Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Parking pribatuko txartela galdu eta 22 euro ordainarazi dizkiote

 Autoa aparkaleku pribatu batean utzi ondoren, txartela galdu egin zitzaion erabiltzaile bati, eta 22 euroko zigorra ezarri zioten. Ez zegoen ados erabaki horrekin, eta auzitara jo zuen: 22 euroak itzul ziezazkiotela eskatzen zuen, eta, horrez gain, aparkamendu-kontratuan zigor hori ezartzen zuen klausula baliorik gabe gera zedila ere bai. Errioxako Probintzia Auzitegiak oso-osorik hartu zuen aintzat auzi-eskea. 2011. urteko azaroaren 2ko epaiak esaten du Legeak erabiltzaileari ezartzen dion diru-betebehar bakarra aparkatzeagatik dagokion prezioa adostutako baldintzetan ordaintzea dela. Baina atxikipen-kontratu batean ageri den klausula edo jarduera batek 22 euroko zigorra ordaintzera behartzen badu, horrek esan nahi du kobratu dioten dirua ez dela aparkalekua erabili duen denborari dagokion hori, eta, beraz, gehiago ordaindu duela. Gainera, epaiak azpimarratu egiten du jokabide hori gehiegizkoa eta baliogabea dela, eta txartela galtzeak ez diola kalte nabarmenik eragiten parkinga ustiatzen duen erakundeari, ez, bahintzat, kalte-ordaina eskatzeko modukorik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto