Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Irriz eta malkoz

Irri eta negar egitea osasungarria eta onuragarria da: lagundu egiten dute oreka psikologikoari eusten eta egoera fisiko osasuntsua edukitzen

  Irri egitea bezain ona da negar egitea, nahiz eta gogo-aldarte guztiz bestelakoen adierazgarri diren bata eta bestea; biak dira, ordea, gure emozioak adierazteko moduak. Barre-algaraka aritzeak gimnasia-saio on batek adina balio du, eta analgesiko natural baten parekoa da; negar egiteak, berriz, ur epeletan bainatzeak bezainbeste lasaitzen eta indarberritzen gaitu. Horregatik, sentimenduak kanporatzeko gomendioa ematen dute adituek, hobeki senti gaitezen.

Negarrez sortu ohi gara mundura, eta bi hilabete inguru egindakoan eskaintzen diogu lehen irriñoa munduari. Ordutik aurrera, irriz eta malkoz osatzen da gure bizialdia. Irriz nahiago, jakina, baina malkoak ere ezin dira saihestu, eta komeni ere ez, gainera. Arrazoi fisiologikoek sortzen dituzte biak ala biak, eta mesede egiten diete gure buru-osasunari eta organismoari.

Zertan dute antza irriak eta negarrak? Emozioak adierazteko moduak dira biak ere, eta lotura zuzena dute gorputzari eragiten dioten hainbat alderdirekin: odol-presioa, arnasa azkartzea eta mantsotzea, begitartea gorritzea edo zurbiltzea eta tonu muskularra. Irriari eta negarrari esker, tentsioa kanporatu egiten dugu, eta funtzio erregulatzailea dutenez, on egiten diote organismoari.

Haurtzarotik helduarora

Irria (umorea, azken batean), gizakion adierazpide berezia da, gizartea kohesionatzeko balio izan duena, kantuak eta dantzak bezala. Zenbait ikerketak diotenez, irria komunikazio-bide gisa erabiltzen da haurtzaroan, eta helduaroan, berriz, sentimenduak adierazteko modu bihurtzen da. Sei urteko haurrek, adibidez, egunean 300-400 aldiz egiten dute irri, eta helduek, berriz, 15-100 aldiz; adineko pertsonek, ordea, egunean 80 alditan baino gutxiagotan egiten dute irri; pertsonarik irrikorrenek 100 bider egiten dute irri egunean, eta alaitasun gutxienekoek, berriz, 15 bider. Datu horiek guztiek argi erakusten dute, beraz, adinean aurrera egin ahala, galdu egiten dugula irriaren bidezko adierazpen-gaitasuna.

Helduek egunean 15-100 aldiz egiten dute irri

Negarrak, berriz, helburu fisiologikoak ditu: begi-txokoa garbitzea, begiak egoki hidratatuta edukitzea, baina baita ongizate-hormonak askatzea ere. Haurtxo garenean, komunikazio-ekintza gisa erabiltzen dugu, eta amaren edo zaintzailearen arreta erakartzeko bitarteko gisa. Helduaroan, komunikazio-ekintza izaten jarraitzen du negarrak, baina beste behar batzuk adierazteko modu bihurtzen da: gertaera jakin batek eragiten duen inpotentzia adierazteko, tentsio handi bat arintzeko edo tristura desagerrarazteko. Iturria irekitzen duten faktoreak indar handiko emozioak izan ohi dira, txarrak batzuetan (pentsamendu oker eta mingarriak, berri txarrak, errabia, pena, sufrimendua...), baina onak ere bai hainbatetan (poz handi bat, esaterako).

Irriaren eta negarraren hormonak eta muskuluak

  Irri egiten dugunean, endorfinak askatzen dira (garunak jariatzen dituen substantzia opioideak), mina arintzeko ahalmen handia dutenak, baita adrenalina ere, sormena eta irudimena bizkortzen dituen osagaia, eta dopamina, zeinak buruaren jarduera sustatzen baitu, eta serotonina, eragin lasaigarria duena eta antsietatea murrizten duena.

Aldiz, negarrari lotzen gatzaizkionean, adrenalina eta noradrenalina askatzen dira (barrua arintzen digu eta lasaitu egiten gaitu), eta beste zenbait substantzia ere bai: oxitozina, adibidez, ama orok askatzen duena seme-alaben gertu daudenean, lasaitasuna edo baretasuna emate aldera. Horregatik sentitzen gara baretuta negarraldi on baten ondotik, ur epeletan bainatu izan bagina bezala.

Muskulu taldeek ere parte hartzen dute irria eta negarra sortzerakoan. Irri egiterakoan, 400 muskulu inguruk parte hartzen dute, eta horietako batzuk, gainera, irri egiterakoan soilik lantzen dira (aurpegiko 15 eta bularraldeko, sabelaldeko eta urdaileko batzuk). Une horietan, ariketa hain izaten da bizia eta indartsua, gimnasia-saio bat egitea bezala izaten baita muskulu talde bakoitzarentzat; bost minutuz irrika aritzea, adibidez, 45 minutuz ariketa aerobikoa egitearen pareko da, eta argaltzen laguntzen du, berraktibatu egiten du-eta sistema linfatikoa. Horrez gain, diafragmako muskuluen uzkurdura eragiten du, faringearen eta ahosabai bigunaren erresonantzia, eta aurpegiko muskuluen nahigabeko uzkurdura ere bai. Bestalde, negarraren bidez, uzkurtu egiten dira aurpegiko muskuluak eta begien ingurua. Ondorioz, odol-irrigazioak kitzikatu egiten ditu begietako muki-mintzak, eta horrelaxe sortzen dira malkoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto