Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxejabe dibortziatu batek ez ditu ordaintzen etxejabe-elkarteko kuotak

Bada urte eta erdi auzoko emakume batek etxejabe-elkarteko kuotak ordaintzeari utzi ziola. Haren esanetan, ez da bera etxearen jabea, eta ez du berak ordaindu behar. Kontua da, banandu denez gero, ez senar ohiak -hura da etxearen jabea- ez emakumeak -hura bizi da etxean, haurrekin-, ez dutela ordaintzen. Etxejabe-elkarteko lehendakariak gizonarekin hitz egiten duenean, hark esaten dio emazte ohiak ordaindu behar duela, eta harekin hitz egiten duenean, senar ohiaren betebeharra dela erantzuten dio. Zer egingo dugu ordain dezaten?

  Jabetza Horizontalaren Legearen 9. artikuluak esaten duenez, etxejabe bakoitzak adostutako parte-hartze kuota ordaindu behar du, gastu orokorrak zenbatekoak diren aintzat hartuta. Honako hauek osatzen dituzte gastu horiek: higiezinari eta zerbitzuei eusteko behar direnak, kargak eta erantzukizunei dagozkienak. 2005. urteko maiatzaren 25eko epaian, Espainiako Auzitegi Gorenak zera ebatzi zuen: artikulu horren arabera, etxearen jabeen zeregina da gastu orokorrak ordaintzea, ez erabiltzaileena. Bestalde, Madrilgo Probintzia Auzitegiak 2009ko otsailaren 13ko epai batean adierazi zuenez, Jabetza Horizontalaren Legea etxejabeei buruz soilik ari da, etxejabe-elkartearekiko harremanetako subjektu aktiboak edo pasiboak aipatzen dituenean. Etxe baten jabeen artean sor daitezkeen desadostasunak edo barne-arazoak, edo etxejabearen eta pisu baten erabiltzaileen artean sor daitezkeenak, modu pribatuan konpondu beharko dira, eta ez du eraginik izan behar ez etxejabe-elkartean eta ez haren funtzionamendu orokorrean ere. Hori dela eta, iruditzen zaigu batzarrera deitu behar direla etxejabeak, eta ordaintzen ez duen etxejabearen aurkako auzibidea abiatu behar duzuela, nahiz eta hobe den akordio batera iristea. Edonola ere, auzitara jo aurretik, etxejabe-elkarteak zorraren likidazio-ziurtagiri bat egin behar du, eta etxejabeari helarazi behar dio, burofax bidez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto