Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ia 800 euroko kalte-ordaina eman diote bikote bati, 'overbooking'-agatik eta kontratua ez betetzeagatik

 Bikote batek eztei-bidaia kontratatu zuen agentzia batean, Costa Ricara joateko. Irteerako hegaldian, overbookinga izan zen, eta, hori dela eta, konpainiak 600 euroko kalte-ordaina eman zion bietako bakoitzari. Bikotearen ustez, ordea, bidaia-agentziak ez zien informazio egokia eman overbookinga jasateko aukeraz, eta, beraz, itzuli zirenean, 900 euroko ordaina eskatu zioten bidaia-agentziari. Auzitara iritsi ziren; 900 euroko kalte-ordaina eskatu zuten, bidaia konbinatuaren kontratua behar bezala ez betetzeagatik, eta 900 horien barnean, agindu bai baina eskaini gabe utzitako zerbitzuengatik, 7 euro eskatu zituzten. Madrilgo Probintzia Auzitegiak 2012ko urtarrilaren 17an eman zuen epaia. Han esaten duenez, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Legearen arabera, xehekarien betebeharra da bidaiaren oinarrizko alderdiei buruzko informazio argia, ulergarria eta zehatza ematea. Kasu honetan, ordea, frogatutzat eman zuen informazioa emateko betebehar hori ez zela era horretan gauzatu. Hori dela eta, 893 euro ordaintzera zigortu zuen agentzia, baina ez salatzaileek eskatu zituzten 900ak, ez baitzuen onartu 7 euroko ordaina ematea eskaini gabe utzitako zerbitzuengatik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto