Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ustekabean itxi zaizkio banku bateko ate mekanikoak

 Erabiltzaile bat lurrera erori zen aurrezki-kutxa batean sartzen hasi eta ate automatikoek jo zutenean. Kalte-ordaina eman ziezaioten, auzitara jo zuen, eta irabazi egin zuen. Albaceteko Probintzia Auzitegiak hauxe esaten du 2012ko otsailaren 7an emandako epaian: Kontsumitzailearen Legeari jarraiki, ustezko erruduntasuna egotz dakieke era horretako mekanismoak ustiatzen dituztenei, batez ere adineko jendea ibiltzen den lekuetan badaude, pertsona horien erreflexuak apalduta egon daitezke eta. Sistema mekanikoa edo elektronikoa darabilen sarbide bat erabiltzea eta ustiatzea arrisku-elementu bat da, baina ezin da jo bizitzan egokitzen diren beste hainbat arriskuren parekotzat, zeinetan erabiltzaileek arreta berezia jarri behar duten, ez dagoelako haien esku sistemak funtziona dezan edo funtziona ez dezan. Kasu honetan, pertsona pasatzen ari zela atea automatikoki itxi izanak adierazten du sistema ez zebilela ongi, eta erabiltzaileak ez zuen zertan frogatu zerbaitek huts egin zuela bera handik igarotzerakoan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto