Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Behi-esnea, segurua eta elikagarria

Espainiako Estatuan kontsumitzen den esneak Europako Batasunak ezartzen dituen arau hertsiak betetzen ditu, eta kontsumitzaileen eskari gero eta zorrotzagoak ere bai...

  Kontu eta asmakeria asko entzuten dira esnearen inguruan. Ez da falta eztabaidarik, eta berriki, gainera, suari su eman dio Espainiako Estatuan saltzen den esneari buruz argitaratu den txosten batek. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dago zertan zalantzarik egin esnearen elikadura-balioaz eta osasungarritasunaz. Elikadura-berme guztiak betetzen dituen elikagaia da. Esneak hainbat kontrol pasatu behar izaten ditu jetzi ondorenetik kontsumitzeko prest jartzen duten arte, higiene-berme guztiak eta osasun-arau guztiak bete ditzan. Prozesu hori nola egiten den azalduko dugu hemen.

Zergatik esnea?

Esne gordina, ezaugarri bereziak dituelako, oso elikagai osatua da elikadura-ikuspegitik, baina, era berean, produktu aldagarria ere bada eta substratu ezin hobea mikroorganismo batzuk sortzeko, eta, ondorioz, toxiinfekzioak eragiteko edo gai patogenoak transmititzeko. Esne-industriak, historian zehar, ahalegin handiak egin ditu esnea higienizatzeko eta kontserbatzeko metodoak ikertzen, lantzen eta aplikatzen, eta gehien-gehienetan, tratamendu termikoak erabili ditu (esnearen tenperatura aldatzen dutenak) esnea modu seguruan kontsumitzera irits dadin.

Gaur egun, esne-industriak produktu seguruak eta kalitatezkoak eskaintzen ditu; horretarako, autokontrol-sistemak erabiltzen dituzte, Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisian (HACCP) oinarrituak, eta Ekoizpen-Jarduera Onak ezartzen dituzte. Izan ere, ez dago beste modurik segurtasunaren arloa gero eta gehiago kontrolatzen duen merkatu batean sartzeko, eta kontsumitzaile gero eta zorrotzagoen konfiantza eskuratzeko. Gainera, administrazio nazionalek ere zaindu egiten dute esne-ekoizpena, segurtasun-kontrolak eta ikuskatzeak eginez, hasi behiak jezten dituztenetik eta merkaturatzen duten arte, garraiatzeko eta prozesatzeko uneak barne. Horren guztiaren ondorioz, segurtasun- eta higiene-berme guztiak eskaintzen ditu esneak.

Esnearen inguruko gezurrak

  "Ba al dakizu saltzen ez den esnea fabrikara eramaten dutela berriz, han ostera ere pasteurizatu eta salgai jartzen dutela?". Horrelaxe hasten da jende artean izugarri hedatu den mezu elektroniko bat. Guztiz okerra da baieztapen hori, baina zalantzak sortzen ditu jendearen artean, eta batek baino gehiagok galdetzen du esne ona hartzen ari ote den, edo behin eta berriz higienizatu duten eta mantenugaiak murriztu ote dizkioten. Mezu horrek gehiago ere badio: ontziaren azpialdean ageri den zenbaki bati erreparatzeko esaten du, horrek adierazten omen du zenbat aldiz pasteurizatu duten esnea. Zenbaki horrek, ordea, ez du adierazten, inola ere, zenbat aldiz berrerabili duen ekoizleak; ontziari buruzko kode bat baino ez da, ontzi-ekoizleek erabiltzen dutena. Gezurrezko mezu horren arabera, legeak aukera emango omen die esne-zentralei tratamendu termikoen zikloa bost aldiz egiteko, baina hori ez da horrela: Europako Batasunean indarrean dagoen legediak galarazi egiten du iraungita dauden produktuak gizakiok kontsumitzeko berrerabiltzea. Gainera, elikagaien etiketa, aurkezpena eta publizitatea arautzen duen lege espezifikoak ez du esaten derrigorrezkoa denik zenbaki bat jartzea ontzien azpialdean, eta esne-produktuei buruzko legeak ere ez du behartzen horretara.

Orrialde-zenbaketa


Eduki honen erlazioak

Informazio hau PDF bertsioan jaitsi

PDF: Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko: Informazio hau PDF bertsioan jaitsi (1,6 Mb)

Artikulu honetan

Interesatzen zaizu

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto