Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Proba praktikoa: multimedia-mezularitzako hiru aplikazio, telefono mugikorrekin erabiltzekoak: WhatsApp da aplikaziorik osatuena eta gailu gehienek erabiltzeko modukoa, baina intrusiboena ere hura da

  Mugikorretik Internetera sartzeko tarifa lauekin, aukera berriak sortu dira erabiltzaileentzat. Horien artean, mezularitza-aplikazioek lortu dute arrakasta gehien. Wifi sareetara konektatuz edo 3G sareen bidez, hurbilekoekin mezu-trukean aritzeko aukera ematen dute, SMS mezurik bidaltzen ibili beharrik gabe eta telefonoz deika aritu beharrik gabe. Horrako hori modu ona da telefonoaren faktura ez igotzeko, gure konpainiarekin kontratatu dugun datu-plana erabiltzen baitugu. Atzerrian daudenekin harremanetan egoteko ere oso erabilgarriak dira aplikazio horiek, ez baita ordaindu behar roamingari dagokion tarifa gehigarririk.

2010. urtean, telekomunikazio-operadoreen diru-sarrera guztien % 8 soilik izan dira SMS bidezkoak; 2008an % 12 izan ziren, eta duela zazpi urte, berriz, % 30. Arrazoi bat baino gehiago dago gainbehera hori azaltzeko, baina Interneti lotuta daude guztiak: batetik, eragin zuzena izan du mezularitza-aplikazio horien arrakastak, eta, bestetik, mugikorretatik gizarte-sareetara sartzeko aukerak ere zerikusi handia izan du (Twitter-era eta Facebook-era,esaterako), gaur egun horiek dira-eta pertsonen arteko komunikazio modu berriak. Telefono arteko txat programekin lehiatzeko, adibidez, Facebook-ek zerbitzu berezia jarri du abian, berak sortua.

EROSKI CONSUMERek erabilera-proba bat egin du mugikorrentzat berehalako mezularitza-zerbitzuak eskaintzen dituzten hiru aplikaziorik hedatuenekin; multiplataforma erakoak dira hirurak, mugikor-sistema batekin baino gehiagorekin erabil daitezkeenak, alegia. Bakoitzak zer-nolako dohainak eta gabeziak dituen ikusi ahal izan dugu.

Honako hauek dira hiru aplikazioak:

Erabilera-proba hori egiteko, hiru programa horiek Android 2.2.1 sistema eragilearentzat sortu dituzten bertsioak instalatu ditugu. Mugikorren sistema eragile guztiak berdinak ez direnez, gerta liteke aplikazioak ere zertxobait aldatzea bertsio batetik bestera. Ezaugarri eta funtzio nagusiak, dena den, berdinak izaten dituzte.

Elkarrekin dituzten ezaugarriak

Aplikazio horiek berehalako mezularitza-zerbitzuak dira, eta, beraz, mezuak bidaltzeko aukera du erabiltzaileak, baina SMS mezu laburrek izaten duten leku-mugarik eta kosturik gabe. Beste norbaitekin mezu-trukean aritzeko, ordea, biek programa bera eduki behar dute instalatuta, elkarren artean soilik dira-eta bateragarriak. Berehalako mezularitza-zerbitzua eskaintzen duten beste aplikazio batzuekin, nahitaezkoa izaten da erabiltzailea aplikaziora konektatua egon dadin, baina guk aztertu ditugun hirurek ez dute baldintza hori ezartzen. Hau da, behin programa instalatuta, noiznahi jasoko ditugu gure solaskideek bidalitako mezuak, baita konektatuta ez gaudenean ere. Mezurik iritsi den edo ez jakinarazteko, ikono edo ikur bidezko ohar-sistema erabiltzen dute hiru zerbitzu horiek.

Aldeak

  WhatsApp aplikazioak mugikorraren solaskide-agendan ageri diren zenbakiak hartu, eta zerbitzuan izena emanda zein dagoen bilatzen du, eta mezu-trukean norekin ari daitekeen esaten dio erabiltzaileari. Kik Mess-ek, berriz, identitate edo nortasun bat sor dezala eskatzen dio erabiltzaileari (ID bat), nahiz eta solaskide-agendan ere bilatzen duen zein erabiltzaileren posta-helbidea dagoen izena emanda plataforman, eta, ondoren, horien izenak ematen dizkio erabiltzaileari, mezu-trukean aritu nahi badu ere. PingChat!-en izena emateko, berriz, telefono zenbakia erabil daiteke nahi izanez gero, edo IDa sortuz egin daiteke. Bestalde, WhatsApp-ek eta PingChat!-ek, mezuak ez ezik, argazkiak, bideoak eta audioak bidaltzeko aukera ere ematen dute.

Hauxe da onena:

  • Irudiak, testuak eta audioak bidaltzeko: WhatsApp
  • Erabiltzaile askorekin aritzeko: WhatsApp
  • Sistema eragile gehienekin erabiltzeko: WhatsApp
  • Android duen edozein gailutan jartzeko: PingChat!
  • Ingurune grafiko onena edukitzeko: PingChat!
  • Hartzaile askori bidaltzeko: Kik Messenger

WhatsApp Messenger

  • Onena: erabiltzaile askok daukate.
  • Txarrena: intrusiboa da, programak berak aukeratzen ditu-eta solaskideak.

  WhatsApp erabiltzeko, gure telefono-zenbakia baieztatu beharko dugu izena emateko prozesuan. Beharrezkoa da pauso hori ematea, gure telefono zenbakiaren bidez identifikatuko baikaitu aplikazioak. Gainera, WhatsApp-ek gure solaskide-agendan bilatzen du nor dagoen aplikazioan izena emanda, eta programaren solaskide-zerrendan jartzen ditu automatikoki.

Ekintza hori oso erabilgarria da WhatsApp nork daukan jakiteko, baina eragozpen batzuk ere sortzen ditu: programak bere agendan jarri duen norbait WhatsApp-en agertzerik nahi ez badugu, eskuz blokeatu beharko dugu. Bestalde, WhatsApp erabiltzen duen norbaiten zenbakia agendan baldin badugu, baina solaskideak gure zenbakirik ez badu, mezuak bidali ahalko dizkiogu, hark gu nor garen jakin gabe. Solaskide batekin ez ezik, batekin baino gehiagorekin ere ari gaitezke txatean aldi berean, "Group Chat" aukeratuta (menu nagusitik sartuko gara horra).

Sistema eragile batean edo bestean instalatu, aldatu egiten da WhatsApp-en kostua. iPhone-an, 0,99 dolar kostatzen da, eta Android, Blackberry eta Nokia gailuetan, berriz, doakoa izaten da lehen urtea, eta hurrengoetan, 1,99 dolar kobratzen dute urtean.

PingChat!

  • Onena: erabilerraza da.
  • Txarrena: ez du uzten ID bera edukitzen gailu batean baino gehiagotan.

  Berehalako mezularitza-aplikazioa da PingChat!, doakoa, eta iPhone, Blackberry eta Android telefonoetan erabil daiteke, baina ez Nokian, WhatsApp ez bezala. Testu-mezuak, emotikonoak, argazkiak, bideoak eta audioak bidaltzeko aukera ematen du, eta solaskide-agendan dauzkagun erabiltzaileen kokapena ere ematen du.

Bideoa, irudiak edo audioa daramaten multimedia-mezuak bidaltzeko, telefonoaren memorian daudenetatik hauta daitezke, edo zuzenean mugikorrarekin graba ditzakegu, eta bidali nahi dugun mezuan txertatu. Artxibo erantsiek, gehienez ere, bi megabyte eduki ditzakete. Talde batekin txatean aritzeko aukera ere eskaintzen du.

Kik Messenger

  • Onena: zerbitzuaren zerbitzarietan sinkronizatuta daude datuak.
  • Txarrena: ez du uzten bideoak eta audioak bidaltzen.

  Kik Messenger ere doako zerbitzua da, eta berehalako mezularitza-aplikazioetan gehien hedatu denetakoa da azken hilabeteetan. Oraingoz, iPhone eta Android telefonoekin soilik erabil daiteke, 1.5 bertsiotik aurrera. Hasieran, bazeukan Blackberry-rentzat bertsioa ere, baina orain etenda dago, patente-gatazka batean ari dira-eta telefono hori ekoizten duen etxearekin, RIMekin, alegia.

Mezuetan bidal daitezkeen edukiak mugatuak dira Kik Messenger-en, beste bi aplikazioetan baino gehiago. Testuak, emotikonoak eta aplikaziotik bertatik ateratako argazkiak soilik bidal daitezke, mezu gisa erantsita. Ezin da erantsi telefonoaren memorian dagoen irudirik, ezta bideo eta audiorik ere. Talde batekin txatean aritzeko aukera ematen du honek ere.

Behin aplikazioa mugikorrean instalatuta, Kik Messenger-ek pantaila bat dauka kontu berri bat sortzeko edo lehendik sortutako batekin sartzeko. Horri esker, telefono batean baino gehiagotan aldi berean erabil daiteke Kik Messenger. Aplikazioak ez ditu automatikoki zerrendatzen aurkitzen dituen solaskideak; norberak egin behar du hori, eskuz.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto