Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Baimenik gabeko gas-enpresaren ikuskaritza

Gas-instalazioaren mantentze-lanak egiten dituen teknikaria etorri zitzaigun etxera, eta butano-instalazioa aztertzeko eskaintza egin zidan. Oso aukera ona iruditu zitzaidan, eta sartzeko esan nion. Egin zuen azterketa eta ordaindu nion, baina joatear zela, aipatu zuen, nahiko era nahasian eta azkar, beste azterketa bat egin beharko zidala. Hori ikusita, zalantza dut ziria sartu ote didan.

  Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko araudi teknikoak eta horien jarraibide tekniko osagarriek ezartzen dute zer-nolako baldintza teknikoak eta bermeak eduki behar dituzten gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko instalazioek eta gas-tresnek, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatze aldera, betiere.

Butano gasez dabiltzanei, Estatuko legediak dioenez, bost urtez behin egin behar zaie azterketa, eta hori egin ondoren, dagokion ziurtagiria egin behar da (bezeroak hartzen du jatorrizkoa eta enpresa hornitzaileari bidaltzen zaio kopia). Dena den, inori etxean sartzen utzi aurretik, administrazio-ziurtagiria eta aurrekontua eskatu behar zaio. Erabiltzaileek jakin behar dute, azterketa batek legezko balioa edukitzeko, tokian tokiko gobernu autonomikoak baimendutako enpresek egindako ziurtagiria behar dela, bestela ez baitu balio. Enpresa ez balitz izango baimena duenetakoa, ezingo luke halako ziurtagiririk egin. Zuri faktura eman zizuten, baina ez ziurtagiririk, eta, beraz, legearen ikuspegitik, ez duzu egin nahitaez egin beharreko azterketa, eta, ondorioz, eskatu egin behar zenuke. Bestalde, teknikariak zure etxean eman dizun zerbitzua dela eta, gure aholkua da erreklamazio bat aurkez dezazula zure udalerriko edo autonomia erkidegoko kontsumo-bulegoan, non adierazi beharko zenukeen zer-nolako egoera nahasgarria sortu zaizun, eta ordaindutako dirua itzultzeko ere eskatu behar zenuke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto