Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Zenbaki gorriak: kontu korrontea 'beltz'

Soldata aurreratzeko eskatuta edo finantza-kudeatzaile bat hartuta, saihestu egin liteke zenbaki gorrien interesak ordaindu behar izatea, % 10ekoak ere bai batzuetan

  "Etorri orduko joaten da". Esamolde horrek ezin hobeki adierazten du zer gertatzen den etxe askotan diruarekin: kontu korrontean dirua sartzen zaien bezain agudo hasten da irteten. Krisi garai honetan, soldata bakarrarekin edo diru-laguntzekin bizi dira familia asko, eta hainbeste gastu ordaindu behar izaten dituzte, oso erraza baita kontu korrontean zuloak egitea. Aski da planifikatzerakoan akats txiki bat egitea edo ustekabeko gastu bat azaltzea, kontua gorrian geratu eta bankuarekin zorra egiteko. Eta lehen estu zebilena, are estuago ibiliko da egoera horretan: bankuek % 10eko interesa ere ezartzen diote zorretan utzi zaion diruari.

Krisia dela eta, gero eta jende gehiago dabil banku eta aurrezki-kutxei ezin erantzunik, eta erakunde horiek, ondorioz, igo egin dituzte komisioak, egoera horiek saihestu nahian. Behin zorra eginda, ordaindu beste aukerarik ez da izaten; kontsumitzaileek, beraz, aurretik hartu behar dituzte neurriak.

Zenbaki gorriak saihestu

  • Kontuen kudeatzailea. Etxeko finantzak ongi eguneratuta edukitzea da biderik onena bankuarekin zorpean ez geratzeko. Zenbaitetan, ordea, ez da erraz kontrolatzen etxean zenbat diru sartzen eta ateratzen den. Horretarako oso tresna baliagarriak izaten dira Internet bidezko kontu-kudeatzaileak, eta finantza-erakunde askok eskaintzen dituzte, gainera. Horiei esker, esku-eskura eduki daitezke hileroko diru-sarrera eta gastu guztiak. Tresna horietako batzuek, gainera, aukera ematen dute erabiltzaileak edozein erakundetan dauzkan finantza-produktuak eta dirua txertatzeko, eta horren bidez, bere finantza-egoeraren ikuspegi orokor bat eduki dezake, edo erakunde bakoitzean zer-nolako egoera duen ikus dezake.
  •   Soldata aurreratzea. Kontu-korrontea gorrian ez geratzeko beste modu bat soldata aurreratzeko eskaria egitea da. Bi era daude hori egiteko: lantokian eskatzea edo diru-sarrerak helbideratuta dauzkagun bankuan bestela. Lehenbiziko kasuan, langile bat besteren kontura ari denean, legeak eskubidea aitortzen dio soldata-aurrerapen bat eskatzeko. Aukera horren ezaugarriak, dena den, aldatu egin daitezke enpresa batetik bestera. Gehienean, lan-hitzarmenetan arautzen da eskubide hori, eta, beraz, aurrerapena zer epetan eskatu behar den eta soldataren zer zati aurreratuko duten, jarduera bakoitzaren araberakoa izaten da. Aukera hori lan-hitzarmenean ez bada ageri, Langileen Estatutura jo daiteke, horrek ere arautzen du eta. Kasu horretan, 29. artikuluan esaten da langileek eskubidea dutela soldata-aurrerapena eskatzeko. Dena den, nahiko azaletik ematen ditu eskubide horren inguruko xehetasunak. Azken batean, enpresa bakoitzak ezartzen ditu bere irizpideak. Oro har, arrazoi administratiboak direla eta, hileko 1. egunetik 20. eguna bitarte eska daiteke soldata-aurrerapena, eta horrela, hilabete horretan bertan sartzen diote eskatzaileari. Zenbait enpresak soldata guztia aurreratzen dute eta beste batzuek zati bat (% 80 arterainokoa), altxortegian arazorik ez edukitzeko. Soldata-aurrerapena eskatuta, saihestu egiten da kontu-korrontea une jakin batean zenbaki gorritan geratzea, baina ezin da ahaztu itzuli egin behar izaten zaiola enpresari. Itzultzeko orduan, hurrengo hileko soldata jasotzeari uko egin diezaioke langileak (hori izaten da ohikoena), edo enpresarekin negozia dezake mailegua zenbait hilabetetan itzultzeko aukera eta modua.

Finantza-erakundeek, berriz, aukera ematen dute soldataren kopuru bereko mailegua eskatzeko edo soldataren zenbait multiploren baliokoa. Gehienean, mailegu pertsonalei baino interes apalagoak ezartzen dizkiete, eta, zenbaitetan, batere interesik gabe ere ematen dituzte. Bezero guztiei ez dizkiete baldintza berberak eskaintzen, eta banaka-banaka negoziatzen dute haiekin: norberak zenbat diru eskatzen duen eta zer-nolako kaudimena edo ordaintzeko ahalmena duen hartzen dute aintzat. Soldata helbideratuta dagoen bankuan soilik eska daiteke mailegu hori.

Nola kudeatu bankuekiko zorra, ahalik eta eragin txikiena eduki dezan

  Zenbaitentzat traumatikoa gerta daiteke kontu korrontean dirurik gabe geratu eta bankuarekin zorpetzea. Lehenik eta behin, horrek argi erakusten duelako norberaren finantza-egoera ez dela ona. Eta bigarrenik, finantza-erakundeek gastu asko ordainarazten eta paper ugari betearazten dituztelako egoera onbideratzeko. Krisi garai honetan, kontua gorrian uzteagatik bankuek ezartzen dituzten interesak % 5 inguru igo dituzte urtean.

Bezeroek argi eduki behar dute zorrak kitatzeko eragiketek zenbait komisio izaten dituztela:

  • Erakundeak komisio bat kobratzen du kontua gorrian uzteagatik bakarrik; hau da, bankuak dirua jarri behar duelako erabiltzaileak egindako gastu guztiak ordaintzeko.
  • Horretaz gain, zorpekoa erreklamatzeagatik ere kobratzen du komisio bat, bezeroari egoeraren berri emateko eta dirua itzul dezala eskatzeko egin behar dituen gestioengatik (telefono-deiak edo ohiko posta bidezko mezuak).

Behin bankuarekin zorretan geratuta, eragina ahalik eta txikiena izan dadin, lehenbailehen haiekin harremanetan jartzea da onena. Horrela eginda, gerta daiteke zorpekoa erreklamatzeagatik ordainarazten dute komisioa (garestiena) ordaindu beharrik ez izatea. Gehienean, erakundeek gutunak bidaltzen dizkiete bezeroei, kontua gorrian utzi dutela esateko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto