Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Haurrak eta elikadura: Jatea ez da jolasa, baina jaten ikastea izan daiteke

Elikadura arloko espezialistek adierazten dutenez, batzuetan hamar aldiz saiatu behar da haurrak zapore eta testura berrietara ohitu daitezen

  Haurrak mahaira eseri, eta helduen gisa joka dezaten nahi izaten dugu maiz. Zintzo-zintzo jarri eta ez daitezela mugitu, platerean ateratako guztia jan dezatela, txukun-txukun, gainera. Hori, ordea, ezinezkoa da, eta alferrekoa izaten da aginduak, baldintzak, mehatxuak eta zigorrak erabiltzea: "Egon geldi!", "ez altxa mahatik guzti-guztia jan arte", "fruta bukatu gabe, ez dago izozkirik"... Haurrentzat oso nekeza da otordu osoa mahaian eserita egotea, eta are nekezagoa ez zikintzea:jaten hasten direnean, saiatuta ere, beti zikinduko dira.

Horiek guztiak erreakzio normalak dira; oso arraroa da haurrei zapore guztiak gustatzea, eta ahalegin handia egin behar izaten dute zapore eta testura berriak probatzeko. Etxe guztietan gertatzen dira halakoak, eta haurren bilakaera normal eta osasungarriaren barnean sartzen dira jokabide horiek guztiak. Hori dela eta, haurrek jaten ikasteko, lehenbizi gurasoek barneratu eta onartu behar dituzte oinarrizko arau batzuk, eta aurren-aurrena, hauxe: ulerberak eta sentiberak izan behar dute haurrekin, eta pazientzia eduki. Ez da erraza, jakina, eta are gutxiago garaiotan, non gauza guztiak ahal bezain azkar eta ahalik eta ahalegin txikienarekin lortu nahi ditugun. Horrek, baina, ez du balio seme-alabei modu osasungarrian jaten erakusteko, tentsiorik eta gatazkarik gabe. Txiki-txikitatik elikadura orekatua egiten erakusteak denbora eta ahalegina eskatzen du.

Elikadura orekatua zer den jakitea erraza da, elikadura orekatua egitea baino gehiago. Haurrek bi edo hiru fruta ale jan behar dituzte egunean, bi berdura-errazio, arraina astean hirutan edo lautan, lekaleak astean bitan... Gomendio edo jarraibide horien berri edukitzea oso garrantzitsua da, baina teoriarekikoak egitea ez da hain zaila (haur-elikadurari buruzko edozein liburuk erakutsiko digu zer egin behar den). Gurasoei sortzen zaien erronkarik handiena teoriarik praktikara jauzi egitea izaten da, liburuetan ikasitako hori etxeko sukaldean gauzatzea. Ongi jaten ikasteak, beste deus baino gehiago, norberaren desira izan behar du, konbentzimendu barneratua. Jaiotzen den unetik beretik has daiteke haurra zapore berrietara ohitzen, bularreko esnetik abiatuta. Urteak igaro ahala, koherentziaz jokatu behar da, eta esaten denak bat etorri behar du egiten denarekin. Etxean jaten dutena izaten du haurrek eredu, eta, beraz, gurasoek arduraz jokatu nahi badute, eta familiaren osasunaren alde egin, elikagai osasungarriak hautatu eta prestatu behar dituzte.

Amaren esnea: elikagai berrietan lehena

Amak zer jaten duen, horren araberako zaporea izaten du haren esneak, eta aldaketa horiek lagundu egiten dute haurrak zapore berriak onar ditzan eta zaporearen zentzumena landu eta dibertsifika dezan. Ikerketa bidez frogatua dago amaren esnea hartu duten haurrak, formulako esnea eman dietenen aldean, gertuago egoten diela zapore berriak hobeki onartzeko. Amaren esnearekin elikatu dituzten haurrek zapore gehiago dastatzeko aukera izaten dute esne horren bidez, eta are gehiago amaren elikadura askotarikoa bada. Formulako esnea hartzen dutenek, berriz, ez dute izaten halako ugaritasunik. Horrexegatik, bularra ematen duen amak zenbat eta gauza gehiago jan eta zenbat eta jaki gutxiago baztertu, orduan eta aukera gehiago izango du haurra jale ona izan dadin.

Mugarik gabe

  Haurrak bi urte egiten dituenean, denetarik jaten has daiteke (berdurak, frutak, arraina, lekaleak...), eta prestatu eta aurkeztu ere, modu batean baino gehiagotan egin daitezke jakiak. Une horretan, hortz-haginak aterata edukitzen dituzte haurrek, eta ongi murtxika ditzakete jakiak; digestio-aparatua, berriz, erabat garatua izaten dute. Hori dela eta, txiki-txikitatik denetarik jan dezatela komeni da. Eta gurasoen erantzukizuna da elikadura askotarikoa eskaintzea eta haurraren adinari eta bilakaerari komeni zaion neurrikoa. Izan ere, gehienetan, gurasoen ohiturek eta okerreko ereduek baldintzatzen dute haurrei gauza bat gustatzea eta beste bat ikusi ere egin nahi ez izatea.

Guraso askok harrituta ikusten dute beren haurraren adin bera duen beste batek entsalada bat jaten duela, garbantzu egosiak eta ez pure eginda, edo azalore zatiak. Ohikoa izaten da gurasoek aldez aurretik epaia ematea: "Hori ez zaio gustatuko", "ez dut uste jango duenik", "saiatu ere ez egin, ez du ahorik irekiko eta"... Gisa horretako esaldien mezuak ez dira batere egokiak, eta mezuaren araberako eragina lortzen dute. Haurrek adi jarraitzen dute helduek esaten duten guztia; guk uste baino gehiago entzuten eta ulertzen dute, eta horren arabera jokatzen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto