Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Arazoak saihesteko, oso garrantzitsua da lanak planifikatzea, aurrekontu bat baino gehiago eskatzea eta berme onak ematen dituzten profesionalak kontratatzea
Krisiak geldiarazi egin du higiezinen merkatua, baina, aitzitik, suspertu egin du etxebizitzak berritzeko joera. Etxez aldatzea oso zail dagoenez, etxea aldatzea izan daiteke irtenbidea, eta, horretarako, ezinbestekoak izaten dira igeltseroak, iturginak, zurginak... Azken bi urteetan, asko handitu da zerbitzu horien eskaera, eta berdin gertatu da eskaintzarekin ere; horren erakusgarri, nonahi ageri dira lanerako prest daudenen iragarkiak: etxeko postontzian, kaleargietan itsatsita, autobus-geltokietan... Zerbitzu horiek eskatzen dituztenak, nagusiki, etxez aldatu nahi zuen jendea da, azkenean egin ezinik geratu dena, eta eskaini, berriz, eraikuntza alorrean aritu ondoren lana galdu duten profesionalek eskaintzen dituzte, beren kontura lanean hasi beste aukerarik izan ez dutenek. Aukera asko dago orain, eta erabakiak hartu beharra dago: noiz hasi etxea berritzen, nondik hasi, zeini eman lana... Beti ez da erraza izaten ongi asmatzea.
Lanak hasi baino lehen bost bat aurrekontu alderatzea komeni da
Ilusioa sortzen du norbere etxea berritu eta itxuraldatzeak. Sukalde edo komun berria jartzeak, egongela handitzeak edo gela bati leiho bat ateratzeak ematen duen pozarekin, ez da hain astuna gertatzen azulejuak haustea, tabikeak edo trenkadak botatzea edo hormak zulatzea. Dena bukatuta ikusteko gogoak arindu egiten ditu bideko eragozpen eta traba guztiak, baina beti ez da hala izaten, eta kakalan bat egiten digutenean edo lana bukatu gabe geratzen denean, amorragarri bihurtzen dira etxeko lan horiek. Askotan ez dugu jakiten nola jokatu behar dugun, adibidez, igeltseroa edo iturgina luzaroan azaltzen ez badira, edo gure etxeko lanek eragozpenak sortzen badizkiete auzoei, edo istripu larri bat gertatzen bada.
Egoera horiek ere gertatzen dira, jakina, eta ez dira izaten batere gozoak. Horregatik, hobe da horiek ere kontuan edukitzea, eta, badaezpada ere, lanak hasi aurretik, zenbait neurri hartzea.
Fakturak legezkoak izan behar dira, lasaitasun bermea da hori
Dirua ongi kudeatu. Etxea berrituko digun profesionala hautatu eta aurrekontua onartu ondoren, dirua arretaz eta arduraz kudeatu behar da. Ohikoa izaten da, lanei ekiteko, dirua aurrera dezala eskatzea bezeroari. Enpresak eskubidea du dirua eskatzeko, baina hobe da ez aurreratzea. Beste aukerarik ez badago, zertxobait aurreratu beharko da (ez kopuru handia), eta, jakina, faktura edo ziurtagiria eskatu. Arrazoizko kopuru bat finkatzen hasita, aurrekontu osoaren % 25 izan liteke.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa