Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Kalitatezko produktu freskoak erostea eta behar bezala izoztea izaten da modurik egokiena elikadura arloko toxi-infekzioak saihesteko
Ospakizun-egunak izaten dira Eguberriak, jan, edan, abestu, topa egin eta gozau. Eta hori guztia egin ondoren, gogor samarra izan daiteke biharamuna: batzuetan, ez dago tarte handirik familia-giro alaitik komuneko edo ohatzeko bakardadera. Eta urdaila gurgurka ari zaigula, otarrainxkekin oroituko gara... Deskuidutxo bat aski baita zenbait jaki hondatzeko; adibidez, otarrainxkak behar baino denbora gehiagoan hozkailutik kanpo edukitzea. Eguberrietan, eskabide handia izaten dute zenbait produktuk, eta jendeak dezente lehenago erosteko ohitura izaten du, batere gabe gelditzeko beldurrez. Produktu horietako batzuek osasun-arrisku handia izaten dute, eta kalitate onekoak ez badira edo behar bezala kontserbatzen ez baditugu, eta prestatzerakoan ere kontu edukitzen ez badugu, toxi-infekzioak sor daitezke.
Pateak, antxoak edo urdaiazpiko egosia, egiaz, erdi-kontserbak dira, eta hotzetan eduki behar dira, higienizatze-tratamendu bakarra eman baitiete (pasteurizazioa/egostea), baina ez kontserbatzeko tratamendua. Ontzia sabelduta badago edo zabaltzerakoan airea askatzen badu ez jan barrukoa
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa