Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskola-menuak: 209 ikastetxeren eguneroko menuak aztertu ditugu, bi aste osoz, Estatuko 19 probintziatan: Okerrera egin du kalitateak, eta hirutik batek elikadura-gabeziak dauzka

Bisitatu ditugun ikastetxeen % 30 inguruk ez dute berdurarik jartzen, gutxienez, astean behin, eta hamarretik bitan, gehiegi jotzen dute aurrez prestatutako jakietara eta haragiz egindakoetara

  Eskolan gauza asko ikasten dira: batuketak eta biderkaketak egiten, hiriak eta herrialdeak mapan kokatzen... eta jaten ere bai. Bi milioi ikasle inguruk eskolako jantokietan egiten dute eguneko otordu nagusia astelehenetik ostiralera. Horrexegatik, ikastetxeek eskaintzen dituzten menuen dieta-kalitatea aztertu du EROSKI CONSUMERek, eta okerrera egin dutela egiaztatu du: orain dela hiru urte ere antzeko azterketa bat egin genuen, eta ordukoarekin alderatuta, hiru menutatik batek elikadura-gabeziak dauzkala ikusi dugu. Ondorio horixe atera dugu 209 ikastetxetako eskola-menuak aztertu ondoren, bi aste osoz, Estatuko 19 probintzia hauetan: A Coruña, Alacant, Almeria, Araba, Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Gipuzkoa, Granada, Kantabria, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Nafarroa, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Ikastetxe horietako % 62 publikoak izan dira, % 36 itunpekoak eta % 2 soilik pribatuak. Gainera, txosten honetan ageri diren ikastetxerik gehienek Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloak ematen dituzte, eta bostetik bik Bigarren Hezkuntzakoa ere bai.

Batez-beste, gurasoek egunean 5 euro ordaintzen dituzte eskola-menuagatik

Guztira, 418 menu aztertu ditugu. Azterketa egiten hasita, oinarrizko elikagaiak astean zenbatetan eskaintzen dituzten ikusi dugu, menuetan ezinbestekoak diren horiek, alegia: berdurak, entsaladak, lekaleak, arraina eta fruta freskoa. Perseo programan ageri den Eskola-jantokien gidak egiten dituen gomendioak hartu ditugu aintzat, zeina Espainiako Osasun Ministerioak zuzentzen baitu. Kontuan hartu dugu, halaber, aurrez prestatuta datozen jakiak asko edo gutxi eskaintzen dituzten (kroketak, enpanadillak, saltxitxak...), eta berdin postre gozoak ere. Gutxieneko hauek jarri dizkiogu aste osoko menu bati: astean behin, gutxienez, barazkiak, lekaleak eta arrain freskoa eduki behar du, eta arrain izoztua bada, prestatu gabea izan behar du; aurrez prestatuta datozen jakiak eta gozoak, gehienez ere, astean bitan eskaini behar ditu; eta fruta freskoa, astean bitan, gutxienez.

  Azterketak ez digu utzi ondorio onik, menuen dieta-kalitateak okerrera egin baitu 2008. urtean egin genuen azterketarekin alderatuta. Oro har, menuek badute zer hobetua berdurei, jaki prestatuei eta gozoei dagokienez: astean behin, gutxienez, berdura eskaintzen ez duten ikastetxeak 2008an baino % 10 gehiago dira; jaki prestatuetara neurriz kanpo jotzen dutenen kopurua laukoiztu egin da ia (% 5,3 ziren 2008an eta % 19,6 dira 2011n); eta gozoak ere gehiegitan -astean bitan edo gehiagotan- eskaintzen dituztenak % 10 gehiago dira (duela hiru urte inor ez zen ibili neurriz kanpo, eta orain, berriz, hamarretik bat).

Laburbilduz, elikadura arloko gure adituek ikusi dute eskola-menuek badutela zer hobetu dietaren alderdi jakin batzuetan. Alde batetik, oinarrizko elikagaietan (berdurak eta arrainak) eskaintza ugariagoa egin behar dute, eta elikagaiak prestatzeko moduetan ere aniztasun gehiago behar dute. Izan ere, aurrez prestatuta datozen jakiak maizegi ageri dira, eta beti berdintsu prestatuta: frijituta eta arrautza-irinetan edo ogi-birrinetan pasatuta. Ikastetxe batzuetan, adibidez, ia egunero izaten dituzte frijitukiak, eta horrek esan nahi du gantz eta kaloria asko hartzen dituztela ikasleek, eta eskaintza aski eskasa dela.

Bestetik, goarnizio-aukerak ere urriak eta eskasak dira, nahiz eta zertxobait hobetu den atal hori: patata frijituak baino zerbait gehiago erabiltzen hasi dira jakiak laguntzeko, baina, egia esan, bai entsaladak eta bai gainerako goarnizioak ere aski sinpleak izaten dira, eta ez batere erakargarriak (letxuga edo uraza jartzen dute maizenik).

Horiek horrela, guk aztertu ditugun menuen batez besteko emaitza 'onargarria' baino ez da izan, eta ez dira iritsi, beraz, 2008. urteko batez bestekora (emaitza 'ona' lortu zuten orduan). Lurraldeka hartuta, honako hauek eskaini dituzte menurik egokienak (emaitza 'ona); Bartzelona, Granada, Kordoba, Malaga eta Nafarroa; Kantabria ibili da okerren ('txarra'). Arabak eta Madrilek emaitza 'onargarria-ona' eskuratu dute; Alacant, Almeria, Gipuzkoa, Sevilla, Valladolid eta Zaragoza batez bestekoaren parean ibili dira, eta A Coruñak, Asturiasek, Bizkaiak, Murtziak eta Valentziak ez dute gainditu azterketa ('hala-holako' emaitza).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto