Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa

Λ

Txakurra txertatu eta babesa bermatu

Nagusiki, honako eritasun infekzioso hauei aurre egiteko jartzen zaie txertoa txakurrei: mukieria, parbobirosia, txakur-hepatitisa, leptoriosia eta errabia

  Txakurra daukatenek ongi dakite. Familiako kide bat gehiago da, eta gainerakoek bezala, badu lotarako ohea, jateko platera, siesta egiteko tartea eta baditu bere jolas-ohiturak ere. Eta familiako gainerako kideak bezala, gaixotu ere egiten da, eta horrexegatik, txertoak behar izaten ditu. Horixe da modurik eraginkorrena eritasun infekziosoak saihesteko. Pertsona helduek eta haurrek bezala, txakurrek ere badute txerto-egutegi bat beren osasuna zaintzeko. Dena den, uneotan ez da derrigorrezkoa inolako txertorik jartzea; duela gutxi arte, nahitaezkoa zen errabiaren aurkakoa, baina orain ez. Edozein zalantza izanez gero, eta txertoen inguruko erabakiak hartu aurretik, albaitariari galdetzea komeni da.

Txakurrentzako txertoen eraginkortasuna

Txertoek asko hobetu dute eraginkortasuna azken urteotan. Zenbaitetan, ordea, txakurrak erreakzio larriak eduki ditzake txertoa hartu eta berehala, edo handik 48 ordura ere bai batzuetan. Nagusiki, honako eritasun infekzioso hauen aurka jartzen zaie txertoa txakurrei: mukieria, parbobirosia, txakur-hepatitisa, leptoriosia eta errabia. Kontuan hartu behar da, hala ere, ez dela komeni gaixo dagoen animalia bati txertoa jartzea, eta, beraz, aurrez azterketa kliniko bat egin behar zaio. Bestalde, txertatze-egutegiarekin hasi aurretik, ziurtatu egin behar da zakurrak ez duela bizkarroirik. Lehen txertoa (lehen lau gaixotasunentzat) txakurrak zortzi aste egin aurretik jarri behar zaio.

Zenbait egoeratan, ez da komeni izaten txakurrari txertoa jartzea; adibidez, eritasun infekziosoren bat duenean, nahasmendu immunitarioak dituenean edo alergiak. Halakoetan, hobe da albaitariari galdetzea, eta hark erabakiko du txertatzea atzeratu egin behar den edo ez.

Berriz txertatzea

  Animaliak behar adinako immunitatea lor dezan, bigarren aldiz jarri behar izaten zaio txertoa eta, arraza batzuei, baita hirugarren aldiz ere, txakurrak 15 aste bete baino lehen. Eta urtea igaro ondoren, berriz jarri behar zaizkio. Eta kutsatzeko arriskua oso handia bada, txakurrari urtero jarri behar zaio leptoriasiaren aurkako txertoa, bordetela bronkisetikoaren aurkakoa edo txakur-parainfluenzaren aurkakoa.

Errabiaren aurkakoa jarri edo ez, aldiz, herrialde bakoitzeko osasun-legediaren araberakoa izaten da. Dena dela, albaitariak esango digu inork baino hobeki zer txertatze-egutegiri jarraitu behar diogun. Urtebete baino gehiago daukaten txakurrek, txertatze-plana ongi bete badute, ez dute harrapatuko mukieririk, parborirosirik edo txakur-epatitisik. Eta txertoak eraginkorrak izan daitezen, bi edo hiru urtez jarraian jarri behar zaizkie mukieriaren eta birus bidezko hepatitisaren aurkakoak.

Immunitate-sistema engainatzea

Txertoa jarrita, nolabait "engainatu" egiten da animaliaren immunitate-sistema, haren defentsak prest egon daitezen birusen erasoak datozenean aurre egiteko. Era horretan, aurretik prestatua badago eta eritasuna zer bakteriok sortzen duten baldin badaki, horiei aurre egiteko moduan egongo da haren immunitate-sistema.

Autonomia Erkidego bakoitzak erabakitzen du zeintzuk diren derrigorrezko txertoak

Albaitariak inokulatu egiten du txertoa, zeinak organismoari sinetsarazten baitio germen patogenoek eraso diotela. Gakoa hauxe da, ordea: birus patogenoen zati edo kopuru txikiak sartzea. Horrela eginda, txakurraren babes-sistemak memoria bat sortzen du birus horien inguruan, eta horrek lagundu egiten dio modu eraginkorrean erantzuten, animaliaren organismoak egiazko birus erasotzailearekin topo egiten duenean.

Nahigabeko ondorioak

Txerto bakoitza jarri ondoren, gerta liteke txakurrak erreakzio alergikoak edukitzea, hanpadurak agertzea, aurpegian edemaren bat edo goitika egitea. Txertoarekin, izan ere, suspertu egiten da immunitate-sistema, eta horrek eragiten du hanpadura-prozesua. Ohikoa ez den arren, bat-bateko heriotzak ere gertatu izan dira. Dena dela, arrisku horiek hor dauden arren, txertoak garrantzitsuak dira txakurraren osasunarentzat. Txertoa jarri eta txakurrak erreakzioren bat izaten duenean, nahigabeko ondorio arinak eta iraupen laburrekoak izaten dira gehienean. Erreakzio horiek berehala agertzen dira batzuetan, eta txertoa jarri eta handik 48 ordura ere bai zenbaitetan.

Erreakzio bat sortzen denean aintzat hartzeko aholkuak

  •   Okerreko erreakzioren bat sortzen bada, albaitariarengana edo larrialdi-zerbitzura joan behar da. Gehienean, hanpaduren aurkako sendagai batekin konpontzen da arazoa.
  • Txerto batek arazoak sortu badizkio txakurrari, ez zaio berriz jarri behar.
  • Txertatze-liburuxkarekin joan behar da kontsultara (zentro baimendua izan behar du).
  • Txertatze-egutegia eraginkorra izan dadin, bete egin behar dira albaitariak proposatu dituen epeak eta hark gomendatu dituen dosi guztiak eman behar zaizkio, eta albaitariak berak egin behar du horren jarraipena.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Informazio hau PDF bertsioan jaitsi

PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (774 Kb)

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto