Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ordenagailu berria zerbitzu teknikora eraman du eta ez du haren berririk

Ordenagailu eramangarri bat erosi nuen saltoki handi batean. Bi hilabete igaro, eta ordenagailua ez zen pizten, eta saltokira eraman nuen. Frogagiri bat eman, eta esan zidaten Madrilera bidali behar zutela, han daukatelako zerbitzu teknikoa. Handik hilabete batera, zerbitzu teknikotik deitu zidaten, ordenagailuari zer gertatu zitzaion galdezka. Bi hilabete eta erdi pasatu dira, eta ez dut ezeren berririk. Dendan, itxaroteko esaten didate. Zer egin dezaket?

  Gure iritziz, ez zenuke itxaron behar. Erreklamazio bat bidali behar zenuke burofax bidez, edo saltokira joan eta erreklamazio-orri bat bete. Bi hilabete eta erdi denbora gehiegi da bermea daukan gailu bat konpontzeko, eta susma liteke ez dagoela hura konpontzerik. Ildo horretan, Kontsumitzaileen Legeak dioenez, produktuak akatsen bat daukanean, kontsumitzaileak eskubidea du aukeratzeko zer nahi duen: matxura konpon dezatela edo produktu berria eman diezaiotela. Betiere, zentzuzko epe baten barruan eta kontsumitzaileari eragozpen handirik sortu gabe. Zuk frogagiria daukazu, eta han agertzen da ordenagailua noiz utzi zenuen saltokian; bermeak bi hilabete eta erdi daramatza etenda, eta bermealdiaren lehen sei hilabeteetan dago gailua. Aldi horretan, ziurtzat ematen da ordenagailua akats eta guzti etorri zela, eta gertaerek eta frogek erakusten dutenez, zure erreklamazioak aurrera egiteko aukera asko dauzka auzitara joz gero. Dena den, lehenik eta behin, produktua alda diezazutela eskatu behar duzu edo dirua itzul diezazutela, Bermeei buruzko Legeak hala esaten duelako. Zure erreklamazio ez balute aintzat hartuko, auzitara jo behar zenuke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto