Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Industria eta kresal usaina, hainbat koloretako garabi erraldoiak zerurantz eskalatzen, kamioiak hara eta hona puntako orduetan, salgai-edukiontziak milaka, tren-bagoiak, ontzi astunak zamalanetan... Halakoxea da merkataritza-portuetako sinfonia ohiko egun batean.
Espainiako Estatuan 46 merkataritza-portu daude; araudi berezia izaten du bakoitzak, eta Portuko Agintaritza batek kudeatzen ditu, Espainiako Sustapen Ministerioari atxikita dagoen erakundeak. Hainbat zeregin dauzka agintaritza batek, eta horietako bat izaten da, baimen bidez, enpresa pribatuei gune bat uztea portuan (zamaketariei, itsasontzi-enpresei, biltegi- eta gordailu-enpresei, eta abar), beren jarduerak berme guztiekin egin ditzaten.
Portu horietako joan-etorrietan gauzatzen dira Espainiako Estatuak Europako Batasunarekin dauzkan merkataritza-harremanen erdiak baino gehiago; Espainiako BPGren % 1 osatzen du horien jarduerak, eta 150.000 lagun ingururi ematen die lana. Produktuak itsasoz esportatzen edo inportatzen dituen edozein konpainiak bitartekarien zerbitzua kontratatuko du; enpresa espezializatuak dira, zeregin administratibo guztiak kudeatzen dituztenak eta helmugarainoko garraiobideak jartzen dituztenak. Salgaiak biltegietan gordetzen dituzte, baimenak eskatzen, aseguruak kontratatzen eta salgaiak behar duten lekuraino iristeko tramite guztiak egiten.
Zamaketari-enpresen lana izaten da ontzietan zamalanak egitea, eta garabien laguntzarekin aritzen dira salgaiak kargatzen eta deskargatzen. Portuek hainbat moila izaten dituzte, bakoitza zama mota batentzat: handizka datorren likidoena, petrolio-produktuentzat, produktu kimikoentzat eta olioentzat; solidoena, txatarrarentzat, zementuarentzat eta mineralentzat; edukiontzienak, non askotariko produktuak izaten diren; eta orotariko salgaienak. Interes orokorreko portuek, gainera, itsas bidaietarako nasak ere badituzte, eta beste moila berezi batzuk ere bai, non autoak eta kamioiak garraiatzen dituzten ferryak eta ontziak porturatzen diren.
Portuko paisaian, berezko osagaiak izaten dira garabi beso luzeak, baina horiek bezain deigarriak suertatzen dira edukiontziz betetako nasak. Edukiontzi horiek erraztu egiten dituzte zamalanak, eta aukera ematen dute itsasontzi berean hainbat bezeroren salgaiak sar daitezen. Horrez gain, neurri unitate gisa ere erabiltzen dira, karga erraz-erraz kontatzeko: 20 oineko edukiontzi batek, sei metro luze izaten dituenak eta 20 tonatik gora garraia ditzakeenak, TEU bat egiten du (itsas garraioan karga neurtzeko erabiltzen den unitate bat da).
Gerezia: fruitu bat baino gehiago
Salgaiak hegan
Hitza oinarri
Goi mendietako eski egokitua: zuriz jantzitako erronka
Elektrizitatearen bidea
Zorion nahiaren bidaia
Musika-ikasketak: lau mugimendu eta sinfonia bat
Mina izango ote da?
Pirinioen bihotzean zizelkatutako gozokia
Arrosa-landaketak: paisaiarik inpresionistena
Itsasoko laborariak
Nola birziklatzen dira gailu elektrikoak?
Bizi txokoak
Betiereko gaztetasuna
Argitasunak itsututa
Irudimenaren gozoa!
Ilunari argi
Azaletik mamia
Hezeguneen gainbehera eta susperraldia
Suak itzaltzen baino gehiagotan
Ilerik gabeeeee
Itsasoa kaiolan
Artea zorroan, ibili munduan
Eski egun bat: inprobisazio gutxi, eta lan asko
Sukaldarien diamante beltzaren sekretuak
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa