Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Internet bidezko dietak: 10 webgunek eskaintzen dituzten dietak aztertu ditugu, ezaugarri jakinak dituzten lau pertsona motarentzat eginak: Argaltzeko web-orriak: ez seguruak, ez fidagarriak

Hamar webgunetatik hirutan engainatu egin dute dietekin, eta gehienetan, ez dute gainditu EROSKI CONSUMERen elikadura-azterketa

  Erosketak egiteko, bidaia bat kontratatzeko, sarrera batzuk erosteko... Aukera asko eskaintzen ditu Internetek eguneroko zereginetan laguntzeko. Eskaintza ere askotarikoa da, besteren artean, argaltzeko laguntza ematen duten guneak ere agertu dira. Baina kontuz ibili behar da. Osasuna, elikadura-jokabideak eta bizi- eta elikatze-ohiturak ez dira nornahiren esku uztekoak, eta gai horietan aurrera jarraitu aurretik, ziurtatu egin behar da osasun arloko profesionalekin ari garela.

EROSKI CONSUMERek hamar web-orri aztertu ditu, Internet bidez argaltzeko laguntza ematen dutenak: dietadukan.es, dietasnet.com, aleadiets.es, dietasonline.com, dietamedica.es, dietaon.com, sanita-online.com, lediet.es, centrodenutricionydietetica.com eta dietikus.com.. Ezaugarri jakin batzuk dauzkaten lau pertsona mota asmatu ditugu, eta webgune horiekin harremanetan jarri gara. Lau horietatik bi emakumeak izan dira, adin ertainekoak biak, gizentasun- eta idorreria-arazoak dituztenak; bietako batek, gainera, 2 motako mellitus diabetesa eta arteria-hipertentsioa dauzka. Beste bi pertsonek (bi sexuetakoak) pisu osasungarria eduki dute; gizonak tentsioa zertxobait goian izaten du eta alergia dauka tomatearentzat, eta emakumeari, berriz, kolesterol handi samarra agertu zaio azken analisian. Lau pertsona mota horien ezaugarriak finkatzeko orduan, Gorputz-Masaren Indizea (GMI) hartu dugu kontuan, eredu objektibo horren arabera finkatzen baita gehienean zer den pisu osasungarria (normopisua), zer pisu txikia, zer pisu gehiegia edo zer gizentasuna.

Behin lau pertsona-eredu horiek sortuta, web-orrietan izena eman dute (iazko urri-azaroetan), eta argaltzeko tratamendua eskatu dute. Guztira, 38 dieta aurkeztu dituzte webguneek, aldez aurretik ordainduta gehienean (dietadukan.es eta lediet.es guneek ez diote dietarik eskaini gizentasun-arazorik ez duen emakumeari, GMI egokia daukalako). Dieta horiek eskuratu, eta hainbat alderditatik aztertu dituzte EROSKI CONSUMERen adituek: bezeroari ea galdetu dioten zer aurrekari patologiko dituen, zer sendagai hartzen ari den eta zer-nolako bizi- eta elikatze-ohiturak dituen; ea erabiltzaileari informazio egokia eskaini dioten haren elikadura-egoeraren inguruan; ea tratamendua ongi egokitu zaien pertsona bakoitzaren behar eta ezaugarriei; eta, horrez gain, bi astetako menuaren dieta-analisia egin da, Elikadura osasungarriaren gida oinarritzat hartuta (Erkidego-Elikaduraren Espainiako Elkartea, SENC, 2004), dokumentu horixe erabiltzen baita eredu gisa elikagai-errazioak eta kontsumo-maiztasun gomendatuak ezartzeko.

Oro har, gure adituek egiaztatu dutenez, Internet bidez argaltzeko guneak ez dira ez seguruak eta ez fidagarriak ere. Hainbat arrazoirengatik. Batetik, hamar webgunetatik hirutan engainatu egin dutelako dietekin (hau da, informazio engainagarria eta okerrekoa eskaini dute), eta, bestetik, bi asterako proposatu dituzten dietek ez dutelako gainditu EROSKI CONSUMERen elikadura-azterketa (salbu eta dietadukan.es eta lediet.es guneek, ez baitiote dietarik eskaini gizentasun-arazorik ez duen emakumeari, GMI egokia daukalako). Honako emaitza hauek lortu dituzte dieta horiek guztiek elikaduraren ikuspegitik: % 35ek, "hola-halakoa"; erdiek, "txarra"; eta % 17k, "oso txarra".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto