakinda, oporretan segurtasun-neurri batzuk hartzea komeni da.

Etxean gauden bitartean

  •   Etxeko aurrekontuak uzten duen neurrian, ahalik eta segurtasun-sistema gehien jartzea komeni da: ate blindatuak, hesiak leihoetan, terrazetako itxigailuak, alarmak, eta abar. Ate blindatu edo gotortu bat jartzea 800 eta 1.800 euro artean kosta liteke.
  • Etxe inguruan jende susmagarria dabilela sumatuz gero, Poliziari jakinaraztea da onena.
  • Atea ireki aurretik, behatxulotik begiratu behar da. Atezain elektronikoari eragin eta ezezagunei sartzen uztea gure segurtasunaren aurkakoa izan daiteke, eta gainerako bizilagunak ere arriskuan jar ditzake. Bideo bidezko atezaina jartzeak, adibidez, hobetu egiten du eraikineko segurtasuna.
  • Kontu eduki behar da ustez zerbitzu-horniduran dabiltzan langileekin (ura, gasa, argindarra, eta abar). Identifikazioa eskatu behar zaie, etxera sartzen utzi baino lehen.
  • Nahiz eta minutu gutxi batzuetarako irtean, leihoak ixtea komeni da, eta dauzkagun segurtasun-neurri guztiak erabiltzea.
  • Lotan gaudela, leihoak eta balkoiak ez dira erabat irekita utzi behar. Etxebizitzetan jendea lo dagoela egiten dituzten lapurretarik gehienak goizaldeko ordu bata eta hirurak bitartean izaten dira, loaldirik sakoneneko garaian.
  • Leku baztertu batean bizi bagara, ongi erakutsitako txakur batek laguntza handia eman dezake lapurrik agertuz gero.

Oporretan irteten garenean

  •   Ez dugu zabaldu behar bidaian joateko asmotan gabiltzala; gizarte-sareetan horren berri ematea, eta nora eta noiz joango garen kontatzea oso arriskutsua izan daiteke.
  • Aseguru-konpainiek gomendatzen dute arropa pixka bat uzteko zabalduta eta pertsianak ez erabat ixteko, etxean norbait dagoela pentsarazteko jendeari.
  • Ateak, leihoak eta balkoiak, eta garajeko edo lorategiko sarbideak izaten dira gunerik ahulenak, eta lapurrak horietatik sartzen dira etxeetara. Hori dela eta, ongi itxita utzi behar dira. Hona hemen kontuan hartzeko neurri batzuk:
    • Garajetik zuzenean etxera sartzeko aterik baldin bada, ate horrek ere etxeko ate nagusiak bezalako segurtasun-neurriak eduki behar ditu.
    • Kanpotik eskura samar geratzen diren leihoek itxita egon behar dute, eta, ahal bada, hesiekin babestuta.
    • Familia bakarreko etxeetan, etxabeetan edo atikoetan alarma-sistema bat jartzea komeni da. Eraginkorrak izaten dira lapurrei aurre egiteko, eta, gainera, merkatu egiten da etxeko asegurua, % 15 eta % 20 inguru.
  • Bizilagunen bat jakinaren gainean jartzea komeni da, oporretara goazela eta etxea hutsik geratuko dela jakin dezan, eta zaratarik entzun edo mugimendu arrarorik ikusten badu, Poliziari dei diezaion. Guri deitzeko telefono bat uzteaz gain, posta biltzeko eskatu behar diogu konfiantzazko norbaiti, postontzian pila ez dadin.
  • Giltza sekula ez da utzi behar lanpasaren azpian edo lorontzi batean sartuta, eta atean ere ez da oharrik utzi behar etxean ez daudela adierazteko.
  • Lapurrek, balio handiko gauzak ere eraman arren, dirua nahi izaten dute. Hori dela eta, hobe da etxean ez edukitzea diru askorik eta bitxirik. Bankuko segurtasun-kutxetan jar daitezke, edo konfiantzazko norbaiti utzi.
  • Txeketegia ez da utzi behar norberaren sinadura ageri den beste dokumentu batzuen ondoan.

Bidaian goazela eta oporlekuan gaudela

  •   Identifikazio-dokumentuak (NA edo pasaportea) eta Gizarte Segurantzako txartela aldean eramatea da egokiena.
  • Ez da ibili behar diru askorekin. Hobe da kreditu-txartelak, gasolina-txartelak, eta abar erabiltzea.
  • Ibilgailua erabiltzen denean, balioko objektuak ez dira agerian utzi behar.
  • Aireportuan, sekula ez da norbere izenean erregistratu behar beste norbaiten ekipajea.
  • Trenean edo autobusean bidaiatuz gero, zaindu egin behar dira maletak, batez ere tarteko geldialdietan.
  • Hoteleko gelan edo apartamenduan, dirua eta balioko gauzak ez dira agerian utzi behar. Hobe da segurtasun-kutxa bat alokatzea.
  • Hoteletako hall-etan eta guztiek erabiltzeko guneetan eta jende asko biltzen denetan (ikuskizunak, azokak, eta abar), ongi zaindu behar dira poltsak, diru-zorroak eta gainerako gauzak.
  • Tentuz ibili behar da ezezagunek egindako oharrekin (arropa zikindu dela, autoa matxuratu...), eta ez da parte hartu behar kalean izaten diren zorizko jokoetan, gehienetan iruzur egiteko izaten dira eta.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto