Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Jaime del Val, Lurraldea Babesteko Hiritar Koordinadoraren bozeramailea: "Eraikuntza da Espainiako ingurumen-hondamendirik handiena"

 'Boom' urbanistikoa gertatu zen garaian, Alemanian, Frantzian eta Erresuma Batuan adina etxe eraiki zituzten urtean Espainian bakarrik; gainazal hori neurtzen hasita, 50.000 futbol-zelairen parekoa izango litzateke, gutxi gorabehera. Datu adierazgarri horiek ematen ditu Jaime del Valek, Lurraldea Babesteko Hiritar Koordinadoraren bozeramaileak (estatu mailan espekulazioaren aurka sortu den lehen mugimendua da). Madrildar artista hau ildo bereko beste mugimendu batzuen buruan ere agertu da, eta horren adibide da Salvemos Mojácar izenekoa, zeinak lagundu egin baitu Almeriako El Algarrobico hotel ospetsua geldiarazten. Del Valek Europako Parlamentuan salatu du arazoa, eta ondorio larriak ekarriko lituzkeela ohartarazi du. Krisia gorabehera, orain arteko eredu "jasanezin" berberaren aldeko apustua egiten dela salatu du, zeina "luzera guztion artean ordaindu beharko baitugu". Hori dela eta, kontsumitzaileei dei egiten die, kontzientzia har dezaten eta mobiliza daitezen.

Zer-nolako eragina izan dute eraikuntzak eta herri-lanek Espainiako ingurumenean?

Espainian inoiz izan den ingurumen-hondamendirik handiena izan da, eta, segur aski, Europako handiena ere bai.

Zer datu nabarmenduko zenituzke?

'Boom'-a gertatu zen urteetan, 50.000 futbol-zelaik hartuko luketen gainazala urbanizatu zen urtean, eta Europako gainerako herrialdeetan baino % 500 handiagoa izan zen eraikuntza-tasa. Alemanian, Frantzian eta Erresuma Batuan, hiruretan adina etxe egin zituzten Espainian.

Zein dira inguru kaltetuenak?

Malaga, Valentzia, Alacant, Murtzia, Kataluniako kostaldea, Balear uharteak eta Madrilgo erkidegoa dira kasurik muturrekoenak, baina lurralde guztiei eragin die, salbuespenik gabe. Kostalde guztia adreiluz josia dago, eta barnealdean ere badira oso kasu ezagunak; Avilakoa, adibidez, non mega-urbanizazioak planifikatzen ziren, 40.000 biztanle hartzeko, edo parte tematiko erraldoiak, Monegrosko basamortuan egin nahi izan dutena bezalakoa, "Las Vegas" efektua lurralde guztira hedatzeko.

Krisiaren ondoren, gutxitu egin al da ingurumen-eragina?

Ez, txikizioa egina dago, eta ez du atzerakorik. Ekoizpena dibertsifikatzearen aldeko apustua egin beharrean, eredu jasanezin berberaren alde ari dira: kenkariak eskaintzen dituzte erosteagatik, BEZa beheratzen diote etxe berria erosten duenari, milaka plan urbanistiko ari dira lantzen lurralde guztian... Milioika etxe berri egiteko prestatzen ari dira, nahiz eta hiru milioi baino gehiago dauden hutsik eta nahiz eta beste milioika batzuk dauden onartuta eta egitear. Eredu suizida da, eta ingurumen-txikizioa eragiteaz gain, hainbat arazoren iturburu ere izan da: etxebizitzari lotutako arazoak, ustelkeria, krisi ekonomikoa eta langabezia.

Ezagutzen duzu ingurumen-eragin handia izan duen kasu jakinen bat?

Playa Macenasen (Mojácar), adibidez, Limonium Estevei landarearen berezko espeziea deuseztatu dute 'Macenas Med Group' makroproiektuarekin (probintzia horretan hondamendirik handiena eragin duena izango da, segur aski): 1.400 etxebizitza, bi golf zelai -funtzionatzen ari dira, eta legez kanpo ureztatu dituzten azken sei urteetan- eta zenbait hotel lurzoru babestuan. Ia bukatua dago, nahiz eta krisiak geldiarazi egin duen. Jarri ditugun helegiteek oraindik ez dute lortu badaezpadako galarazpenik.

Zu Europako Parlamentuan izan zinen gai hori salatzeko? Zer erantzun zizuten?

Zenbait urteren buruan, Auken txostena onartu zuten, zeinak argi eta garbi azaltzen baitu zenbaterainoko eragina izan duen urbanismo basatiak Espainian. Eskabide Batzordeari bidali genion informazioaren zati bat agertzen da. Era horretako erakunde batek Europako herrialde bati buruz idatzi duen testurik erabatekoena da. Espainiari kohesio funtsak kendu behar litzaizkiokeela iradokitzen du.

Txosten horrek balio izan al du zerbaitetarako?

Ez askorik. Ez da loteslea, eta komunikabideek ez diote jaramonik egin, ustelkeriaren muina ukitzen duelako. Espero dugu parlamentuak jarraituko duela adierazpen gehiago egiten. Gutxienez, aurrekari beharrezko bat ezarri du.

Zer egin dezakete kontsumitzaileek?

Hiru gauza. Bat: iruzur handi honen kontzientzia hartu, eta ohartu guzti-guztiok murgiltzen gaituela krisi ekonomikoan, sozialean, ingurumen-krisian eta krisi demokratikoan. Bi: onartu, luzera begira, guztiok ordaindu beharko dugula ingurua suntsituz aberastu nahia. Hiru: alokairu sozialaren alde egin, eta ez espekulatu lurzoruarekin eta etxebizitzarekin.

El Algarrobico hotela eraitsi egingo al dute azkenean?

Baliteke prozesua azkartzea. Uste dugu, Granadako Auzitegiak epai irmoa ematen duenean, ezingo dutela helegiterik jarri Auzitegi Gorenean. Baina prozesu mantsoak dira, eta zenbait urte joango dira. Andaluziako Junta eta Carbonerasko Udala eginahalak eta bi egiten ari dira legeztatzeko, jendeari beste gauza bat sinetsarazten badiote ere.

Zer iruditzen zaizu eraikuntza iraunkorra esaten dioten hori?

Ez dut behar bezala ezagutzen, baina eskatu nahi dut ez dezatela modu demagogikoan erabili burugabekeria espekulatzaileak mozorrotzeko. Espainian erabateko atzerapen edo moratoria behar da eraikuntzan, eta zenbait hamarkadatan, azken 30 urteetako desmasiak desegiteko erabili behar lirateke udal-aurrekontuak: gorozki-isuriak nonahi, garraio arloko eta bilgune publikoetako gabeziak, hezkuntza eta osasuna...

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak adierazi du Kosta Legea berritzeko asmoa duela.

Higiezinen burbuila bultzaberritzeko asmoa adierazten du, eta kezkatzekoa da. Batzuetan entzuten dira halako esaldiak: "Ingurumenak ezin du geldiarazi hazkunde ekonomikoa". Ondasun komun oinarrizkoenei erasotzea da hori. Gizarte-protesta indartzea beste biderik ez dago. Iragartzen dugu mobilizazio handiak izango direla neurri horien aurka.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto