Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagunaren txakurrak zaunka egiten du eta ez dit uzten lo egiten

Hiriaren aldirietan bizi naiz, eraikin batean, eta handik gertu etxe bat dago, bere lursailarekin, eta txakurrak ere badituzte, txakurtegi-kaiola moduko batean sartuta. Baldintza penagarrietan bizi dira, eta uluka eta zaunkaka ari dira etengabe. Lorik egiten ere ez didate uzten. Jabearekin ezin da hitzik egin; txakurrak bereak direla eta nahi duena egingo duela esaten du. Zer irtenbide eman diezaioket?

  Batetik, zaraten kontua daukagu, ondoko etxebizitzan egunez eta gauez sortzen diren hotsak zurean entzuten direla. Eta, bestetik, txakurren bizi-baldintza itxuraz kaskarrak daude. Azken auzi horri dagokionez, jakin ezazu autonomia erkidego bakoitzak bere legedia duela animaliak babesteko, baina, oro har, jabearen betebehartzat jotzen dela animaliak zaintzea, higiene- eta osasun-egoera onean edukitzea eta bizitegi egokiak ematea. Eta zeregin horiek behar bezala bete ezean, zigor administratiboak ezarriko zaizkio (isunak izan daitezke). Animaliei bizitegi desegokiak ematea edo higiene-baldintza kaskarretan edukitzea, berez, lege-hauste arintzat jotzen dira, eta isuna 300 eurorainokoa izan daiteke. Bestalde, animaliak babesteko legeak dio udalerri bakoitzeko alkatearen ardura gorena dela haren eremuko animaliak babestea.

Zarata-maila onargarriak eta soinu-emisio gehiegizkoak kontrolatzeko, berriz, udal ordenantzak izaten dira. Gure ustez, bizilagunarekin arazoa konpontzen saiatu behar zenuke, baina lortuko ez bazenu, joan zaitez udaletxera eta jar ezazu salaketa, bai soinu-emisio trabagarriengatik, bai animalien bizi-baldintzak direla eta; udalak bidal dezala ikuskari bat, eta, behar balitz, har ditzala neurri zigortzaileak eta zuzentzaileak. Udaltzainetara ere dei dezakezu, eta animaliak babesteaz arduratzen den elkarteren batekin harremanetan jar zaitezke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto