Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Neurria gaizki jarritako azpiko arropa itzultzea

Azpiko arropa erosi nuen saltoki handi batean, eta haietako bat aldatzera joan nintzen handik bi egunetara, neurria gaizki jarria zeukalako. Erosketa-txartelak dio erosleak dirua itzultzeko eska dezakeela hurrengo hamabost egunetan, baina saltokian esan didate ez dutela onartzen azpiko jantziak aldatzerik eta horien dirua itzultzerik, higiene-arrazoiak direla medio. Egin al dezaket erreklamaziorik?

  Kontsumitzaileak kontratuan atzera egiteko eskubidea du legeak edo araudiak onartzen dituen egoeretan, eta eskaintzan, promozioan, publizitatean edo kontratuan bertan hala aitortzen zaionean. Legez, kontsumitzaileak ez du eskubiderik kontratuak baliogabetzeko edo horietan atzera egiteko, salbu eta urrutitik egindako salmentetan, Internet bidezkoetan edo merkataritza-saltokitik kanpo egiten direnetan. Oraingo kasu honetan, kontsumitzaileak eskubidea du atzera egiteko, publizitatean eta txartelean hala aitortzen zaiolako. Atzera egiteko eskubide horrek esan nahi du kontsumitzaileak eta erabiltzaileak baliorik gabe utz dezakeela kontratu izenpetua, eta beste aldeari jakinarazi behar diola, eskubide hori gauzatzeko arauzko epean, haren erabakia zuritu beharrik eta inolako zigorrik gabe.

Kasu honetan, iruditzen zaigu saltokiak egoki jokatu duela, baldin eta ezarritako murrizketa horren informazioa behar bezala eman badu, kartelen bidez eta jendeak ongi ikusteko moduan. Hori dela eta, erosleak ezin du eskatu azpiko arroparen dirua itzul diezaiotela inolako arrazoirik eman gabe, non eta ondasuna bera (arropa) ez datorren bat kontratuan esaten denarekin; kasu horretan, ondasun higiezinei dagokien berme-araudiak aginduko luke. Dena dela, produktuak akatsen bat edukiko balu, ez litzateke zilegi, arropa hori mota jakinekoa delako, dirua itzulian jasotzeko eskubiderik gabe uztea kontsumitzailea. Hori horrela izanik, zure erreklamazioari eutsi egin behar zeniokeela uste dugu, saltokira joan behar zenukeela eta jakinarazi behar zeniekeela produktuak akats duela etiketan, eta arropa aldatu edo dirua itzul diezazutela eskatu behar zenuke. Ez bazina haiekin ados jarriko, eskatu Erreklamazio Orria, bete eta joan zaitez zure udalerriko eta autonomia erkidegoko kontsumo-bulegora.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto