Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirietako irisgarritasuna aztertu dugu estatuko 18 hiriburutan: ibilbide bat egin dugu oinez, hiri-autobusean bidaiatu dugu eta kiroldegietan izan gara: Hiru hiritatik batean oztopo arkitektonikoak daude, eta irisgarritasun arazoak sortzen dituzte

Kiroldegietan antzeman ditugu gabeziarik handienak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat

Ezustekorik gabeko bidaia

  Hiri-autobusak garraiobide bat gehiago izar beharko lirateke, nahiz eta gurpil-aulkian doazenentzat, itxuraz, ez diren hala. Ez omen dute erabiltzeko joera handirik (halaxe adierazi digute azterketa honetan parte hartu duten kideek), eta are gutxiago norbaitek lagundu ezean. Bilbon eta A Coruñan azterketa egiten lagundu diguten bi lagunek, adibidez, ordu arte sekula ez zuten erabili. Izan ere, hainbat arazo sortzen zaizkie arranpekin, eta gidariek ez dute enpatia handirik erakusten.

Eragozpenak eragozpen, ordea, EROSKI CONSUMERek egin dituen autobus-bidaiek, batez beste, emaitza 'ona' eskuratu dute. Alacant, Cadiz, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea eta Malaga izan dira onenak (emaitza 'oso ona); A Coruña, Bartzelona, Madril, Murtzia, Sevilla, Valentzia eta Valladolid etorri dira ondoren (emaitza 'ona'). Kaskarrenak, berriz, Bilbo, Kordoba, Oviedo eta Zaragoza izan dira ('onargarria). Hiri bakarra ere ez da geratu azterketa gainditu gabe.

Zerbitzuaren irisgarritasunak geltokietan hasi behar du. Bisitatu ditugun geltokien % 22tan, ordea, ez da egon lekurik gurpil-aukiarentzat (Alacanten, Bilbon, Cadizen eta Valentzian). Lautik batean, berriz, oztopoak aurkitu ditugu: A Coruñan, autoak zeuden aparkatuta; Bilbon, zuhaitz bat gertuegi egon da autobus-aterpetik; Cadizen, jarlekuek traba egin dute; eta Oviedon, galtzadarriak falta izan dira eta zulo arriskutsu bat egon da. Hala eta guztiz ere, zorua egonkorra izan da hiri guztietan, eta ez da egon ez hartxintxarrik, ez harearik ez lur solterik.

Autobusa iritsi denean, Murtzian eta Valladoliden ezin izan da jakin egokituta egon ote diren, ez baitute eduki horren berri emateko pegatina edo itsasgarririk. Hala ere, hiri guztietako autobusek eduki dute aulkiak igotzeko plataforma edo arranpa, nahiz eta Bilbon kateatu egin den hasieran. Kordoban, berriz, malda pikoegia eduki du.

Autobusera sartzean, ate guztiak behar bezain zabalak direla egiaztatu dugu (metro batekoak, gutxienez). Dena den, billetea balioztatzeko edo ordaintzeko, laguntzaile batekin joatea ezinbestekoa gertatu da zenbait hiritan, bestela oso zaila gertatzen baita: Bilbo, Cadiz, Gasteiz, Granada, Kordoba, Madril, Sevilla, Valentzia eta Zaragoza. Kasu horietan, billetea balioztatzeko makina gidariaren ondoan egon da, hau da, gurpil-aulkia sartzeko lekutik urruti. Gauza onen artean, nabarmentzekoa da autobus guztiek eduki dutela gurpil-aulkian doazenentzat egokitutako eremu bat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto