Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Gizendu nahi dut baina ezin... Nola lor dezaket?

Kontua ez da otordu oparoak, gantzatsuak eta kaloriaz beteak egitea; neurrian jan behar da, baina elikadura-osaera berezia duten jakiak hautatzea komeni da

  Gizentasunaren arazoa izurri izateraino hedatu da gure gizartean, eta kosta egiten zaigu ulertzea nola litekeen norbaitek gizendu nahi izatea. Denetariko egoerak daude, ordea: batzuk argaltzeko eginahalak egiten ari dira dieta berezien bidez, eta beste batzuek guztiz bestelako asmoa dute: gizentzea. Ondorioak aurkakoak badira ere, helburua berbera da bi kasuetan: nor bere gorputzarekin hobeki sentitzea eta osasuntsu egotea. Arrazoia bat izan edo bestea izan, kilo batzuk hartu nahi dituenak ahalegin handia egin behar izaten du, argaldu nahi duenak adinakoa. Dietaren ikuspegitik, erretzen den baino kaloria gehiago barneratzea da gizentzeko modu nagusia, baina pertsona batzuei oso zaila gertatzen zaie, ia ezinezkoa, pisu jakin batetik gora gizentzea, nahi duten guztia eta nahi duten adina janda ere. Organismoak "berezko" jotzen duen pisua iristen dute pertsona horiek, nahiz ez izan norberari egokia iruditzen zaiona. Beste batzuk, berriz, elikadura-nahasmenduak dauzkatenak, adibidez (anorexia eta gisakoak), eurek nahi ez dutelako ez dira gizentzen, nahiz eta "gizentzeko dieta" bat jartzen dieten terapian. Halako dietak jartzen dizkiete zainketa aringarrietan dauden gaixoei ere (minbiziaren fase jakinetan daudenei), baita immunodeprimituei ere. Izan ere, elikadura ona egiteak eta jateko gogoa pizten duten platerak prestatzeak lagundu egiten dute desnutriziotik osatzen eta, zenbaitetan, eritasunak sendatzen ere bai.

Ez du guztiak balio

Elikagi goxoak prestatzea da kontua, eta elikadura-ezaugarriei dagokienez, energetikoak

Hauxe da pisua hartzeko lehen baldintza: gantza ugaritzea (neurri osasungarrian, betiere) eta gorputz masa gehitzea. Gizendu nahi duenak, dieta orekatuaren bidez, organismoak erretzen dituen baino kaloria gehiago hartu behar ditu. Osasuntsu eta argal dagoen norbaitek, adibidez, pentsa dezake nahi duen guztia jan dezakeela eta nahi bezain maiz. Baina guztiak ez du balio, baldin eta osasunari kalterik egin nahi ez badiogu. Ez da komeni egunero opilak eta gozoak hartzea gosaritan, edo postrerako pastelak jatea, edo ogiari gurina ematea edo otorduak maionesarekin, esne-gainarekin eta era guztietako saltsekin laguntzea. Produktu horiek guztiek gantz eta/edo azukre gehiegi daukatenez, noizbehinka jatekoak dira, eta gomendio horrek herritar guztientzat balio du, salbuespenik gabe. Horiek janda, pisua hartzen da, zalantzarik gabe, baina ez da biderik egokiena eta osasungarriena horretarako.

  Modu osasungarrian gizentzeko, osasuna arriskuan jarri gabe, ez eta organoen funtzionamendu egokia ere (bihotza, zirkulazio-sistema, gibela...), elikagai bereziak hautatu behar dira: energia asko ematen dutenak, baina kalitatezko mantenugaiak dituztenak: balio biologiko handiko proteinak dauzkatenak, proportzioan karbohidrato konplexu gehiago dituztenak sinpleak baino, eta gantz saturatugabez osatuak daudenak, saturatuak baino hobeak dira-eta (trans gantzak erabat baztertu behar dira, gantz azido partzialki hidrogenatuak, alegia).

Elikagai eta errezeta goxoak prestatzea da kontua, gehiago jan behar duenari gustatuko zaizkionak, eta elikadura-ezaugarriei dagokienez, energetikoak, proteikoak eta indargarriak izan daitezela. Dieta horretan, zerealak eta horien eratorriak janez hartuko litzateke aparteko kaloria kopurua (arroza, kuskusa, pasta, ogia; osokoak edo integralak, ahal dela), baita lekaleak, fruitu lehorrak, sesamo-haziak, oliba-olioa eta jaki gantzatsuak hartuz ere (olibak edo aguakatea, adibidez). Kalitatezko proteinak, berriz, arrautzak (zuringoak, batik bat, hori da-eta elikadura arloko eredu proteikoa), arrainak eta haragi giharrek bermatzen dituzte, lekadunekin eta laboreekin egoki konbinatuz, betiere, eta esnekiak ahantzi gabe.

Ariketa fisikoa ere gogoan hartu behar da

 Dieta egokiarekin batera, ezinbestekoa da ariketa fisikoa modu jarraituan egitea, bi alderdi horiek konbinatuz lortzen baita muskulu-masa handitzea. Besoak, sabelaldea, zangoak edo ipurmasailak lantzeko ariketak bereziki lagungarriak dira gorputzeko muskulu-masa areagotzeko. Muskulua eratzen denean, pisua hartzen du, eta norberak ere bai. Kirolak badu beste abantaila bat pisua hartu nahi duenarentzat: gosea pizten du eta aldartea hobetzen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto