Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Turroiak: Eguberrietako gozoak

Kaloria asko ematen dituzte turroi guztiek, eta, beraz, oso noizbehinka jatekoak dira, gutizia gisa

  Eguberriak eta turroia. Turroia eta Eguberriak. Bikote bereizezinik baldin bada, horixe izango da bat. Inguruotan, izan ere, elkarri lotu-lotuta joan ohi dira ospakizunak eta otorduak. Ohiturak ohitura, ordea, turroia ezin da izan ohiko jakia (ohikotzat hartzekoa), kaloria asko ematen dituelako: berdin du ohiko turroiak izan (gogorra, guria edo gorringoz egina), edo "azukre erantsirik gabea" izan edo "azukre gutxikoa". Turroiak osagai energetikoak ditu oso (almendrak eta beste fruitu lehor batzuk, eztia edo azukrea, gantza -esne-gaina-, arrautza, eta abar), eta, beraz, zatirik txikienak ere (25-40 gramo) kaloria asko ematen ditu. Osasunaren mesederako, zentzua erabiltzea komeni da, eta oso noizbehinka jatea, gutizia gisa.

Aholkua: gehiegikeriarik ez gozo hauekin

  Eguberrietan ohiko izaten diren gozoek (era guztietako turroiek, mazapanek eta polboroiek) azukre eta gantz mordoa eduki ohi dute, eta, beraz, elikagai oso energetikoak dira. Gustagarria izaten da zati txiki bat jatea, baina neurria hartu behar zaio, eta are gehiago gizentasun arazoren bat edukiz gero, pisu gehiegia, mellitus diabetesa (I edo II motakoa) edo dislipemiak (hiperkolesterolemia, hipertriglizardemia). Alergia jakin batzuk eta zenbait elikadura-intolerantzia dauzkatenentzat, gainera, ez da komeni turroia jatea. Turroien osagai batzuk, izan ere, bereziki arazotsuak dira, eta horietatik zenbat eta gehiago eduki, orduan eta kontu handiagoa eduki beharko dute: ia guztiek daukate fruitu lehorren bat eta albumina (arrautzaren proteina), badira esnearen proteina daukatenak (kaseina) edo haren eratorriak (kaseinatoak), irina edo gari-almidoiak, laktosa... Osagai horiek alergia edo intolerantziarik sortuz gero, hobe da batere ez jatea, gaixotzeko arriskua izaten da eta. Eritasun kronikoak dituztenek, berriz (diabetesa edo bihotz-hodietako eritasunak, adibidez), zertxobait jan dezakete; horiek ere hobe lukete jan gabe geratzea, baina jatekotan, kaltegabeenak jatea onena.

Turroien ezaugarriak, banan-banan

Lehengaien eta osagaien arabera sailkatzen dira turroiak. Eztia eta azukreak egosiz lortzen da orea, eta horri arrautza-zuringoa edo albumina erants dakioke. Eztiaren ordez, azukreak eta haren eratorriak soilik erabiltzeko aukera ere ematen du arauak. Gogorra edo guria izaten da turroia, eta osagai hauek izaten ditu mota batekoak bezala bestekoak ere: almendrak, eztia, azukreak, arrautza-zuringoa edo albumina, ura eta gehigarri baimenduak.

  •   Turroi gorrak eta guriak: funtsean, osaera bera dute bi turroi motek; osagaien proportzioa aldatzen da, eta almendra kantitatearen arabera, lau sail bereizten dira: gorena (gogorrak % 60 izaten du almendra, eta guriak, % 64), estra (gogorrak % 46 eta guriak % 50), estandarra (% 40 eta % 44, hurrenez hurren) eta oinarrizkoa (gogorrak, % 34 gutxienez, eta guriak, % 30).
    • Ohar dietetikoa. Kalitate gehienekoak egiteko, almendrak, azukrea, eztia, arrautza-zuringoa eta olata soilik erabiltzen dituzte. Almendrek ugari edukitzen dituzte gantz saturatugabe osasungarriak, eta, beraz, horiek izango dira egokienak hiperkolesterolemia edo hipertentsioa daukatenentzat, baina ez, ordea, triglizeridoen maila goi samarrean daukatenentzat, azukre ugari daukate eta. Zeliakoek eta gariarekiko intolerantzia dutenek, berriz, turroi guria hautatuko dute, olatarik ez duena, baina arretaz irakurri beharko dute osagaien zerrenda, arauak onartu egiten baitu turroi guriek fekula edo irina eduki dezaten (turroi gogorren zatiak aprobetxatzen dituztelako gertatzen da hori, olata ere badaukaten zatiak). Arrautzak alergia edo intolerantzia sortuz gero, ezingo da jan ez bata eta ez bestea.
  • Turroi askotarikoak: arau jakina dago turroi askotarikoak esaten zaien horientzat ere, eta benetako turroiarekin alderatuz (gogorrarekin edo guriarekin), bestelako osaera eta osagai batzuk izaten dituzte. Askotariko turroietan, almendraren ordez, beste fruitu lehor batzuk erabil daitezke lehengai gisa (hurrak, intxaurrak, pinaziak, anakardoak, pistatxoak, kakahueteak) eta beste osagai batzuk ere erants dakizkioke oreari (kokoa, kakaoa, txokolatea, kafea, esnea edo esne-gaina, arrautza-zuringoa edo -gorringoa, gelatinak, fruta xehatuak...). Hainbeste aukera izanik, mota askotako produktuak egin daitezke: gorringozko turroia (errea edo txigortua), mazapan-turroia, frutazkoa, kokozkoa, praline erakoa, esne-gainez egina, kakaoz, txokolatez... Lau sail izaten dira horietan ere (gorena, estra, estandarra eta oinarrizkoa), eta horiek ere almendra kantitateak bereizten ditu, edo, almendrarik ez badu, osagai nagusiaren kantitateak (kokoa, gorringoa, kakaoa...).
    • Ohar dietetikoa. Produktu sail honekin kontu handia eduki behar dute elikadura-intolerantziak eta alergiak dauzkaten pertsonek (esnea, arrautza, garia, fruitu lehorrak... jan ezin dituztenek); osasun-arriskurik hartu nahi ez badute, arreta handiz irakurri behar dute osagaien zerrenda, eta baztertu egin behar dituzte zalantzaren bat sortzen dieten produktu guztiak. Gerta liteke osagaien artean ez egotea arazotsutzat jo daitekeenik, baina turroi horiek egiten dituzten lekuan beste batzuk ere prestatzen dituztenez, baliteke alergeno batzuen arrastoak edukitzea, zeinak kutsadura gurutzatuaren bidez iristen baitira makinetara. Hori gertatzen denean, ekoizleak oharra jarri behar du produktuan bertan, esanez balitekeela halako edo bestelako osagairen arrastoak edo zatiak edukitzea.
  • Ordezko gozoak: benetako mazapana, jatorrizkoa, almendra eta azukrea baino ez dituena, oso egokia da turroiaren ordez jateko, ez dielako arazorik sortzen alergiak edo intolerantziak dauzkatenei (salbu eta fruitu lehorrak jan ezin dituztenei). Ziurtatu egin behar da, dena den, ez dela fekulaz egindako mazapana, zeren hori ezin baitute jan zeliakoek eta gariarekiko intolerantzia dutenek.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto