Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa

Λ

Txakurrarentzat lata edo pentsua?

Animaliaren adinak, osasun-egoerak eta jakiarenkalitateak badute zerikusia erabakian

  Erraza dirudi, baina ez da hain erraza. Txakurrarentzako janaria hautatzea ez da edozein pentsu edo lata aukeratzea. Ehunka eratakoak daude merkatuan, eta guztiek ez dute kalitate bera; horretaz gain, gerta daiteke txakurrari ez komeni izatea lata edo pentsu motaren bat. Pertsona askok nahasian jartzen dituzte txakurraren pentsua eta latan datozen janariak, txakurra aspertu egingo delakoan elikagai lehorrak soilik janez, nahiz eta beti ez den hala gertatzen. Txakurraren dietari buruzko xehetasunak ezagutzeak lagundu egiten du harentzat egokienak eta osasungarrienak diren elikagaiak hautatzen.

Txakur bati jaten emateko orduan, erabaki egin behar izaten da dieta lehorra eskaini edo dieta hezea. Eta erabaki hori txakurraren arabera hartu behar da, kasu bakoitza berezia baita. Txakurrentzako elikagaiek daukaten ur-kantitatea aintzat hartuta, hiru sail egin ohi dira: dieta hezea (latak), dieta lehorra (pentsua) eta dieta erdi hezea, bitarteko hezetasuna duena.

Dieta hezea

Oso ohikoa izaten da txakurrek latak jatea, nahiz eta badituen eragozpen batzuk ere. Animaliak bizimodu sedentarioa egiten badu, ez da komeni latak bakarrik ematea, gizendu egin daiteke-eta kopuruak ongi kontrolatu ezean. Kontuan hartu behar da latako elikagaiek kaloria-dentsitate handiagoa izaten dutela. Oso garrantzitsua da, halaber, kalitateari erreparatzea: funtsezkoa da etiketa ongi irakurtzea eta segurtatzea merke-merke eskaintzen dituzten produktuak behar bezala ontziratuak daudela.

Pentsua edo dieta lehorra

Latek zer-nolako arriskuak dituzten ikusita, zenbait adituk pentsuaren edo dieta lehorraren alde egiten dute. Elikagai mota hori orekatuagoa da elikadura-ikuspegitik, eta abantailak eskaintzen ditu aho-higienearentzat: animalia janaria xehatzen eta mastekatzen ari denean, pentsuak atzeratu egiten du hortzetan plakak agertzeko prozesua (dena den, horrek ez du ordezkatzen profesional batek ahoa zaintzeko egiten duen lana).

Erdi hezeak: hanburgerrak eta haragi xehatua

Hanburgerrak, haragi xehatua edo txahalki zatiak izaten dira jaki erdi hezeak. Pentsu lehorra baino zertxobait hezeagoak izaten dira, baina ez latakoak bezainbeste (erdi hezeek % 15 eta % 30 bitarteko hezetasuna izaten dute, eta latakoek, % 80koa, batez beste). Elikagai erdi hezeak erakargarriagoak izaten dira txakurrarentzat, baina ez dira lehorrak bezain energetikoak, animalia-ehun izoztuak edo freskoak erabiltzen baitituzte horiek egiteko, eta zerealak, gantzak eta azukreak izaten dituzte.

Dena dela, elikagai lehorrekin batera elikagai hezeak edo erdi hezeak nahasi nahi badira, kontuan hartu behar da zenbat denbora egingo duten janlekuan, latako jakiak askoz azkarrago usteltzen baitira pentsua baino.

Txakurra ez da aspertzen pentsuarekin

  Txakurra pozik badago bere ohiko pentsuarekin, eta hura kalitate onekoa bada, ez da zertan aldatu. Txakurrik gehienak sentiberak izaten dira pentsu-aldaketetara, eta ondorio desatseginak ere sortzen zaizkie batzuei; esaterako, urdaileko ondoeza edo beherakoa.

Bestalde, ez da komeni animalia sukaldetik gertu egon dadin han zerbait prestatzen ari garenean. Ez da izaten harritzekoa janari-hondarrak lurrera erortzea, eta txakurrak beretzat biltzea. Hori dela eta, txakurrak ez dezan eskatu pentsua ez den beste zerbait, otorduak prestatzen ari garenean sukaldetik ateratzea izaten da onena. Eta etxekoak mahaian eserita gaudenean ere, hobe da txakurra han ez egotea (etxeko beste gelaren batera eraman dezakegu). Era horretan, ez du beste zaporerik probatuko, eta probatu ezean, eskatu ere ez du egingo.

Egoera jakin batzuetan, latak

Pentsuak gauza on ugari dituen arren, beti ez da izaten aukerarik onena: garrantzitsua da kontuan hartzea txakurrak zer-nolako osasuna duen, zeren batzuentzat egokiagoak izan baitaitezke latako jakiak. Zenbait adituk diotenez, gernu-traktuko arazoak dituzten txakurrentzat hobeak dira latako jaki batzuk, hezetasun gehiago dutenez, lagundu egiten diete-eta gernua egiten.

Merkatuan, ordea, hainbat eratako latak aurki litezke kasu berezietarako. Txakurrentzako janaria egiten duten zenbait etxek hainbat produktu eskaintzen dituzte txakurren beharrizan bereziei erantzuteko. Latan ontziratutako janaria, zenbaitetan, adinaren arabera sailkatzen dute, edo nahasmendu jakin batzuen arabera: alergia mota batzuk dituztenentzat, elikadura-sentiberatasuna dutenentzat edo halako edo bestelako eritasuna daukatenentzat. Etxe ugari daudela ikusita eta etxe bakoitzak produktu bat baino gehiago dituela jakinda, oso lagungarria gertatzen da albaitariari galdetzea erabaki bat hartu aurretik.

Aholkuak

  •   Ongi aztertu produktuaren etiketa, baita zenbateko hezetasuna duen eta zer-nolako osagaiak dituen ere.
  • Ekoizle fidagarri bat hautatu, eta albaitariari galdetu.
  • Kontuan hartu txakurrak zer-nolako osasuna eta zer adin daukan.
  • Ez utzi janari hezea txakurraren janlekuan usteldu dadin.
  • Ez eman etxeko jakiak edo jaki-hondarrak, ohitu egingo da eta.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto