Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 1.600 jatetxeri baino gehiagori, alergikoentzat menu berezirik prestatzen duten edo ez jakiteko: Alergikoentzako menuak: jatetxeen % 7ak soilik eskaintzen dituzte

Gehienetan, zeliakoentzako platerak eskaintzen dituzte, eta lautik batek baino ez alergikoentzat (batik bat, arrautza edo itsaskia jan ezin dutenentzat)

  Jende askorentzat ez da batere erraza etxetik kanpo jatea. Oraingo honetan, dena den, krisiak ez du zerikusirik. Elikadura-alergiak eta -intolerantziak dira arazoaren sortzaileak. Kalkuluen arabera, pertsona helduen % 1ek edo % 2k daukate alergiaren bat. Zeliakoak % 1 inguru direla esaten da eta % 15ek intolerantzia daukatela laktosarentzat. Pertsona horientzat guztientzat buruhauste handi samarra da etxetik kanpo jatea. Nahi izanda ere, ez baita erraza menu moldatuak eskaintzen dituzten jatetxeak aurkitzea.

EROSKI CONSUMERek inkesta egin die 9 autonomia erkidegotako 1.666 jatetxeri (Andaluzia, Balear uharteak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa). Baiezkoa erantzun dutenei (menu bereziak eskaintzen dituztenei, alegia), menu horien inguruko galderak egin dizkiegu: zer-nolakoak eskaintzen dituzten, zer preziotan, langileek zer-nolako prestakuntza duten... Gainera, jatetxe horietako 12tan izan dira aldizkariko teknikariak, produktuak biltegiratzeko prozesuak kontrolatzeko eta menu eta plater berezi horiek nola prestatzen dituzten ikusteko. Inkesta egin ondoren, garbi atera liteke ondorioa: oso jatetxe gutxik eskaintzen dituzte menu bereziak elikagai edo osagai bati alergia edo intolerantzia dioten pertsonentzat. Inkestan parte hartu dutenen % 7k baino ez (guztira, 117 jatetxek). Menu berezi horien % 97 glutenari intolerantzia dioten pertsonei zuzenduta daude, lautik bat laktosari intolerantzia diotenentzat dira eta bostetik bat alergikoentzat (gehienetan, arrautza eta itsaskia jan ezin dutenentzat).

Glutenari eta laktosari intolerantzia diotenentzat

Zaila gertatzen zaie elikagairen batek alergia edo intolerantzia sortzen dien pertsonei etxetik kanpo jatea. Horixe baieztatu du EROSKI CONSUMERek egindako inkestak: aztertutako jatetxeen % 7k soilik eskaintzen dituzte menu espezifikoak, inkestan parte hartu duten 1.666etatik 117k baino ez.

  Espainiako Ostalaritza Federazioak (FEHR) badaki egoera nolakoa den, eta harremanetan daude intolerantziak eta alergiak dituztenen elkarteekin. Baina, nabarmentzen dutenez, zaila da menu berezi horiei leku bat egitea ostalaritza-enpresen eskaintzan. Espainiako Estatuan, 370.000 establezimendu inguru daude sektore horretan, eta horietako % 84 enpresa txiki eta ertainak dira. Hornidura-katean daukate arazorik handiena, era horretako produktuetan espezializatuta dauden banatzaileak falta baitira. Dena den, garrantzizko jotzen dute kontzientzia sortzea arlo guztietan, Administraziotik hasita. FACEk (Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioak) argi dauka zein den arazoa: menuk nolakoak izan behar diren eta nola prestatu behar diren zehaztuko duen araudia falta da.

Menu bereziak prestatzen dituzten jatetxeen artean (inkestan parte hartu dutenez ari gara), zeliakoentzat edo glutenarekiko intolerantzia dutenentzat moduko otorduak prestatzen dituzte gehienek (% 97k), eta askoz gutxiago dira -lautik bat ere ez- laktosarekiko intolerantzia dutenentzat prestatzen dituztenak. Bitxia bada ere, laktosa eta glutena dira elikadura-alergiak sortzen dituzten bi osagai nagusiak. Horretaz gain, lau jatetxetatik batek baieztatu du alergikoentzako menuak ere prestatzen dituela (Madrilen, batik bat, non 11tatik 9tan eskaintzen dituzten). Normalean, arrautza eta itsaskiak jan ezin dituztenentzako moduko platerak izaten dira (kasuen % 8tan) eta kakahueteak eta fruitu lehorrak jan ezin dituztenentzat (% 5etan). Bakanago aurki litezke lekaleekiko alergia daukatenentzako platerak edo menuak, soja barne (kasuen % 3tan) eta arrainekiko alergia dutenentzako modukoak (inkestan parte hartu duten jatetxeen % 2tan soilik eskaintzen dituzte).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto