Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Aisialdi eramangarria: Hondartzak: geuk erabili, geuk zaindu

Nornahiren esku dago eguzkiak, hareak eta urak eskaintzen dituzten aukerekin gozatzea, ingurumenarekin arduraz jokatzeari utzi gabe

  Hondartza inguruek jende asko erakartzen dute uda garaian, eta aurrerantzean ere hala izan dadin, ongi zaindu behar dira eremu natural horiek. Erabiltzaileek zeresan handia dute horretan, eta, hori dela eta, beren jokabidea zenbat eta ekologikoagoa izan, hainbat hobeki. Aholku batzuei jarraituz gero, ingurumenean daukagun eragina murrizteko moduan izango gara, eta, ondorioz, hondartzak hobeki zainduta egongo dira. Guztion esku dago hori.

Hondartzara nola joan erabakitzeko orduan, adibidez, ingurumenari ahalik eta eraginik txikiena egiteko moduak bilatu behar dira. Bidaia luzea bada, garraio publikoa izango da aukerarik onena. Udan, gainera, ohikoa izaten da hondartza guneetara doazen garraio-lineak ugaritzea (autobusa, trena edo metroa). Aldiz, nork bere ibilgailua erabiliko badu, aholku batzuei jarraitu behar die gutxiago kutsa dezan eta, bide batez, dirua aurreztu: ibilgailuan ahalik eta jende gehien eraman behar luke (beste pertsona batzuekin parteka daiteke), abiadura murriztu, aire girotua neurrian erabili... Edonola ere, aukerarik onena oinez edo bizikletaz joatea da, baina horretarako, jakina, hondartzatik gertu samar bizi behar da.

Behin hondartzara iritsita, funtsezkoa da mentalitatea aldatzea: eremu handia hartzen dute hareak eta itsasoak, eta pentsa liteke gutako bakoitzak oso gaitasun txikia duela eremu hori hondatzeko. Baina ez da hala. Oso eremu sentiberak dira hondartzak, eta ongi zaindu eta babestu ezean, zabortegi handi bihur litezke. Ozeanoak eta itsasertzak hondatzerik eta suntsitzerik nahi ez badugu, etxean bertan har ditzakegu neurriak: ekologiaren hiru arau oinarrizkoekin hasiz gero (murriztu, berrerabili eta birziklatu), askoz hondakin gutxiago helduko dira itsasora. Bestalde, produktu ekologikoak edo ongarri gutxiago dituztenak erabilita, kalte gutxiago egingo diogu ingurumenari. Adibidez: plastikozko ohiko poltsen ordez, biodegradatzen direnak edo berrerabil daitezkeenak erabil daitezke, baina ez hondartzara goazen egunean soilik, egunero baizik. Gainera, itsasertzean bizi diren kontsumitzaileek modu aktiboan parte har dezakete itsasoko ekosistemak zaintzeko eta babesteko lanean, eta naturaren alde ari diren GKEekin elkarlanean arituz, lor dezakete erakunde horien arduradunek ekintza gehiago susta ditzaten.

Nola jan hondartzan modu ekologikoan

  Hondartzara egun-pasa joanez gero, bazkari eta guzti, jakiak zumitzezko ohiko saskietan eramatea komeni da, edo, bestela, kapazuetan edo oihalezko poltsetan, horiek aukera ematen baitute mahai-tresna guztiak eramateko (berrerabiltzekoak izan behar dute horiek ere, ez erabili eta botatzekoak). Beira ere birziklatzen da, baina ez da materialik egokiena hondartzara eramateko, hautsiz gero arriskutsua izan baitaiteke gainerakoentzat, oinutsik ibiltzen dira eta.

Janaria ere jakiontzi berrerabilgarrietan eraman daiteke, eta edaria, berriz, termoetan edo aluminiozko botiletan. Plastikozko ontziek (bai botilek eta bai poltsek) eragin handia daukate ingurumenean, eta ahalik eta gutxien erabiltzea komeni da, batez ere hondartzan. Itsasoan, izan ere, plastikozko hondakinak gero eta gehiago ari dira pilatzen, eta ehunka urte behar izaten dituzte degradatzeko; gainera, hainbat animalia-espeziek irentsi egiten ditu hondakin horiek, eta kalte egiten diete edo hil egiten dira. Hondartzan eguna pasatu ondoren, zaborra ere sortzen da, eta ingurumenari errespetua agertzeko moduan jokatu behar da zabor horrekin. Gaika bereiztea eta behar bezala birziklatzeko prestatzea izaten da oinarrizko pausoetako bat. Zenbait hondartzak badituzte edukiontzi bereziak gai bakoitzarentzat, baina halakorik ez badago edo zalantza sortzen bazaigu non zer bota behar den, hobe da norberak gordetzea, egoki birziklatzeko modua izan arte. Kasu horretan, poltsa biodegradagarrietan sar daitezke, eta etxera heldutakoan bereizi: hondakin organikoak batetik, plastikoak bestetik...

Kontuan hartu behar da, halaber, hondartzak ez direla hautsontzi erraldoiak, eta, beraz, erretzaileek arduraz jokatu behar dute, eta zigarrokinak eta errautsa ez dituzte harea gainera bota behar, eta are gutxiago uretara. Hori guztia saihesteko aholkurik onena, hondartzan ez erretzea da, baina grinari ezin bazaio eutsi, hautsontzi modura zerbait erabiltzea da egokiena, eta eguna bukatzean, edukiontzira eramatea. Horrez gain, hainbat jendek hondartzan irratia edo musika entzuteko ohitura izaten du, eta pilekin dabiltzan gailuak eramaten dituzte horretarako. Eta pilekin ere kontu handia ibili behar da, hondakinik toxikoenetakoak baitira ingurumenarentzat. Horrexegatik, pilak ahitzen direnean, bizkar-zorroan edo poltsan gorde behar dira, birziklatzera eraman artean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto