Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirietako irisgarritasuna aztertu dugu estatuko 18 hiriburutan: ibilbide bat egin dugu oinez, hiri-autobusean bidaiatu dugu eta kiroldegietan izan gara: Hiru hiritatik batean oztopo arkitektonikoak daude, eta irisgarritasun arazoak sortzen dituzte

Kiroldegietan antzeman ditugu gabeziarik handienak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat

  Zenbait pertsonak gurpil-aulkian ibili behar izaten dute eguna joan eta eguna etorri, eta beti ez zaie erraza gertatzen hiri eta herrietan barrena paseo bat ematea edo garraio publikoa erabiltzea. Espainiako Estatuan, herritarren % 6k pairatzen dute mugikortasunarekin zerikusia duen ezintasunen bat. EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du ea kolektibo horrek zer neurritan egin ditzakeen zenbait jarduera, ezintasunik ez duten pertsonentzat ohikoak izan daitezkeenak: autobusean bidaiatzea (zoriz hautatu dugu linea), hirian ibilbide bat egitea (20 minutukoa, gehienez ere), eta udal igerileku batean igeri egitea. Horretarako, aldizkariko teknikariak Estatuko 18 hiriburu hauetan ibili dira maiatzean, gurpil-aulkian joan ohi den pertsona bati laguntzen: A Coruña Alacant, Bartzelona, Bilbo, Cadiz, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Bisita horien osagarri, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonak biltzen dituzten hainbat elkarteren laguntza izan dugu.

Honako hauek izan dira laguntza eman duten elkarteak: Ezintasuna duten Pertsonen Galiziako Konfederazioa (COGAMI), Ezintasun Fisikoa eta Organiko duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa (COFEMFE), Muineko Lesioa eta Ezintasun Fisiko Handia dutenen (ASPAYM), Ezintasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (FEKOOR), Ezintasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Cadizko Federazioa (FEGADI), Kordobako Ezindu Fisiko eta Organikoen Elkarteen Federazioa (FEPAMIC), Ezindu Fisikoen Estatuko Plataforma Ordezkatzailea (PREDIF), Nafarroako Ezindu Fisikoen Koordinadora (ACODIFNA), Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkartea (ADEMGI), Ezintasun Fisikoa duten Pertsonen Arabako Elkartea (EGINAREN EGINEZ) eta Aragoiko Ezindu Fisikoak (DFA Fundazioa).

Hainbat ondorio atera ditugu azterketa egin ostean, baina hauxe da nabarmenena: azken urteetan hiriek lan handia egin dute gurpil-aulkian doazenen irisgarritasuna hobetzeko, baina oraindik bada zeregina franko. Azterketaren emaitzak ere halaxe erakusten du: emaitza 'onargarria' izan da 18 hirientzat, nahiz eta banan-banan hartuta, alde nabarmenak antzematen diren batzuen eta besteen artean. Iruñeak eta Donostiak, adibidez, emaitza 'oso ona' eskuratu dute; hiririk kaskarrenak, berriz, Bilbo, Malaga eta Sevilla izan dira ('hala-holako' emaitza); A Coruña, Cadiz eta Oviedo maila 'onargarrian' geratu dira, eta Alacant, Bartzelona, Gasteiz, Granada, Kordoba, Madril, Murtzia, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza emaitza 'ona' lortzeko gai dira.

Oztopo artean paseatuz

Hirietan kalez kale ibiltzea ez da dirudien bezain erraza. Mugikortasuna murriztuta duten pertsonek hainbat oztopo arkitektoniko aurkitzen dituzte oraindik ere. Halaxe egiaztatu du EROSKI CONSUMERek 18 hiritan barrena egindako ibilbideetan (10 minututik 20 minutu artekoak izan dira).

Ibilbide guztiak hartuta, emaitza 'onargarria' izan da, baina badira aldeak hiri batzuetatik besteetara. Iruñekoak, Donostiakoak eta Valladolidekoak irisgarriak izan dira eta 'oso ontzat' jo dituzte teknikariek. A Coruñakoak, Cadizkoak eta Sevillakoak, aldiz, 'hala-holakoak' izan dira. Emaitza 'ona' lortzera iritsi dira Bartzelona, Bilbo, Kordoba, Madril, Oviedo, Valentzia eta Zaragoza, eta 'onargarria' baino ez Alacant, Gasteiz, Granada, Malaga eta Murtzia.

Lau hiritatik batean espaloia ez da aski zabala gurpil-aulkia arazorik gabe pasa dadin

Ibilbideetan zehar, teknikariek eta gurpil-aulkian joan diren pertsonek ikusi dutenez, zorua ez da izan egonkorra kasuen erdietan, eta galtzadarri harrotuak aurkitu dituzte, baldosa apurtuak eta irtenak, koska handiak, zuloak, galtzada hondoratua... Egoera arriskutsuak sortzeko moduko eragozpenak dira horiek guztiak, eta maiz samar egokitu zaizkie A Coruñaz, Bartzelonan, Bilbon, Cadizen, Gasteizen, Granadan, Oviedon, Sevillan eta Zaragozan.

Garrantzitsua da, halaber, espaloia aski zabala izatea eta oztoporik ez edukitzea, gurpil-aulkia arazorik gabe pasa dadin (120 zentimetro edo gehiago edukitzea komeni da inolako oztoporik gabe). Lau hiritatik batean, ordea, ez da bete baldintza hori, eta egoerarik kaskarrena Cadizen antzeman dugu, non oztopo ugari izan baitira bidean: paperontziak, eserlekuak, lorontziak, haizeztatze-saretak, isurbideak edo estolda-zuloak, tabernetako aulki eta mahaiak...

Donostian, Gasteizen eta Malagan, espaloia eta galtzada maila berean egon dira ibilbide guztian, baina ez da izaten ohikoena. Maila berean ez daudenean, espaloi-ertzak ez ditu eduki behar 14 zentimetro baino gehiago, baina hiru ibilbidetatik batean handiagoa izan da. Bi kaleren elkargunera iristean, funtsezkoa da espaloia beheratua egon dadila eta galtzadaren maila berera etor dadila, baina ez da halakorik gertatzen hirien erdietan. Alacanten, adibidez, gurpil-aulkian joan den lagunak galtzadatik joanez egin behar izan ditu 20 metro, pasabide goratu bat aurkitu eta espaloira igotzeko modua izan duen arte. Espaloia beheratua egon den lekuetan ere, ordea, izan dira arazoak (bi, nagusiki): koska txiki bat eduki dute bukaeran (Granadan eta Valentzian) edo malda pikoegia (Malagan eta Valladoliden). Bidean aurki litekeen oztoporik handiena eskailerak dira, eta bost hiritatik batean egokitu zaizkigu. Gune horiek igarotzeko, arranpak erabiltzen dira zenbaitetan, eta halaxe egin dute A Coruñan, Cadizen, Murtzian eta Zaragozan; dena den, horietako batzuetan gabezia batzuk antzeman ditugu: malda pikoegia izan da, leku gutxi eduki dute aulkia egoki erabiltzeko...

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto