Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Estresa eta antsietatea: dietak asko lagundu dezake

Gozozaletasun gehiegizkoaren eta eguneko otorduak nolanahi banatzeko joeraren atzean, desordena emozional bat egon liteke, estresa, antsietatea eta emozio-gorabeherak agerrarazten dituena

  Ordutik ordura gutizia bat hartu beharra, gose-sentipen jarraitua edo etengabe jaten aritzea, otorduetan bete-bete egin arte jatea edo gauez esnatu eta handik eta hemendik probatu arte ez asetzea, sintoma deigarriak dira horiek guztiak, desordena emozional baten adierazleak, hain zuzen. Kaos egoera horretan, gozoak edo elikagai oso azukretsuak jo ohi dira begiz gehienean, eta egun osoa mokadutxoak eginez pasatzen denez, ondorioak ere hortik etortzen dira: pertsona askok hipogluzemiak edo azukre-beheraldi handiak izaten dituzte, eta azukreen kudeaketan sortzen den desoreka horretatik hainbat sintoma etor daitezke: buruko min jarraituak, gose handi-handia eguneko zenbait unetan, antsietate-krisiak, emozio-gorabeherak, haserrekortasuna, nekea eta akidura fisikoa eta buru-akidura ere bai. Hori dela eta, ezinbestekoa da elikadura arloan zenbait neurri hartzea estres eta antsietate hori kontrolatu eta horiei aurre egiteko; besteak beste, ordena jartzea komeni da otorduetan eta ordutegietan, horiek errespetatzea, elikagai kantitate osasungarriak hartzea, eta jakiak eta horiek prestatzeko modua hautatzeko orduan, onuragarrienak bereiztea.

Pertsona askok kezka gehiegizkoa sentitzen du bere pisua dela eta ez dela (emakumeek gehiago, gizonek baino), eta horrek distortsionatu egiten die gosearen eta asetasunaren inguruko pertzepzioa; ondorioz, modu konpultsiboan eta desordenatuan jateari ekiten diote. Arrisku-faktoreak zein izan litezkeen aztertzen hasita, badirudi honako ezaugarri hauek dituzten pertsonengan maizago agertu ohi direla desoreka emozionalak, antsietate-krisiak, emozio-gorabeherak eta are depresio uneak ere: pisu gehiegia duten edo gizen dauden emakumeak eta, gainera, beren bizitzan pisu-aldaketa handiak eduki dituztenak.

Argaltzeko dieten erruz, gogo-aldarte ezkorrak agertzen dira

Argaltzeko dietek ere ez dute askorik laguntzen jendearen aldartean. Dieta horietako asko murriztaileak izaten dira, oinarririk gabeak ere bai, eta behar bezalako aholkularitzarik gabe egiten dira, gainera. Horien erruz, gogo-aldarte ezkorrak eta jokabide konpultsiboak agertzen dira: janari-betekadak egitea, adibidez. Berez, sorgin-gurpil baten gisakoa izaten da egoera, antsietateak eta beti gehiago jateko premia larriak, gozoak jan beharrak... elkar elikatzen dute, eta gerta liteke janaria bera obsesio bihurtzea edo elikagai jakin batzuk. Horregatik, estres- eta antsietate-egoerei aurre egiteko, funtsezkoa da jakitea zer-nolako ezaugarriak dauzkaten jaki batzuek.

Nerbioak harmonizatzen dituzten elikagaiak

  1.   Oloa (aleak edo malutak). Oloaren osagaietako batek, abenina izenekoak, hain zuzen, bizkortu eta orekatu egiten ditu nerbioak. Horretarako oso egokia izan daiteke olo-krema (porridge), olo-aleak uretan egosiz lortzen dena (norberak nahi duen testura eman diezaioke, saldatsuagoa edo trinkoagoa). Zereal gisa ere sar daiteke oloa dietan, behin egosita, lodigarri moduan erabiltzeko zopetan, kremetan eta berdura-pureetan.
  2. Zerealekin edo fruitu lehorrekin egindako ogia. Proposamen egokia da gosaritarako, azukre sinple ugariko elikagaiak ordezkatzeko: galletak, opilak, bizkotxoak (baita etxekoak ere) edo moldeko ogia. Energia iraunkorra emango duten elikagaiak janez hasiko genuke eguna, eta saihestu egingo genuke hipogluzemiarik edukitzea gosaldu eta handik ordu gutxira.
  3. Poti kalabaza marroia. Kalabaza mota gozoagoa eta zaporetsuagoa da, eta oso egokia izaten da kremak egiteko edo haragi- eta arrain-platerei goarnizio gisa jartzeko. Gozo ukitua duenez, gozozaleen gutiziak berdintzeko balio du, eta elikagai azukretsuen ordezko gisa ere erabil daiteke. Zuntz ugari du, eta, beraz, asetasun-sentipena eragiten du; oro har, lagundu egiten du gosea arintzen.
  4.   Fruta lehortuak, gozoak baina azukrerik gabeak. Mahaspasak, aranpasak, pikuak, mertxika-belarriak... zapore gozokoak dira guztiak, eta horiek janda, gutxitu egiten da otordua postre gozo batekin bukatzeko beharra (postre horiek, gainera, azukretsuak izaten dira oso). Gozo zapore hori oso kontzentratua eduki ohi dutenez, eskukada bat aski izaten da aseta geratzeko eta gozoz osatuta. Gainera, gutxi batzuk janda ere, kopuru aipagarrian ematen dituzte mantenugai erregulatzaileak (bitaminak, zuntza, mineralak, eta abar).
  5. Osoko arroza (integrala). Zereal guztiak aintzat hartuta, horixe da osatuena mantenugaietan. Arroz zuriarekin alderatuta, alde handia dago elikadura-alderdietan, baita garunaren nutrizioa erregulatzen duten mantenugaietan ere: karbohidrato konplexuak, magnesioa (arroz zuriak halako lau), fosforoa (hiru halako), B1 bitamina (sei halako) eta B6 bitamina (bi halako).
  6. Oloaren osagaietako batek, abenina izenekoak, bizkortu eta orekatu egiten ditu nerbioak

  7. Fruitu lehorrak, eskukada bat. Triptofano ugari ematen dituzten elikagaiak dira, platanoa, soja eta arrautza bezalaxe. Triptofano aminoazidoa proteinen osagaia da, eta serotonina bihurtzen da, zeina garuneko neurotransmisore bat baita, gogo-aldarte onari eta apetituaren kontrolari lotua dagoena itxuraz.
  8. Galorratza. Dieta-osagarria da, B6 bitamina eta magnesio ugarikoa. Bitamina horrek zeregin garrantzitsua du serotoninaren sintesian (triptofanotik abiatuta egiten da), eta neuronen osaketan (nerbio-sistemako zelulak dira neuronak). Faltan edukiz gero, antsietatea sortzen da. Magnesioak, berriz, erlaxatu egiten du, eta osagarri ona da nerbioak baretzeko. Beste elikagai batzuek ere ugari ematen dituzte bi mantenugai horiek: intxaurrak, piku lehorrak, osoko zerealak, lekaleak, zerbak eta espinakak.
  9. Edari antsiolitikoak. Kafea edo tea hartzea kaltegarria da antsietatea edukiz gero. Landare batzuek erlaxatu edo lasaitu egiten dute, eragin antsiolitikoa baitute. Eraginkorra gertatzen da pasio-loreak (pasiflora) eta mitxoleta konbinatzea, edo garraixka eta lupulua.
  10.   Estebia, gozo naturala. Landare horretatik, estebiosidoak ateratzen dira, zapore gozo-gozoa duten osagaiak (sakarosa edo ohiko azukrea baino 250-300 aldiz gozoagoak dira); berez, ez dute nerbioak baretzeko dohainik, baina, zeharka bada ere, eragiten dute horretan. Elikagaiak, errezetak eta platerak gozatzeko balio dutenez, antsietateak eta urduritasunak jota egon eta gozoa noiznahi eta nolanahi janez dabiltzanek nolabaiteko sosegua sentitzen dute estebia eskura edukita, horrek emango dio-eta hainbeste behar duten gozo ukitua jaki edo plater jakin bati.
  11. Dena ez da elikagaiekin konpontzen...: Antsietatea hobeki menderatzen da bizitzari ordena jarrita, nahiko lo eginda, ariketa eginda, aisialdirako tarteak utzita, eta otorduak garaiz eginda eta behar den denbora hartuta. Otorduak egunean zehar ongi banatzeak (4 orduz behin) aukera ematen du modu naturalean antzemateko noiz garen gose. Zotzak erabilita, berriz, mantsoago jaten da, gose gutxiago sumatzen da eta, gainera, gutxiago jaten da. Mantso jatea komeni da eta ongi murtxikatzea, jakiei zaporea hobeki hartzeko. Era horretan, urdaila bete zaigulako eta ase garelako irudipena garunera iristen da, eta jateari uzteko agindua garaiz ematen du hark.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto