Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Jabeaniztasun-kontratua: kontratua eta mailegua ezeztatzea

 Kontsumitzaile batzuk oporretan zeudela, jabeaniztasun-enpresa bateko saltzaileak jarri ziren haiekin harremanetan (ondasun higiezinak txandaka erabiltzeko aukera eskaintzen dutenak). Astebeteko oporraldia oparitu zieten, eta hotel batera eraman zituzten, non beste hainbat pertsona ere baziren; hiru orduko hitzaldi bat eskaini zieten guztiei, eta esan zieten, oparia eskuratzeko, paper batzuk sinatu behar zituztela, eta ez zutela inolako arazorik edukiko kontratutik bereizteko, baldin eta ez balitzaie sistema gustatuko (berrerosi egingo zietela agindu zieten, euren opor-txandagatik ordaindutako prezio berean). Sinatu zuten, beraz, kontratua, baita birsalmenta-kontratu bat eta birsaltzeko bermea ere (horrexek bultzatu zituen, nagusiki, sinatzera). Ez ziren pozik geratu opari eman zieten astebete hartan, eta hilabete batzuk igaro eta oporretan joateko asmoz oporlekua hautatu nahi izan zutenean, era guztietako eragozpenak jarri zizkieten, eta hori ikusita, burofax bat bidali zuten, birsaltzeko bermea erabili nahi zutela esanez. Baina erantzun zieten ezin zutela bermea gauzatu aurrez beren txanda erabili gabe. Erreklamazioa egin eta auzitara jo zuten. Kontratua baliogabetu edo eten nahi zutela adierazi zuten auzi-eskean, eta ordu arte ordaindutako kuotak itzul ziezazkiotela ere eskatu zuten (8.250 euro), baita mailegu-atxikia baliorik gabe uzteko ere, enpresak eta aurrezki kutxak akordio bat egina zutela-eta operazioa gauzatzeko. Madrilgo Probintzia Auzitegiak arrazoi eman zien (2011ko azaroaren 25ean atera zen epaia), eta ordaintzera zigortu zituen enpresa salatuak, Kontsumorako Kredituari Buruzko Legea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto