Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Krisiaren nondik norakoak ulertzeko eta kontsumitzaileoi nola eragiten digun jakiteko, funtsezkoa da zenbait termino argitzea
Oraintsu arte, jende askok alergia moduko bat eduki izan die termino ekonomikoei eta zenbakiekin zerikusia duten gauza guztiei. Uneotan, beste patologia bat ere agertu da jendearen artean: beldurra. Zalantza eta ezegonkortasuna dira nagusi gaur egun, eta zurrunbilo horretan ez galtzeko, ongi etorriko zaizkigu zenbait kontzepturi buruzko argibideak: krisia, defizita, arrisku-prima... Egunero-egunero entzuten dira gisa horretako terminoak, eta lehen kasurik egiten ez zienak ere, orain jakin egin nahi du hitz edo termino horietako bakoitzak zer-nolako lotura duen krisiarekin, zer esan nahi duen zehazki eta, nagusiki, nola eragiten dioten kontsumitzaileari. Krisi handi honekin zerikusia duten 10 hitz hautatu ditugu, eta ekonomiari buruzko gidaliburu laburra osatu dugu, argi pixka bat egitea aldera.
Defizita. Baliabide-gabezia adierazten du kontzeptu horrek. Eta termino horri aurrekontu hitza eransten badiogu, krisi honetan asko aipatu den beste kontzeptu bat agertuko zaigu: aurrekontu-defizita. Herrialde batek egindako gastuak diru-sarrerak baino handiagoak direnean, aurrekontu-defizita sortzen da. Horixe adierazten du termino horrek. Egoera hori orekatzeko eta lehengoratzeko, zor-titulu mordoa jaulki behar izaten dute gobernuek (Letrak, Bonuak eta Obligazioak), eta inbertsiogileek erosi egiten dituzte (partikularrek eta erakundeek). Estatuak, ordea, kostu handia ordaindu behar izaten du oso. Herritarrei ere eragiten die, Estatuari buruzko ikuspegia gero eta okerragoa izaten delako atzerrian. Nazioarteko inbertsiogileak gero eta uzkurrago agertzen dira herrialde horren aktiboetan inbertitzeko, eta egoera horrek zorraren krisia sortzen du. Defizit kontzeptuak baliabide-gabezia adierazten du
Eurobonuak. Zorraren krisiari irtenbidea emateko, horiek sortzea izan da proposamenetako bat. Zor-jaulkipen bateratuak izango lirateke, Europako zor-jaulkipenak, alegia (herrialde bakoitzarena ordezkatuko luke). Europako goi-bileran agertu den proposamen batek dio eurobonuek ordezka dezatela, zati batean edo guztiz, zor nazionala, BPGren % 60 hartzeraino. Helburu jakina du horrek: interes-tasak murriztea (horrek estatuei aukera ematen die modu merkeagoan finantzatzeko) eta merkatuak likidezia handia izatea.
Europako goi-bilera. Europako Kontseilua izendatzeko erabiltzen da termino hori. Europako Batasuneko (EB) 27 herrialdeetako estatuburuak edo gobernuburuak biltzen ditu. EBren organo politiko gorena da. Krisi honetan, garrantzia hartu du, haren esku baitago zenbait herrialderen zorrari irtenbidea ematea, Greziak, Italiak edo Espainiak pilatu dutenari, adibidez. Ohi baino bilera gehiago egin dituzte azkenaldian, nahiz eta batzuek ez duten emaitza onik eman. Herrialdeen arteko desadostasunek kalte egiten diete kontsumitzaileei, zorraren arazoari irtenbide baketsu eta ordenatua eman beharrean, larriagotu egiten dute eta. Zenbait herrialdek beren interesak jarri dituzte eurogunearen interes orokorraren gainetik.
Ez dirudi Espainiako Estatuan horretara irits litezkeenik, ezta gainerako herrialde aurreratuetan ere. Herritarrek ez dute beldurtu behar bankuan daukaten dirua dela eta. Gordailuen Berme-Funtsak babesten ditu, 100.000 euro artean. Gainera, bankuren bat kaudimenik gabe geratuko balitz, Espainiak erakutsi du gai dela esku hartzeko. Halaxe egin du hainbat banku eta kutxarekin:Caja Castilla la Mancha, Unnim, Catalunya Caixa, Banco de Valencia, Caja de Ahorros del Mediterráneo, Cajasur eta Novacaixagalicia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa