Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ile-luzapenak egin, eta erdiak erori egin zitzaizkion

 Neska bat ile-apaindegira joan zen ile-luzapenak egitera, baina handik gutxira, erori egin zitzaizkion. Salaketa jarri zuen saltokiaren aurka, eta 750 euroko kalte-ordaina eskatu zuen. Epaiketan esan zuenez, ile-luzapenak egin eta gutxira, ilea garbitu zuen, eta ezin izan zuen orraztu, dena korapilatua zeukalako. Gainera, kizkurtu egin zitzaizkion luzapenak, eta ilea erre egin zioten luzapenak jarri aurretik. Laburbilduz: luzapenen erdiak erori zitzaizkion, eta keratina bidezko bi tratamendu eman zizkioten luzapenak lehengoratzeko, baina ez zuten lortu. Ile-apaindegiak ez zuen onartu kalterik egin ziotenik eta lana ongi egina zegoela argudiatu zuen, eta kontsumitzaileak bere kabuz zerbait egin izango zuela iradoki zuen: ilea berriz moldekatu izango zuela, beste zentroren batera joan izango zela edo produkturen bat eman izango ziola ileari. Zaragozako Probintzia Auzitegiak, 2011ko abenduaren 27an emandako epaian, aintzat hartu zuen salaketa, eta 750 euro ordaintzera zigortu zuen ile-apaindegia, frogatutzat eman zuelako kausalitate-harremana egon zela luzapenak egitearen eta ondoren agertu zen emaitza kaltegarriaren artean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto