Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxe berria erosi, eta zisterna hondatu da bizitzera joan aurretik

 Bikote batek etxe berria erosi zuen 2008ko apirilean, eta hurrengo hilabetean, artean bizitzera joan gabeak zirela, zisternaren tenkagailua hondatu zen. Ura isuri zen, eta jakinaren gainean jarri zituzten sustatzailea eta instalatzailea. Hurrengo astean, kontsumitzailearen aseguru-konpainiako peritua eta instalatzailearen aseguru-etxekoa eraikinera joan ziren, baina ez zuten irtenbiderik aurkitu. Urtebeteren buruan, aldatu egin zuten pieza hondatua, baina etxejabeek salaketa jarri zuten hornitzailearen, instalatzailearen eta haren aseguruaren aurka, eta 7.780 euroko ordaina eskatu zuten etxeak izan zituen kalteengatik. Zaragozako Probintzia Auzitegiak 2011ko abenduaren 2an emandako epaiak, Eraikuntza Arautzeko Legeari jarraiki, hornitzailea zigortu du eskatutako ordaina ematera, eta errugabetu egin ditu instalatzailea eta haren asegurua. Epaiak aintzat hartzen du eraikina berria zela eta bainugela erabili gabe zegoela, eta nabarmentzen du produktuaren hornitzaileak, matxura gertatu zela jabetu eta hark erantzukizunen bat eduki zezakeela jakin arren, ez zuela deus ere egin pieza ongi ote zegoen ikusteko, nahiz eta horretarako aukera eduki zuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto