Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Juana Labrador, SEAE Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteko lehendakaria: "Elikagai ekologikoak seguruagoak eta osasungarriagoak dira ohikoak baino"

 Ohiko nekazaritzatik eta abeltzaintzatik datozen elikagaiek ez dute errespetatzen ez ingurumena eta ez kontsumitzaileen osasuna. Hori dela eta, ekologikoak hautatzea da onena, nahiz eta % 10 edo % 30 garestiagoak izan. Halaxe baieztatzen du Juana Labrador Moreno doktoreak, SEAEko lehendakariak. Fisiologia Begetala eta Agroekologia irakasten ditu Extremadurako Unibertsitatean, eta haren esanetan, elikagai ekologikoen izen ona zikindu nahian ari diren arren, besteak baino seguruagoak dira, bi kontrol egiten dizkietelako. Osasungarriagoak ere badirela azpimarratzen du, eta baldintza bidezkoagoak eskaintzen dituztela elikadura-kate guztiarentzat.

Zer da nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa?

Kudeaketa-eredu agrosistemikoa da, kalitatezko elikagaiak modu eraginkorrean ekoizteko eta lurraren emankortasuna, uraren kalitatea eta bioaniztasuna hobetzeko eta klima-aldaketara moldatzeko. Elikadura-kate guztia hartzen du, eta zientzia bat du oinarrian, agroekologia, eta jakintza tradizionala eta tokikoa ere bai. Gainera, Europatik datorren lege zorro-zorrotz batek arautzen du, 834/2007 Araudiak, hain zuzen.

Zergatik dira garestiagoak elikagai ekologikoak?

Ohikoak baino % 10 eta % 30 garestiagoak izan daitezke. Betebehar ekologikoen diferentziala da hori: ez ditu erabiltzen pestizidak, herbizidak eta sintesi bidezko ongarri kimikoak, eta egiten den transakzio orok elikadura-kate guztiaren mesedetan izan behar du. Dena den, gehien-gehienetan, modu arbitrarioan igotzen da prezioa, batik bat produktu freskoena, sektoretik kanpoko interesek eraginda.

Merezi du gehiago ordaintzea?

Kontsumitzaileak jakin behar luke osasunarentzat eta ingurumenarentzat zer-nolako ondorioak dituen ohiko ekoizpen moduak, edo nekazariari zer prezio ordaintzen dioten, eta hori jakinda hautatu behar luke. Ekoizpena eta barne-banaketa hobetzen direnean, jaitsi egingo da prezioa.

Herritar gehienek kontsumitzen dituzten ohiko elikagaiek ez al dituzte errespetatzen ingurumena eta osasuna?

Inguru natural batean bizi gara, eta, beraz, hori kutsatzen duenak zuzenean egiten dio kalte gure osasunari eta bizitza-kalitateari; adibidez, landa-eremuan bizi direnek arrisku gehiago dute minbizi jakin batzuk edukitzeko, gainerako herritarrek baino. Ingurumen-baldintzak eta baldintza sozial eta ekonomikoak aintzat hartzen badira, aise gailentzen da ekoizpen ekologikoa.

Zer iruditzen zaizu elikagai ekologikoen segurtasunaren inguruan sortu den alarma? E.coli-ak eragindako kutsatze-kasuak nekazaritza ekologikoarekin lotu ziren.

Zenbait alarmari esker, eskandalu handiak bistaratu dira; hor daude, esaterako, dioxinak zituzten oilaskoak, behi eroak edo Txinako esne kutsatua. Beste batzuek, aldiz, interes komertzial argia izaten dute, eta hori gertatu da eko-kutsatuta omen zeuden pepinoekin. Uzta bikaina alferrik galtzera utzi zuen eta beste produktu batzuetan prezioa merkatzera behartu zuen eko-sektorea.

Elikadura Arloko Europako Agintaritzak urtean bost edo sei alarma ematen ditu ekoizpen ekologikoaren inguruan, mikotoxinak eta E.coli-a direla eta. Seguruak al dira elikagai horiek?

Bai, ohikoak baino gehiago, zeren edozein elikagaik pasatzen dituen kontrolez gain, beren araudi bereziak ezartzen dituenak ere pasatzen baitituzte. Eta osasungarriagoak ere badira, ez dutelako biozidarik eta ugariago ematen dituztelako mantenugaiak, bitaminak, herdoilaren aurkakoak eta zuntza. Norbaitek gaizki jokatzen badu, harena da errua eta hark erantzun behar du, baina ez ereduak edo sektoreak.

Nekazaritza ekologikoak duen ekoizle nagusietakoa da Espainia, baina esportatu egiten da ekoizpenaren zati handi bat.

Gaur egun, kanpoko merkatua hain hauskorra izanik, barrura begira jarri beharra dago. Administrazioak, ordea, egiazko interesik gabe jarraitzen du, sektoreak ez du kohesiorik sare indartsu bat sortzeko, salbuespen ohoragarri batzuk izan ezik, eta indar handiko sektore ekonomiko interesatuek kontsumitzaile askori egurra ematen jarraitzen dute kanpaina zikinen bidez.

Ekologikoa al da beste herrialde batzuetara kamioietan eramatea?

Ekologikoena litzateke tokikoa eta sasoikoa kontsumitzea, baina esportatzen den produktuak ez dio uzten ekologikoa izateari, eko-araudia betetzen duelako. Enpresa esportatzailerik gehienek konpentsatu egiten dituzte CO2 isuriak. Nahiago nuke zorroztasun hori izango balute, adibidez, Marokotik tomateak ekartzen dituzten kamioiek; horiek, kutsatzeaz gain, galarazi egiten dute espainiar ekoizleek prezio duinak lor ditzaten.

Ba al du gaitasunik ohiko sistemak ordezkatu eta 7.000 milioi lagun hornitzeko (10.000 milioi lagun izango gara mende bukaeran)?

Eta ohiko ekoizpen moduak ba al du? Oroit dezagun giza esplotazioa, landa-eremuaren exodoa edo planetaren pobrezia genetikoa. Nekazaritza ekologikoa prest dago, baina banaketa da arazoa, espekulazioa eta botere-irrika. NBEk adierazi du jarduera agroekologikoak ezartzea dela lehen erronka munduko biztanleriaren elikadura bermatzeko, batez ere ahulenena.

Zenbat nekazaritza ekologiko dago Espainian?

Ingurumen Ministerioaren arabera, 2010. urtean 1.674.119 hektarea zituen, 2009an baino % 4,45 gehiago. Europako Batasunaren buruan dago. Hazten ari den sektore bakarra da, oso mantso izan arren. Zaurgarria da oraindik ere, eta ez dago ohiko sistemaren baldintza beretan.

Egiaz funtzionatuko balu, ez al luke berez izan behar errentagarria?

Nekazaritza oro, baita ekologikoa ere, diru-laguntzen mende dago, zeren, besteak beste, nekazariari edo abeltzainari ez baitzaio ordaintzen bere lanak eta bere produktuek balio dutena. Ekoizpen ekologikoak, oro har, ez du behar ohikoak baino laguntza gehiago. Europan, plus bat ordaintzen zaie komunitateari "ingurumen-zerbitzuak" eskaintzen dizkioten nekazariei eta abeltzainei. Ez dira diru-laguntzak, bidezko laguntzak baizik, ongi egindako lanari emanak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto