Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: izozkiak: Izozkiaren gozoa!

Kaloria asko eta azukre dezente dauzkate, baina bateragarriak dira dieta orekatu batekin, eta gauza gutxi bezain gustagarriak

  Udan jatekoak dira izozkiak, baina gero eta ohikoagoa da beste urte-sasoietan ere kontsumitzea. Dena den, eguzkiak goian urtzen duenean nahi izaten ditugu, nagusiki. Oraintsu arte, aukera aski mugatua eskaintzen zuten izozki-dendek: marrubia, txokolatea, esne-gaina, banilla, esne merengetua eta mantekadoa. Gaur egun, berriz, ia orri osoa beharko genuke izozki-aukera guztien berri emateko. Legez, sei izendapen izan ditzakete izozkiek, baina saltokietan hainbat eta hainbat eratakoak aurkituko ditu erosleak: ohikoenez gain, gaur egun badira azukre gabeko izozkiak, fruktosa gabeak, kontserbatzailerik gabeak, zapore-emailerik ez dutenak, aire gutxiago erantsi dietenak, gantz gutxiago daukatenak, gutxieneko fruta kopuru bat dutenak, egile-izozkiak... Urtetik urtera handitzen ari da eskaintza, eta gero eta zailagoa da hautatzea. Ugaritasun horretan, gainera, kontsumitzaileek beti ez dute asmatzen, eta askorik komeni ez zaizkienak bereizten dituzte, ezagutza faltagatik gehienean. Gai honetan argi pixka bat egiteko asmoz, EROSKI CONSUMERek Erosketa Gida hau osatu du oraingoan, izozkiek zer-nolako ezaugarriak dituzten ezagutarazteko eta batzuen eta besteen artean zer alde dagoen adierazteko.

Ez da gozokia, jakia baizik

  Elikaduren teknologian egindako aurrerapenen gailurtzat jo daitezke izozkiak. Jende askok ez daki, gehien-gehienean, airea izaten dela izozkien osagai nagusia, eta, ondorioz, oso sistema konplexuak erabiltzen direla osagai hori eransteko. Airerik gabe, trinkotasunik ez duen bola bat izango litzateke izozkia. Aireztatu ondoren, burbuilak sortzen dira, zeinak gantz emultsionatuz inguratuta geratzen baitira, izotzezko kristal ñimiñoen sare batean. Egitura horixe da kontsumitzaileak ikusten duen apar-testura erdi solidoa.

Kaloriei ihes egiteko aukera ona izan daiteke gantz eta azukre gutxien duten izozkiak hautatzea

Izozkiek askotariko osaerak izaten dituzte: zer-nolako osagaiak erabiltzen dituzten, nolako ezaugarri energetikoak eta elikagarriak dituzten... era batekoak edo bestekoak izango dira. Izozkiak zaporetsuak dira, elikagarriak eta erabat bateragarriak dieta osasungarri batekin, baina ez dira hartu behar aperitibo gisa, eta ez dira noiznahi eta mugarik gabe jatekoak, beroa egiten duelako edo izozkiak asko gustatzen zaizkigulako. Oro har, esnearekin edo esne-jatorrikoa ez den gantzarekin egindako izozkiek -horiek dira izozkien multzoko bi sail nagusiak- kaloria asko ematen dituzte (bereziki erne ibili behar dute pertsona gizenek), azukre ugari (diabetikoen kaltetan) eta gantzak ere bai (saturatuak izaten dira gehienak, bihotz-hodietako eritasunen eragina areagotzen dutenak). Hori dela eta, postre gisa hartu behar lirateke izozkiak, eta neurrian, betiere. Elikadura-plan orekatu baten zati izan daitezela, horixe da kontua. Izozkiek, batez beste, 220 kaloria inguru ematen dituzte ehun gramo bakoitzeko (urarekin egindakoek -polo eta sorbeteek- 70); hau da, esnez egindako postre gozoek halako bi (arrozesneak, jogurtak, flanak edo natillak). Kaloriei ihes egiteko, aukera ona izan daiteke, merkatuan gero eta eskaintza ugariago dagoenez, gantz eta azukre gutxien duten izozkiak hautatzea, eta halakorik ezin bada, neurria hartzea da irtenbide bakarra: kopuru txikietan eta oso noizean behin jatea, alegia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto