Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Espainiako Errege Akademia: Hitza oinarri

Los Jeronimosen eta Prado Museoaren ondoan dago Espainiako Errege Akademiaren egoitza nagusia; erakunde horrentzat egina da berariaz, eta hiru mende beteko ditu datorren urtean.

Limpia, fija y da esplendor

1713. urtean sortu zen Espainiako Errege Akademia (RAE), Villenako markesaren ekimenez. Urtebete geroago, Felipe V.aren Errege-Zedula batek baimena eman zion Akademiari bere estatutuak idatz zitzan eta zenbait pribilegio eta abantaila eman zizkien akademikoei, Errege Etxeko zerbitzariek zituzten berberak, hain zuzen. Sortu zenean, hauxe izan zen RAEren helburua: "Gaztelaniaren hitzak eta adierak finkatzea, ahalik eta zehatzen, dotoreen eta garbien". Eta horixe islatzen du haren armarrian ageri den leloak ere: Limpia, Fija y da Esplendor (Garbi, Finko eta Bikain). Garai berrietara egokituz, estatutuak moldatuz joan da RAE, eta orain indarrean daudenak 1993an berretsi zituzten. Gaur egun, zaintza-lana egiteko zeregina aitortzen dio RAEk bere buruari: "Hiztunen beharrizanetara etengabe egokitzeak Espainiar Hizkuntzari ekar diezazkiokeen aldaketek ez dezaten eten hispaniar eremu guztian daukan oinarrizko batasuna".

  
La regente María Cristina y el rey Alfonso XIII asistieron en 1894 a la inauguración del edificio que hoy ocupa la RAE. Rubén García Blázquez
  
La RAE se fundó en 1713 y acogió en su divisa la leyenda Limpia, fija y da esplendor, mostrando así su compromiso por la pureza del idioma. Rubén García Blázquez

Talentu, lan eta ezagutza handiko letrak

Akademiko osoak dira RAEren bizkarrezurra. Guztira, 46 dira, zuzendaria barne, eta bakoitzak bere jarlekua dauka, alfabetoko letra larri edo xehe batek izendatzen duena. Margarita Salasi, adibidez, "i" xehea dagokio, eta Mario Vargas Llosari, "L" larria. Akademikoaren kargua bizi guztirako izaten da, eta bat hiltzen denean, hura ordezkatzeko prozesua hasten da: hautagai bakoitza, gutxienez, hiru kide osok aurkeztu behar dute, eta botoen erdiak eta bat gehiago lortu behar ditu bere alde. Akademikoak, bakoitzaren espezialitatearen arabera, batzorde edo talde txikietan biltzen dira; hor daude, esaterako, Hiztegi zientifiko eta teknikoa lantzen duena, Gramatika, Giza Zientziak, Informazio Linguistikoa, eta abar. Batzorde bakoitzak bere arloari dagozkion lanak egin, eta Osoko Bilkuran aurkezten ditu astero.

  
Detalle del sillón académico tallado con la A mayúscula, letra asignada actualmente al lexicógrafo y doctor en Filología Románica don Manuel Seco Reymundo. Rubén García Blázquez

Giro berezian sortzen diren hitzak

Ostegunero, 19:30etik 20:30era, hutsik egin gabe, Osoko Bilkuran parte hatzen dute akademiko osoek. Ordua baino lehen iristen badira, agian prentsa irakurtzeko baliatuko dute tarte hori, kafetxo bat hartzeko edo Pasta Gelan solasean aritzeko. Bilkura Aretoaren atarian, esekitokiak daude, akademiko bakoitzari eskainiak eta antzinatasunaren arabera ordenatuak. Martin de Riquer da lehena (antzinakoena), zeina 1965. urtean sartu baitzen akademian. Barrenean, mahai obalatu baten inguruan jarrita daude aulkiak. Aretoak berak oso argi gutxi du, eta, beraz, mahaian biltzen da arreta guztia, kideen aurpegietan eta, batez ere, hitzetan. Espainiar Hizkuntzaren Hiztegia da lan eta bilkura horien guztien emaitza, eta batzordeek eta Osoko Bilkurak ez ezik, badute zeresana Lexikografia Institutuak eta espainiar hizkuntzaren beste hogeita bat akademietako kideek ere; hala nola Kolonbiakoek, Mexikokoek, Filipinetakoek... Hiztegi hori espainiar hizkuntzaren Biblia dela esan daiteke, baina ez dira horretara mugatzen erakundearen argitalpenak: hiztegi espezializatuak eta literatura-lan handien oroitzapenezko edizioak ere argitaratzen ditu.

  
La Sala de Pastas es un lugar distendido donde suelen reunirse los académicos antes de los plenos. Está decorada con los retratos de los directores que ha tenido la RAE en el siglo XX. Rubén García Blázquez
  
En el vestíbulo del Salón de Plenos se encuentran los percheros, uno por académico. Están situados por orden de ingreso en la Academia y tienen percha para el abrigo, el sombrero y hasta para el paraguas. Rubén García Blázquez
  
Vista del Salón de Plenos desde el vestíbulo. Los académicos se reúnen aquí todos los jueves de 19:30 a 20:30, principalmente para debatir, aprobar actas de la sesión anterior y presentar correcciones o añadidos al Diccionario. Rubén García Blázquez
  
En la mesa ovalada, rodeada por los sillones académicos, abundan las obras de la RAE, como el Diccionario, la Nueva Gramática, la Ortografía de la Lengua Española, etc. Rubén García Blázquez
  
El director de la RAE, don José Manuel Blecua, que tomó posesión en diciembre de 2010, dirige el pleno desde el sillón que tiene el respaldo más alto. Rubén García Blázquez
  
El sitio del director se distingue también por esta campanilla que hace sonar durante el pleno. Rubén García Blázquez

Bibliofiloen paradisua

Beheko solairuan, beste areto bat biltzen dute sabai amaiezinak eta zurak, eta hormetan, RAEk hiru mendeotan eduki dituen zuzendari guztien erretratuak ageri dira. Lehen solairuan, Damaso Alonsoren eta Rodriguez Moñinoren ondare bikaina dago, Akademiaren esku utzi zituzten bi liburutegi partikular, 60.000 liburukiz osatuak, gutxi gorabehera. Eta zer esan Bilera Areto handitasunez beteari buruz? Han egiten dira sarrera-ekitaldiak eta liburuen aurkezpenak, poesiari eta elokuentziari eskainitako beirate koloretsuz inguratuta.

  
En la planta baja también se encuentra la Sala de Directores, con los retratos de los directores de la RAE de los siglos XVIII y XIX. Rubén García Blázquez
  
Otra perspectiva de la Sala de Directores. Rubén García Blázquez
  
Detalle de Gramáticas con el emblema de Limpia, Fija y da Esplendor y retrato de don Pedro de Silva y Sarmiento, octavo director de la RAE que ocupó la letra Z mayúscula. Rubén García Blázquez
  
En la planta superior se encuentran las tres bibliotecas. En la imagen la biblioteca de los Académicos. Rubén García Blázquez
  
Varios estantes de la biblioteca de los Académicos. Rubén García Blázquez
  
La biblioteca particular de don Dámaso Alonso fue cedida a la RAE en 1998. Tiene cerca de 40.000 volúmenes. Rubén García Blázquez
  
Muchos de los libros de don Dámaso Alonso contienen anotaciones personales. Rubén García Blázquez
  
La colección de don Antonio Rodríguez Moñino fue cedida a la RAE por su viuda. Son unas 17.000 obras y se encuentran en una sala inaugurada para este fin en 1995. Rubén García Blázquez
  
Además de obras literarias, la colección de Rodríguez Moñino incluye valiosos manuscritos, impresos, pliegos, láminas de cobre, estampas, dibujos y correspondencia. Rubén García Blázquez
  
En el Salón de Actos de la RAE tienen lugar las ceremonias de ingresos de los nuevos académicos y la presentación de las obras. Rubén García Blázquez
  
Vista general del Salón de Actos. Al frente las dos vidrieras de la Poesía y la Elocuencia. Rubén García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto