Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Musikaz zein isiltasunaz gozatzeko

Entzungailu mota egokia aukeratzeko eta horiek erabiltzeko modua funtsezko alderdiak dira entzumena osasuntsu edukitzeko

  Entzungailuak belarrietan jarri, bolumena igo eta musika entzunez joan ohi da hainbat jende trenean, autobusean edo paseo bat ematen duen bitartean, inguruan zer gertatzen den ohartu gabe eta beren entzumenari kalte egiten ari direla jabetu gabe. Entzungailuak erabiltzen dituzten nerabe eta gazteek gorreri-arazoak izan ditzaketela ohartarazi dute zenbait ikerketak. Merkatuan salgai dauden entzungailu mota batzuk kaltegarriagoak dira besteak baino. Hori dela eta, batzuen eta besteen artean zer alde dagoen jakitea komeni da, eta nola erabili behar diren ere bai, musika ez dadin isildu, betiko.

Gero eta tarte gutxiago dago entzungailuak erabiltzetik audifonoak erabiltzera. Azken urteotan, hainbat ikerketak baieztatu dute gorreria gero eta jende gazteagoarengan ari dela agertzen. Bostongo ikertzaile talde batek egindako ikerketa da arlo horretako berriena eta aipagarriena (Journal of American Medical Association aldizkarian argitaratu zuten, 2010. urtean), eta han esaten denez, entzumen-galera % 31 handitu zen 2005etik 2006rako tartean estatubatuar nerabe eta gazteengan, 15 urte lehenago adin-tarte horretako pertsonei egindako azterketekin alderatuta. Datu batzuk, gutxien-gutxienik, aski deigarriak dira: bost nerabetatik batek (12 eta 19 urte artekoak) entzumen-galeraren bat zeukan. Eta hainbat arrisku-faktoreren artean, leku berezia hartzen zuen batek: musika ozen entzutea.

Ikerketa askok frogatu dute zaratak gorreria sortzen duela. Orkestrako musikarien artean egin zuten horrelako bat, eta han ikusi zutenez, luzaroan egonez gero musika bolumen handian entzuten, koklea kaltetzen da, barne-belarriko egituretako bat, alegia. Musika entzunez luzaroan egoteak entzumen-trauma bat sortzen du, baina beti ez da izaten larritasun berekoa: pertsona batzuk besteak baino zaurgarriagoak dira, eta horiei gehiago erasaten die; denbora ere kontuan hartu behar da (jarraian zenbat ordu ematen diren musika entzunez), eta musikaren indarra edo bolumena ere bai.

Entzungalu intra-aurikularrak dira osasunarentzako kaltegarrienak

Osasun-Arrisku Sortuberrien eta Berriki Identifikatuen Batzorde Zientifikoak (Europako Batzordearen barneko erakundea da) 2008. urtean egindako txosten batek ere ohartarazten zuen gorreria sor dezakeela musika 89 dezibeliotik (dB) gora entzuteak 60 minutuz baino gehiagoz. Ohiko elkarrizketa batek 60 dB izaten ditu, eta 85 dB-tatik gorako soinu guztiak arriskutsuak izaten dira entzumenarentzat.

Entzungailu motak

Hainbat motatako entzungailuak daude. Diseinuari erreparatuz gero, kanpokoak edo barnekoak izan daitezke; soinuaren kalitatea aintzat hartzen bada, irekiak edo itxiak; eta inpedantziaren araberako sailkapena egiten badugu, inpedantzia handikoak edo txikikoak izan daitezke. Hasteko, har dezagun kontuan diseinua, eta ikus dezagun zer-nolako ezaugarriak dituen entzungailu mota bakoitzak:

  •   Kanpokoak: belarri-pabiloitik kanpo jartzen diren entzungailuak dira, eta bi multzotan sailkatzen ditu zenbaitek: zirkunaurikularrak batetik (aparrezko bigungarriz belarria inguratzen dutenak), eta supra-aurikularrak bestetik (belarri gainean geratzen diren bigungarridunak, hura osorik estali gabe). Soinuaren kalitateari dagokionez, irekiak izan daitezke batzuk zein besteak (soinuari kanpora ihes egiten uzten diotenak eta kanpotiko soinuaren zati bat hartzen dutenak), edo itxiak (soinuari kanpora irteten utzi ez eta giroko soinutik guztiz isolatzen dutenak). Adituen esanetan, ordea, ez dago arrazoi teknikorik era horretako azpimultzoak egiteko, eta kontu semantikoa baino ez da. Horien ustez, aski da kanpoko entzungailuak esatea.
  • Barnekoak edo intra-aurikularrak (izen tekniko egokia erabiltzen hasita, entzungailu intrakanalak esan behar zaie): entzunbideen barrenean gorderik geratzen direnak dira. Talde honetakoak ere bi multzotan sailkatzen ditu zenbaitek, eta ear-buds direlakoak bereizten ditu batetik, belarriko botoiak esango geniekeenak: horiek dira ohikoenak, eta belarri-sarreran jartzen dira, barrenean sartu gabe; bestetik, intra-aurikularrak egongo lirateke, entzumen-kanalaren barrenean sartzen direnak. Kasu honetan ere, adituek ez dute ikusten arrazoi handirik bi azpi-multzo horiek egiteko, eta guzti-guztiei intrakanalak esatearen alde egiten dute.

Diseinua ez ezik, ezaugarri teknikoak ere aintzat hartu behar lirateke entzungailuak erosterakoan, oso garrantzitsuak baitira entzumena zaintzeko. Inpedantzia da ezaugarri horietako bat, eta zera adierazten du: entzungailuak zenbateko erresistentzia egiten dion korronteari. Entzungailu guztietan agertzen da datu hori, eta, gehienean, 32, 16 edo 8 ohm-etakoa izaten da, eta gutxi batzuetan 4 ohm-etakoa. Inpedantzia zenbatekoa den, potentzia handiagoa edo txikiagoa izango du musika-erreproduktoreak. Hau da, zenbat eta inpedantzia txikiagoa, hainbat handiagoa potentzia, eta alderantziz. Entzumenaren osasunari dagokionez, hobe da inpedantzia handia duten entzungailuak erabiltzea, potentzia txikiagoa izan dadin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto