Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirietako irisgarritasuna aztertu dugu estatuko 18 hiriburutan: ibilbide bat egin dugu oinez, hiri-autobusean bidaiatu dugu eta kiroldegietan izan gara: Hiru hiritatik batean oztopo arkitektonikoak daude, eta irisgarritasun arazoak sortzen dituzte

Kiroldegietan antzeman ditugu gabeziarik handienak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat

Hiri bakoitzaren aurpegi 'iluna'

  •   A Coruña: Hiriko ibilbidea: Hala-holakoa. Gure azterketan egoera arriskutsuak sortu dira, zenbait leku egokitu gabe egon direlako eta zirkulazio handia ibili delako; ondorioz, gurpil-aulkian joan den pertsonak eta haren laguntzaileak aldatu egin behar izan dute ibilbidea.
  • Alacant: Hiriko ibilbidea: Onargarria. Ibilbideko zorua ez da izan guztiz egonkorra (baldosa asko egon dira hautsita eta estolda-estalkien ertzak irtenda egon dira), eta zenbait lekutan labainkorra izan da. Era berean, espaloien ertz batzuk ez dira egon beheratuta, eta gurpil-aulkian joan den lagunak galtzadatik bertatik egin behar izan ditu 20 metro.
  • Bartzelona: Igerilekua duen udal-kiroldegia: Ona. Eraikinaren barruko igogailuetan, gurpil-aulkia ezin izan da eroso mugitu (honako hauek dira gutxieneko neurriak: 100 zentimetro zabal eta 125 sakon). Igerilekuan, ez da egon sartzeko eskailera egokiturik, ez sakonera txikieneko eremura sartzeko arranparik, ezta ur azpian ibiltzen den jasogailu edo plataformarik ere.
  • Bilbo: Igerilekua duen udal-kiroldegia: Ezinezkoa gertatu zaigu sartzea. Kiroldegi sarreran, 20 zentimetroko koska eduki du, eta arranparik edo igogailurik ez hura saihesteko. Behin barrenera sartuta, zortzi eskailera jaitsi beharra zegoen harreragunera iristeko. Gainera, harrerako mahaia garaiegia izan da gurpil-aulkian doan lagunarentzat. Ezin izan dugu bisita jarraitu, eta harrerako langileen gomendioa izan da beste kiroldegi berriago batera joan gaitezela.
  • Cadiz: Hiriko ibilbidea: Hala-holakoa. Ibilbidean, espaloiak estuak izan dira zenbait tokitan, eta oztopoak ere aurkitu ditugu (espaloiak 120 zentimetro edo gehiago utzi behar ditu pasatzeko, oztoporik gabe): paperontziak, jarlekuak, lorontziak, haizeztatze-saretak, isurbideak edo estolda-zuloak, eta tabernetako aulkiak eta mahaiak. Gainera, espaloien ertzek 14 zentimetro baino gehiago eduki dituzte, eta ez dira beheratuta egon. Azkenik, eskailerak egokitu zaizkigu bidean.
  • Donostia: Hiriko ibilbidea: Oso ona. Espaloi batzuen ertzak ez dira egon ongi beheratuak, eta eragozpen batzuk sortzen dituzte gurpil-aulkientzat.
  • Gasteiz: Hiriko ibilbidea: Onargarria. Zenbait lekutan zuloak egon dira, baldosa hautsiak eta estolda-estalki mailatuak. Gainera, espaloiak zenbaitetan ez du eduki 120 zentimetroko gutxieneko zabalerarik oztoporik gabe, eta itzulinguruka ibili behar izan dugu. Oztopoak ere aurkitu ditugu bidean: lorontziak, saltokien apaingarriak eta tabernetako mahaiak.
  • Granada: Hiriko ibilbidea: Onargarria. Zorua gorabeheratsua eta labaina izan da zenbait lekutan. Espaloi-ertzak beheratuta egon dira, baina bi zentimetroko koskatxo bat eduki dute espaloiaren eta galtzadaren artean, eta traba egin dio gurpil-aukian joan den lagunari. Gainera, oinezkoentzako igarobideak zertxobait estuak izan dira zenbait lekutan (180 zentimetro behar dituzte, gutxienez), eta haizeztatze-saretek, isurbideek eta estolda-zuloek traba egin dute.
  • Iruñea: Igerilekua duen udal-kiroldegia: Ona. Igerilekuan sartzeko eskailera egokituak falta izan dira, sakonera gutxieneko eremura sartzeko arranpa, eta ur azpian erabiltzeko jasogailuak.
  • Kordoba: Hiri-autobusa: Onargarria. Autobusera igotzeko arranpa oso goian geratu da, eta autobus barrenean, berriz, gurpil-aulkian joan den lagunak ezin izango zukeen ordaindu laguntzailerik gabe, zeren txartel-makina beste muturrean egon baita. Gidariak, gainera, ez du lagundu, eta nahiko zakar aritu da.
  • Madril: Hiriko ibilbidea: Ona. Espaloi-ertzak ez dira beheratuta egon zenbait lekutan, eta itzulinguruak emanez ibili behar izan dugu. Gainera, haizeztatze-saretek eta tabernetako aulki eta mahaiek traba egin dute, eta harbideak ere oztopo dezente egin du: gurpil-aulkia trabatu eta bertatik erortzeko arriskua izan da.
  • Malaga: Igerilekua duen udal-kiroldegia: Ez digute utzi sartzen. Ate birakari bat eduki du sarreran, oso estua, eta nekez sartu gara. Harreragunean informazio pixka bat eman arren, ez digute utzi sartzen.
  • Oviedo: Igerilekua duen udal-kiroldegia: Hala-holakoa. Harrera-mahaiak ez du eduki garaiera egokia (80 zentimetro). Eskailera bidez soilik sar daiteke igerileku batera (ez dago arranparik edo igogailurik). Aldagela eta komun egokituak dauzkate, baina beste zerbaitetarako erabiltzen dituzte. Igerilekuetan ez dago sartzeko eskailera egokiturik, ez sakonera gutxieneko eremura sartzeko arranparik, ezta ur azpian erabiltzeko garabi, jasogailu edo plataformarik ere.
  • Sevilla: Igerilekua duen udal-kiroldegia: Ez digute utzi sartzen. Asko kosta zaigu sartzea, sarrerako arranpak oso malda pikoa eduko duelako. Harreraguneko mahaiak, berriz, 80 zentimetro baino gehiago eduki ditu. Gainerako alderdiak ezin izan ditugu aztertu, ez baitigute utzi barrenera sartzen.
  • Valentzia: Hiriko ibilbidea: Ona. Zenbait lekutan, espaloi-ertzak ez dira egon ongi beheratuak, eta oinezkoentzako igarobideak higatuta egon dira. Batzuetan, edukiontziek traba egin dute bidean.
  • Valladolid: Igerilekua duen udal-kiroldegia: Onargarria. Harrerako mahaia garaiera egokikoa izan da, bana behealdea ez du eduki irekia, gurpil-aulkian doanak hurbiltzeko modua izan dezan. Igerilekuan, ez dugu ikusi sartzeko eskailera egokiturik, ezta sakonera gutxieneko eremura sartzeko plataformarik ere.
  • Zaragoza: Hiri-autobusa: Onargarria. Txartel-makina urruti dago gurpil-aulkian doana irits dadin. Gidariak ez du itxaron, eta abiatu egin da gurpil-aulkian joan den laguna behar bezala kokatu aurretik.

KONPARAKETAKO TAULA

Gurpil-aulkian doazenentzako irispideak, EROSKI CONSUMERen arabera. Azken emaitzak
Hiria IBILBIDEA(1) HIRI-AUTOBUSA(2) IGERILEKUA DUEN UDAL-KIROLDEGIA(3) AZKEN EMAITZA(4)
A Coruña Hala-holakoa Ona Onargarria Onargarria
Alacant Onargarria Oso Ona Oso Ona Ona
Bartzelona Ona Ona Ona Ona
Bilbo Ona Onargarria Ezin izan gara sartu Hala-holakoa
Cdiz Hala-holakoa Oso Ona Ona Onargarria
Kordoba Ona Onargarria Ona Ona
Granada Onargarria Oso Ona Oso Ona Ona
Madril Ona Ona Oso Ona Ona
Malaga Onargarria Oso Ona Ez digute utzi sartzen Hala-holakoa
Murtzia Onargarria Ona Ona Ona
Oviedo Ona Onargarria Hala-holakoa Onargarria
Iruñea Oso Ona Oso Ona Ona Oso Ona
Donostia Oso Ona Oso Ona Bikaina Oso Ona
Sevilla Hala-holakoa Ona Ez digute utzi sartzen Hala-holakoa
Valentzia Ona Ona Oso Ona Ona
Valladolid Oso Ona Ona Onargarria Ona
Gasteiz Onargarria Oso Ona Ona Ona
Zaragoza Ona Onargarria Oso Ona Ona
BATEZ BESTEKOA Onargarria Ona Onargarria Onargarria

(1) Ibilbidea: Ibilbide bat egin dugu hirian barrena, 20 minutukoa, gehienez ere. Paseo horretan, zoruaren egoera aztertu dugu, hiri-altzarien kokapena, eta seinaleena ere bai. Horretaz gain, kontuan hartu dugu espaloi-koskek zer altuera eduki duten ere, baita oinezkoentzako igarobiderik eta semafororik izan den ere. Eskailerak eta arranpak erosoak izatea ere oso ontzat jo dugu (atseden hartzeko tarteak edukitzea, eskubanda izatea...).

(2) Hiri-autobusa: linea bat zoriz hautatu, eta huraxe hartu dugu. Lehenik, geltokiaren irisgarritasuna aztertu dugu (oztoporik izan den eta aski leku eduki duen aulkia erabiltzeko, zorua egonkorra edo labaina izan den, seinaleak erraz irakurtzekoak diren, beirazko manparak babestuta eta seinale bidez adierazita egon diren), eta gero, ibilgailuarena berarena (igotzeko plataformarekin egokitua dagoela adierazten duen itsasgarria eduki duen, atea aski zabal izan den, txartel-makinek zer altuera eduki duten eta non egon diren, gidariaren jarrera egokia izan den).

(3) Igerilekua duen udal-kiroldegia: Kiroldegia zoriz hautatu dugu. Informazioa emateko eta instalazioak erakusteko eskatu diegu, gurpil-aulkian doan pertsona batek erabiltzeko modukoa den jakiteko. Lehenik eta behin, eraikinaren inguruko aparkalekua aztertu dugu, mugikortasun murriztua dutenei lekurik gordetzen dieten ikusteko. Ondoren, eraikinerako sarreran, ateen eta sarbideen irisgarritasuna aztertu dugu, eta eraikinaren barrenean, gurpil-aulkiarekin ibiltzeko aski leku egon den (igogailurik eduki duten, arranparik...). Azkenik, aldagela eta komun egokituak eduki dituzten begiratu dugu, eta horietara sartzeko irispiderik izan den edo ez.

(4) Emaitza orokorra: aurreko hiru ataletako emaitzen batez bestekoa da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto