Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida galletak: Galleta sorta ederra

Energia-iturri dira, eta egokienak hautatzeko, gantz kantitateari eta kalitateari erreparatu behar zaie, zuntzari eta azukre kopuruari

  Armairu gehientsuenetan egiten zaie tartetxo bat, eta noizbait falta badira, komeria bat baino gehiago sor daiteke etxean. Ez da gozoa izaten gosaria prestatzen hasi eta galletarik ez dagoela ohartzea. Etxe guztietako argazkia berdintsua izan ohi da, gure herrialdean bezala besteetan ere: txokolatezkoek hantxe izaten dute beren txoko ia ofiziala, gosaritakoek ere bai berea, askotariko galleten zorroa ere hantxe egoten da, inor bisitan etortzen bada ere... Galleta, izan ere, hainbeste zapore eta testura edukita, elikagai unibertsalen mailara iritsi da. Espainiako Estatuan, adibidez, oso gustuko ditu jendeak. 2010. urtean, esaterako, 13 kilo galleta jan zituen biztanle bakoitzak urtearen buruan (betiko Maria galleten 65 zorro). Hiru urte lehenagoko datuekin alderatuta, 2007. urtekoekin, zifra bikoiztu egin dela ikus daiteke, orduko hartan herritar bakoitzak 6 kilo galleta jaten zituen-eta urtean. Denbora gutxien, galleta mota eta aukerak ere asko ugaritu dira: txokolatedunak, hamaika eratara beteak, fruitu lehorrak dituztenak, gurinez eginak, jogurta dutenak, biribilak, karratuak, koloreetakoak... Hainbeste galleta mota izanik merkatuan, beti ez da erraza izaten gehien komeni dena hautatzea. Baina aurki ote liteke guztientzat egokia den galleta bat eta bakarra? Ez dago, ez, halako galletarik. Nork jaten duen hartu behar da kontuan, zer dieta egiten duen eta noiz jaten duen. Kontsumitzaileei argibide batzuk emateko eta aukeratzen laguntzeko, zenbait aholku bildu ditu EROSKI CONSUMER aldizkariak Erosketa Gida honetan.

Zer toki behar du dietan

  10.000 urte. Denbora hori guztia daramagu galletak jaten. Beharrak eta pragmatismoak eraginda sortu ziren galletak: gure arbaso nomadak ohartu ziren, zereal-pasta bat berotan edukita, gogortu egiten zela, eta erraz eraman zitekeela batetik bestera. Ordutik hona, jakina, modu sofistikatuagoak asmatu ditugu galletak egiteko, eta gaur egungoek ez dute garai batekoen antzik, gauza batean izan ezik: orduan bezala orain ere, galletek gizendu egiten dutela esaten da. Galletek, dena den, osaeraren arabera, era bateko edo besteko mantenugaiak ematen dituzte, eta, beraz, ez da zuzena orokortu eta guztiak zaku berean sartzea. Galletak energia-iturri onak dira organismoarentzat, lagundu egiten dute bilakaera fisikoa eta hazkuntza, ugari ematen dituzte-eta karbohidratoak (irina eta azukrea, gehienbat) eta gantzak. Berez, galletak oso egokiak dira gosaritan eta askaritan hartzeko, eta, batez ere, otordutik otordurako tarteetan mokadutxo bat egiteko.

Galleta gehienek irina izaten dute osagaietako bat (zerealak ehota lortzen da). Xehetasun hori funtsezkoa da jakiteko zer neurritan komeni den galletak jatea, zenbateko maiztasunez egin behar den eta, bidez batez, funtsik gabeko usteak baztertzeko ere balio du. Adibidez, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) egin duen piramide nutrizionalari erreparatuz gero, ohartuko gara karbohidratoak ageri direla oinarrian: patata, ogia, arroza, pasta... Adituek gomendatzen dute egunean 4-6 aldiz hartzeko zerealak, eta galletak ere hor sartzen dira. Ez dirudi helburu zaila denik, baina jendeak ez du betetzen. Dietaren bidez zer jaten den neurtzeko Estatuan egin den lehen inkestak dioenez, behar baino karbohidrato gutxiago hartzen ditu jendeak. Mantenugai hori daukaten elikagaiak jateko gomendioa eman dute, zerealak, adibidez, eta ahal bada osokoak izan daitezela. Egunero 3,3 errazio hartzen ditu herritar bakoitzak karbohidratoetatik, eta 4tik 6ra bitarte hartzea komeni da.

Egia edo gezurra?

  •   Adinekoek ez dituzte jan behar. Gezurra. Besteren artean, galletek almidoi ugari izaten dute. Osagai horrek erraztu egiten du digestioa eta, gainera, eutsi egiten dio odoleko glukosa mailari. Hortzen bat falta badugu edo irensteko arazoren bat edukiz gero, testura guriko galletak hautatzea komeni da, erraz mastekatzekoak. Elikagai kardio-osasungarria izan daitezke sodio gutxi dutenak hautatuz gero, kolesterola kontrolatzen laguntzen dutenak edo kaloria gutxi ematen dituztenak (light erakoak).
  • Dieta egiten ari naiz, eta ezin ditut jan. Gezurra. Ez da zertan erabat baztertu. Neurrian jatea da onena, eta, betiere, dieta orekatu baten barnean. Txokolatea edo osagai oso gozoren bat dutenei (betegarriren bat, adibidez) arreta berezia jarri behar zaie. Halakoetan, aukera ona izan daiteke osoko irinez eginak hautatzea: ase egiten dute eta, asetasun horri esker, ordu gehiago egin daitezke jan gabe; ondorioz, errazago kontrolatzen da zenbat jaten den galleta mota bakoitzetik.
  • Zuntza daukatenek argaldu egiten dute. Gezurra. Osoko elikagaiek zuntz gehiago ematen dute finduek baino, baina kaloria kopuruan ez dago halako alderik ere. Adibide batekin azaldu liteke hori oso modu grafikoan, baliagarria baita osoko elikagai guztientzat edo zuntzez hornituta daudenentzat: pisu bera duten bi ogi zati hartuta (bat ogi zuria eta bestea osokoa), biek kaloria kopuru bera ematen dute. Dena den, datu hori gorabehera, zuntzak onura asko egiten dizkio gure organismoari, eta kontuan hartu behar da hori: murriztu egiten du zenbait minbizi mota eta bihotzeko eritasunak pairatzeko arriskua, handitu egiten du asetasun-irudipena, urritu egiten ditu diabetesa edukitzeko aukerak...
  • Kolesterola kontrolatzen lagun dezakete. Egia. Lagundu egiten dute eritasunei aurre hartzen eta horiek tratatzen; horren adibide dira, esaterako, kolesterol maila murrizten laguntzen dutenak. Gantz saturatu gutxi dituzten galletak izaten dira, eta gantz azido esentzialak ugari ematen dituztenak, omega-3 adibidez, zeinak murriztu egin baitezakete odoleko kolesterola.
  • Gosari osasungarri baten osagai izan daitezke. Egia. Modu ona da eguna hasteko, karbohidrato ugari ematen dituztenez, energia- eta indar-iturri direlako. Baina ez da aski galleta pare bat jatea: gosari osasungarria egiteko, esneki bat ere hartu behar da, fruta atal bat eta marmelada edo ezti pixka bat, gorputza energiaz ongi hornitzeko.
  • Haurrek ere jan ditzake zuntz ugarikoak. Egia. Osoko elikagaiak jateko gomendioak haurrentzat ere balio du, guztiei egiten digu-eta mesede. Haurrek eta nerabeek ere jan ditzakete -eta jan behar lituzkete- osoko zereal askotarikoak, eta horien artean, osoko irinez egindako galletak (fruta eta berdurak ahaztu gabe). Haurra ez badago ohitua halakoak jatera, poliki-poliki hasi behar da, zapore berriak izaki, gerta baitaiteke jan nahi ez izatea ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto