Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Jesus Maria Sanchez, CEAPA Ikasleen Guraso Elkarteen Espainiako Konfederazioaren lehendakaria: "Liburuak mailegatzeak eta berrerabiltzeak lagundu egiten du balioetan hezten"

 CEAPA Ikasleen Guraso Elkarteen Espainiako Konfederazioak 12.000 guraso-elkarte inguru biltzen ditu; irakaskuntza ez-unibertsitarioan ari diren ikasleen gurasoek osatzen dute erakundea, eta hori da familiek Espainiako Hezkuntza Ministerioaren aurrean duten solaskide nagusia. Jesus Maria Sanchez da gaur egungo lehendakaria, eta haren ustez, krisi garaian "ez gaude dirua alferrik xahutzeko". Horregatik, hasiera-hasieratik, ikasliburuen doakotasuna sustatzen duten politiken alde agertu da, eta oso ontzat jo du materialak mailegatzea eta berrerabiltzea oinarri duen eredua, "hori delako arrazionalena eta merkeena administrazioentzat".

CEAPAren kalkuluen arabera, familiei zenbat kostako zaie eskola-sartzea ikasturte honetan?

Ikasliburuak direla, ariketa-koadernotxoak, papertegiko materialak, uniformeak, eta abar, Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzak, batez beste, 200 eta 250 euro artean gastatu behar izaten ditu, eta Bigarren Hezkuntzakoek zertxobait gehiago: 250 eta 300 euro artean bakoitzak.

Dirutza horretatik zer portzentaje dagokie ikasliburuei?

Ikasturte hasieran egiten den gastuaren % 80 inguru izaten da, gutxi gorabehera, eskola-material horrek eragina.

Familiek zer-nolako laguntza ofizialak jaso ditzakete administrazio autonomikoetatik ikasliburuak erosteko?

Bi eratako laguntzak ematen dituzte derrigorrezko irakaskuntza-aldian daudenentzat. Bi horietan hedatuena ikasliburuak mailegatzea eta berrerabiltzea sustatzen duen eredua da, eta, gaur egun, ikasle guztientzat horixe ezartzen dute Aragoin, Andaluzian, Gaztela Mantxan eta Errioxan; Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Katalunian, Balearretan eta Kanarietan, berriz, guztiek ez, baina gehienek erabiltzen dute sistema hori.

Zuzeneko laguntzak ere badira...

Bai. Zuzeneko laguntzak ere ematen zaizkie familiei, ikasliburuak eros ditzaten; liburu-txekea edo liburu-bonua esaten zaio, eta 60 eta 120 euro arteko diru-laguntza izaten da, ikasmailaren eta autonomia erkidegoaren arabera. Gaztela eta Leonen, Murtzian, Kantabrian, Valentzian, Asturiasen, Madrilen eta Galizian erabiltzen dute eredu hori, baina horietan guztietan ez zaie iristen ikasle kopuru berari, gehienetan familiaren errentak baldintzatzen du eta.

Bi eredu horietatik zein da onena familientzat?

CEAPA mailegatzearen eta berrerabiltzearen aldekoa da, hori delako eredurik arrazionalena eta merkeena administrazioentzat, eta ikasle guztiei egiten dielako mesede. Inbertsio handia egin beharra dago, baina behin sistema hori ezarrita, diru dezente aurrezten da, eta baliabide publikoak hobeki eta eraginkortasun handiagoz erabiltzea dakar.

Sistema horren aurkakoek behin eta berriz nabarmentzen dutenez, desabantaila pedagogikoak dauzka liburuak ez norberarenak izateak.

Guk, aldiz, uste dugu liburuak mailegatzea eta berrerabiltzea oinarri duen doakotasun-sistemak lagundu egiten duela balioetan hezten, eta erantzukizun eta ardura gehiagoz jokatzeko bide ematen diela ikasleei. Materiala ongi zaintzera behartzen ditu, atzetik datozen ikasleek berrerabiliko baitute gero. Alderdi hori oso garrantzitsua da ikasleen heziketa integrala lortzeko.

Baliabidez hobeki dabiltzan familia batzuek uko egiten diote sistema horri, eta erosi egiten dituzte ikasliburuak. Ikasleen arteko desberdintasunak sustatzen al ditu horrek?

Diru gehiago duten familia batzuek urtero erosi egiten dituzte beren seme-alabentzako ikasliburuak, eta horrek ikasleen arteko bereizkeriak sor ditzake. Irakasleen eta ikastetxeen ardura da hori eragoztea: ez lukete onartu behar ikastetxetik kanpoko materialak erabiltzerik.

Eskolako materialetan egiten den gastuaren zati handi bat ikasliburuekin doazen ariketa-koadernotxoak erosteko izaten da. Ezinbestekoak al dira material horiek?

Nik ulertzen dut ariketa-koadernoak eta bestelako material osagarriak oso erosoak direla irakasleentzat, baina haiek ere sor dezakete beren materiala eta fotokopiak atera, ikasleek azpimarratu, idatzi eta ikasgelan lan egiteko erabil ditzaten. Kontuan hartu behar da egoera ekonomiko zailean gaudela, eta administrazioek ez dutela betetzen eskubide konstituzional oinarrizkoetako bat: oinarrizko hezkuntzak derrigorrezkoa eta doakoa izan behar duela.

Zer gomendio emango zenieke familiei eskola-sartzean aurrezteko?

Ikasliburuak erosterakoan, tarte gutxi izaten da aurrezteko, baina beste zenbait materialekin, ordea, papertegikoekin, esaterako, murriztu dezakegu gastua, aurreko urtetik balio duena berrabiltzen badugu. Erosketetan, kalitate-irizpideei jarri behar zaie arreta, eta ez modei. Adibidez, ikasleen pertsonaia kutunetako baten irudia duen bizkar-zorroa % 40 garestiago ere izan daiteke ohiko bat baino.

Teknologia eta formatu berriek lagundu al dezakete eskola-materialetan egiten den gastua murrizten?

Hezkuntzan bestelako baliabideak erabiltzeak dirua aurrezten lagundu diezaieke familiei, baina kontua ez da paperezko ikasliburuak ordezkatu eta haien lekuan ikasliburu digitalak jartzea. XXI. mendean, hezkuntza ezin da mugatu hezkuntza-material horietara; ikasliburuek kontsultarako materiala izan behar dute, bat gehiago, informazio digitaleko beste iturri batzuekin batera, zeinak ugariak eta doakoak baitira. Baina baliabide ugaritze hori eraginkorra izan dadin, irakaskuntza-metodologia ere aldatu egin behar da, eta hauxe izan behar du helburu nagusia: ikasleei erakustea egun dagoen informazio mordo horretan bilatzen, aztertzen eta egoki hautatzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto