Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa

Λ

Nola eta noiz berrekin sexu-jarduerari erditu ostean?

Haurra jaiotzen denean, batez ere lehenbizikoa, aldaketa handiak gertatzen dira eta bigarren mailan uzten dute bikotea

  Egunak dituen 24 orduak ez dira aski izaten haur jaioberri bat zaindu eta egoera berriak etxean sortzen dituen beharrizan guztiei aurre egiteko. Bigarren mailan geratzen dira -edo hirugarrenean, edo laugarrenean...- nork bere burua zaintzea, etxea txukun edukitzea, erosketak egitea eta gizarte-harremanekin jarraitzea. Haurrak bereganatzen du bikotearen denbora eta arreta guztia. Lehenbiziko asteetan, batik bat. Guraso-lan berrietara erabat emanak egoten dira bikotekideak, eta askotan ahaztu egiten zaie bikote izaten jarraitzen dutela. Eta adituen iritziz, hori ez da batere ona: garai horretan ere funtsezkoa da maitasun-loturari eustea eta arnasa ematea, gurasoen betebeharretara mugatu gabe.

Haurtxoa etxera iristen denean

Haurrak izaten direnean, bikotekideek bat eginda jardun behar dute haurra hezteko garaian, ulertu egin behar dute haurrak bien beharra duela, eta eurek ere elkar behar dutela; alegia, beren maitasun- eta sexu-intimitateak bateragarria izan behar du guraso-bizitzarekin. Maitasun-jolasak ezin dira desagertu pixoihal eta biberoi artean.

Horregatik, ahal den guzietan, intimitate une horiek bilatzen saiatu behar du bikoteak. Haurtxoak sei aste bete aurretik, beranduenez ere, gurasoek hitzordu erromantiko bat eduki behar lukete, afaltzera joan eta, ahal balitz, baita gau bat biek bakarrik igaro ere, errudun sentitu gabe. Ohartuko dira ez dela deus ere gertatzen, eta gogoberrituta itzuliko dira haurtxoarengana.

Kontuz errutinarekin!

  Errutina izaten da arazorik ohikoenetakoa bikote-bizitzan. Maite dugun horrekin bikotea osatu ondoren dena egina dagoela pentsatzeak eramaten gaitu horretara. Jokabide horrek, ordea, poliki-poliki, apaldu egiten du desira. Eta txinparta hori bizitzeko, lagungarria izaten da, adibidez, biak bakarrik paseatzera irtetea, zinemara joatea, kontzertu batean ongi pasatzea edo lagunekin ateratzea, harremana hasi zen garaian bezala. Garrantzitsua da bikotekidea erakargarri zaigula sentitzea, desiratu egiten dugula, orduantxe deskubritu bagenu bezala begiratzea, harremanaren hasieran zeukan erakargarritasun guztia ikustea harengan. Biek elkarrekin une goxoak bilatzea, maitasunerako eta sexurako bezala elkarren sentimenduak adierazteko ere, oso ona izaten da bai bikotearentzat eta bai familiako kide guztiekin harreman onak edukitzeko.

Berrogeialdiak sei aste irauten du

Ama haurraz erditzen denetik lehen koitoa izan arte, sei asteko tartea -edo gehiagokoa- izaten dela kalkulatzen da, nahiz eta kasuan kasu ikusi behar den. Kontuan hartu behar da, adibidez, amari zesarea bat egin badiote (ebakuntza bat da, azken batean), denbora gehiago beharko duela osatzeko. Baina ama fisikoki bere onera etorri denean, osasungarria da ahal bezain agudo ekitea sexu-harremanei.

Sexu-harremanak esatean ez gara ari, ezinbestean, koitoari buruz. Sexualitatea komunikazio modu aparta da, adierazpide asko dituena, eta garai honetan beste aukera batzuk proba daitezke. Gainera, sexu-jardunaren helburua beti ez du zertan izan kitzikapena edo orgasmoa. Eskuak laztantzea, besoak, bizkarra, burua... oso atsegina izaten da, eta gustura hartzen dira, halaber, erogenotzat jotzen ez diren ataletan egindako laztanak ere; bikotea ahulago egon litekeen une horretan, hurbiltasun- eta maitasun-giroa sortzen eta zabaltzen du.

Episiotomia

  Episiotomia -emakumearen perineoan egiten den ebaki kirurgikoa- mingarria izan daiteke hasieran, baina sarritan azkar sendatzen da. Denbora pasatu eta ondoeza desagertu ez bada, ginekologoarekin hitz egin beharra dago. Behin ehun guztiak osatu ondoren, eta koitoa baldintza egokietan egiten bada, emakumeak ez du eragozpenik sumatuko (minik, behintzat, ez luke sentitu behar). Dena behar bezain ongi joan dadin, emakumeak eroso egon behar du eta sexualki kitzikatua. Gizonak pazientziaz eta errespetuz jokatu behar du, ulertu egin behar du bagina egoera gogor batetik pasatu berria dela, zauria oraindik era hor dagoela eta kontu handiarekin zaindu behar dela.

Baginaren lehortasuna

Erditu ostean, aldaketa hormonalen eraginez eta koitoak sortzen duen beldurra dela eta, baliteke baginarako lubrikatzaileak eta gelak behar izatea. Lubrikatzaileak erabiltzerakoan, honako alderdi hauek hartu behar dira kontuan:

  • Oinarri hidrikoa duten lubrikatzaileak erabili edo uretan disolbatzen direnak.
  • Baselina eta uretan disolbatzen ez diren beste olio mineral batzuk (petroliotik eratorriak) itsatsi egiten zaizkio baginako muki-mintzari, germenak sortzeko arriskua izaten dute eta infekzioak mozorrotu egiten dituzte, oso aurreratuak egon arte.
  • Komeni izaten da pH zertxobait azidoa edukitzea, ez 5.0koa baino handiagoa (baginak eduki ohi duenaren antzekoa), horrek lagundu egingo baitu infekzioetatik hobeki babesten edo baginako bakterio-floraren desorekei aurre egiten.
  • Hobe da gel arin bat erabiltzea, erraz ematen dena. Lubrikatzaileak ez badu inolako substantziarik zaporea, usaina edo kolorea emateko balio duenik, arrisku gutxiago izaten da baginan narritaduraren bat sortzeko.
  • Gelaren eraginak luze irauten badu, sexu-harremana lasaiagoa izango da, denboraz har daiteke, eta ez da erne egon beharrik koitoa egin aurretxoan emateko.
  • Oinarri hidrikoa duten gelak errazago kentzen dira garbitzean.

Eduki honen erlazioak

Informazio hau PDF bertsioan jaitsi

PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (662 Kb)

Interesatzen zaizu

Gainera...

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto