Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Sua, airea, ura eta lurra dira naturaren lau elementuak. Horiek dira bere ahalmen energetikoaren erakusle, eta horien bidez lortzen dugu guk, gizakiok, argindarra sortzea. Baliabide horiek neurrian eta zentzuz erabili beharra dago, ordea, gure etxeek eta beste hainbat gunek argitan jarrai dezaten, eta hurrengo belaunaldiak ez daitezen ilunpetan geratu.
Biomasa zentral batean, alternadore batek energia elektriko bihurtzen du lurrun-turbina batean sortzen den energia mekanikoa. Berdin gertatzen da turbina eoliko batean, zeinaren ardatzak bira ematen baitu haizearen indarrari esker. Zentral hidroelektrikoetan, turbina hidrauliko bat mugitu behar izaten da, eta ur-korronteak egiten du hori; eta zentral fotovoltaikoak, berriz, panelez beteak egoten dira, eta panel horiek diodo erdieroalez beteak, non elektroiak sortzen diren argi-iturri bat iristen zaienean. 2010. urtean, Espainiako Estatuan behar izan zen energia elektrikoaren % 35ek jatorri berriztagarria eduki zuen, baina oraindik ere zentral nuklearrek eta termoelektrikoek sortzen dute energiarik gehien.
Zentral elektrikoek transformadore bat eduki ohi dute, eta sortutako argindarraren tentsioa handitzea izaten da haren zeregina, 60.000 volt-etik 400.000 volt-erainoko tartean. Tentsio handituz eta intentsitatea apalduz, erraztu egiten da argindarra goi-tentsioko sarean barrena garraiatzea, zeinak 38.000 kilometro baino gehiago baititu Estatuan. Hari edo klabe eroaleek eramaten dute argindarra; kable horiek kobrezkoak edo aluminiozkoak izaten dira gehienean, eta metalezko dorre handi horiek eusten diete. Hari eroale horien gainetik, lurreko kable bat ere joaten da, instalazioa deskarga atmosferikoetatik babesteko. Dorreek, berriz, isolatzaile batzuk ziaten dituzte, beiraz, portzelanaz edo material sintetikoz eginak, kableak babesteko.
Goi-tentsioko sarea garraiatze-azpiestazioetara iristen da, eta han, tentsio elektrikoa murriztu egiten dute transformadore baten bidez. Estazio horiek hainbat osagai izaten dituzte: barra kolektoreak, azpiestazioan dauden osagaiak elkarrekin konektatzen dituztenak; ebakigailuak, azpiestazioa argindar-fluxutik isolatzen dutenak, mantentze-lanak eta konponketak egin behar direnerako, eta abar. Garraiatze-azpiestazioetatik, kontsumo-zentro nagusietara banatzen da argindarra. Bidearen erdian, herriguneetatik gertu, azpiestazio txikiagoak izaten dira, horietara argindarra banatzeko; horiek ere voltajea murriztu eta transfomatze-zentroetara bideratzen dute argindarra. Azken horiek zuzenean hornitzen dituzte etxeak korronte aldizkatzailez (Estatuan, 220 volt-ekoa da).
Gerezia: fruitu bat baino gehiago
Salgaiak hegan
Hitza oinarri
Goi mendietako eski egokitua: zuriz jantzitako erronka
Zorion nahiaren bidaia
Musika-ikasketak: lau mugimendu eta sinfonia bat
Garraio-hiri bat ur gainean
Mina izango ote da?
Pirinioen bihotzean zizelkatutako gozokia
Arrosa-landaketak: paisaiarik inpresionistena
Itsasoko laborariak
Nola birziklatzen dira gailu elektrikoak?
Bizi txokoak
Betiereko gaztetasuna
Argitasunak itsututa
Irudimenaren gozoa!
Ilunari argi
Azaletik mamia
Hezeguneen gainbehera eta susperraldia
Suak itzaltzen baino gehiagotan
Ilerik gabeeeee
Itsasoa kaiolan
Artea zorroan, ibili munduan
Eski egun bat: inprobisazio gutxi, eta lan asko
Sukaldarien diamante beltzaren sekretuak
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa