Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Erorikoa jasan eta ezin oporrak bertan behera utzi

Sei eguneko bidaia bat eta txango batzuk kontratatu genituen lau senar-emaztek, eta hotela ere hartu genuen, mantenu osoarekin. Abiatu baino lau egun lehenago, bidaia-agentzian guztia ordainduta zegoela, nire senarra erori egin zen. Larrialdietara eraman, eta hamabost egunez atseden hartzeko agindu zioten. Egun horretan bertan deitu nuen agentziara, baina ez zeuden. Hurrengo egunak ere jai ziren, Aste Santuagatik, eta, beraz, agentziak emandako informazio-telefonora deitu nuen, baina komunikatzen ari zen beti edo telefonoa hartu eta itxaronarazi egiten zidaten, erantzun gabe; hori ikusita, hotelera deitu nuen zuzenean. Han esan zidaten haiek ezin zutela deus ere egin. Bat eta beste, abiatzeko egunean bertan lortu nuen bidaia ezeztatzea, bidaia-agentziara bertara joanda. Dirurik ez digute itzuli, oso berandu ezeztatu dugulako bidaia. Hilabeteak daramatzagu erreklamazio honekin, eta bidaia-agentziak bereari eusten dio. Ba al dugu eskubiderik dirua itzul diezaguten, zati bat besterik ez bada ere?

  Bezeroei erantzuteko telefono-zerbitzuan izan diren gabezien erruz ezeztatu duzu bidaia hain berandu, eta hori froga dezakezue, neurri batean behintzat, telefono-fakturak aurkeztuta, non agertu behar duten hotelera egindako deiak eta hain luzaro norbaitek erantzuteko zain egin zenituztenak. Bidaia konbinatu bat abiatu baino hiru egun lehenago ezeztatzen denean -zuek hala egiten saiatu zineten-, bidaia-agentziek itzuli egin behar dute bezeroak ordaindu duen dirua, % 15 kenduta; zigor horixe ezar diezaiokete, eta kudeaketa- eta ezeztatze-gastuei dagokien ordaina ere eska diezaiokete, halakorik baldin balego. Zuena, hala ere, ezinbesteak bultzatuta gertatu da. Bidaia Konbinatuak arautzen dituen legeak, uztailaren 6ko 21/1995 delakoak, zera esaten du: erabiltzaileak nahi duenean uko egin diezaieke eskatu edo kontratatu dituen zerbitzuei, eta eskubidea izango du ordaindu duen dirua eskuratzeko, baina kalte-ordaina eman beharko dio antolatzaileari edo xehekariari, non eta bezeroak ez duen uko egiten ezinbesteak bultzatuta. Zuei, beraz, ordaindu duzuen guztia itzuli behar dizuete. Gure gomendioa da Kontsumo Bulego batera joan zaitezela eta azken erreklamazio frogagarri bat egin dezazula handizkariaren eta xehekariaren aurka, eta eskaria onartzen ez badute, abokatu batengana joan zaitezela, gaia auzibidean jartzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto