Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Udako frutak: Udako frutak: osasunaren distira

Herdoilaren aurkako gai ugari ematen ditu frutak, eta horiek hartzea da modurik onenetakoa udan larruazala eguzki gogorretik babesteko

Errezeta originalak, nornahi harritzeko modukoak

  Irudimena eta osagai gutxi batzuk, horiexek behar dira frutei etekinik onena ateratzeko. Sasoiko fruten koloreak, zaporeak eta testurak nahasiz, mazedonia gozo-gozoa presta daiteke, edo brotxeta erakargarria. Fruta hainbat eratara prestatzea ere modu egokia izan daiteke jaki horrekin zaletzeko: errezeta gozo edo gazietan, bero, epel edo hotzetan, postre gisa, goarnizioan edo beste plater batzuen osagai moduan; irabiakiak ere egin daitezke frutarekin, izozkiak, sorbeteak, edari izoztuak edo zukuak, eta konpotan ere jar daiteke, edo espezieekin prestatuta, budinean...

Fruta gozoetatik (gereziak, pikuak...) 100 gramo janda ez da kaloria askorik hartzen, 50 gramo eskas

  • Frutekin egindako gazpatxoak eta zopa hotzak. Gaziak izan daitezke (sandia-gazpatxoa), edo gozoak (sandiaz egindako zopa hotza jogurtarekin), baina guztiak ere aski onak geratzen dira, eta azkar eta merke egitekoak dira, gainera. Meloiak ere hainbat aukera ematen ditu: meloi-zopa egin daiteke urdaiazpikoarekin (aurkezpen originala da), meloia espezieekin (bolatxoetan aurkeztua, eta lagungarri gisa, laranja- eta limoi-ura, erromero-eztia, kanela, banilla eta piperbeltz eho berria) edo meloia plantxan, anana-zoparekin. Fruta-gazpatxo freskagarri batekin harritu nahi badugu jendea (sandiaz, gereziz edo marrubiz egina izan daiteke), aski da fruta-errazio on bat eranstea ohiko errezetari (norberak nahi adina).
  • Fruta 'couli'-ak. Saltsa lodi bat da coulia, eta honelaxe egiten da: norberak nahi duen fruta hartu, eta azukre pixka bat eta limoi-tanta batzuk nahasten zaizkio, frutaren berezko zaporea indartzeko; ondoren, irabiagailutik edo pure-egitekotik pasatzen da, eta, azkenik, iragazki fin batetik. Marrubiekin, mugurdiekin, masustekin edo melokotoiekin egindako couliak kolorea eta zaporea ematen diote edozein postreri (izozkia, bizkotxoa, tarta...), eta entsalada bat edo bigarren plater bat apaintzeko ere balio dute. Coulia plater gazi bat laguntzeko bada, piper eho berriarekin ondu daiteke, edo norberak atsegin dituen beste espezia edo usain-belar batzuekin.
  •   Bitaminaz betetako sorbeteak eta edari izoztuak. Gozo ukitua izaten dute, baina azukre gutxi. Sandia, gereziak, melokotoia eta mugurdiak; abrikota eta lima-limoia; anana eta kanela... erabil daitezke horiek egiteko. Hautatzen den fruta xehe-xehe egiten da, pure gisa geratu arte, eta ontzi batean uzten da. Ura eta azukrea nahasi, eta 5 minutuz egosten da, almibar arin bat osatu arte. Almibar hori fruta-purearekin nahasten da, limoi- edo laranja-ura ere eransten zaio, eta hozten denean, ontzi batera bota eta izozkailuan sartzen da. Edari izoztuaren edo sorbetearen testura eduki dezan, eta ez dadin izozki baten gisa geratu, 30 minutuz behin nahasi behar da izozkailuan dagoela, bi orduz. Sorbeteak eta edari izoztuak gozo ukituko errezetak dira, frutekin eginak, eta oso egokiak izaten dira udan haurrei eta adinekoei eskaintzeko, postre gisa edo otordu artean.

Zukuak? Hobe fruta freskoa

  Dietisten Ameriketako Elkarteak (ADA) eta Harvardeko Osasun Publikoaren Eskolako Elikadura Sailak zera ohartarazi dute: otorduetatik kanpo edari azukretsuak edateko ohitura daukaten haurrek pisu gehiegia edukitzeko arriskua dute.

  1. Sail horretakoak dira freskagarriak eta fruta-zukuekin egindako edari azukretsu burbuilagabeak, baina baita fruta-zukuak ere (azukretsuak, batik bat). Haur askorentzat, edari horiek dira azukre-iturri nagusiak beren dietan.
  2. Frogatuta dago, gainera, ez duela berdin asetzen fruta ale bat jateak eta fruta hori bera zuku eginda hartzeak.
  3. Berriki egindako ikerketa batek esaten duenez, baliteke elkarri lotuta egotea gizentzeko joeraedari azukretsuek oso asetasun gutxi ematen dutela areagotzea eta elikagai likido eran dauden azukreek asetasun gutxiago ematea. Ikerketak erakutsi du edari azukretsuen kontsumoari atxikia dagoela gizentzeko joera, eta, aldiz, kaloria eta azukre kopuru bera elikagai solidoen bidez hartzen denean, ez da halakorik gertatzen.
  4. Lehenago ere ikerketa askok erakutsi dute edari azukretsuek oso asetasun gutxi ematen dutela, eta horiek hartuta ere, berdin-berdin jaten direla hurrengo otorduak; alegia, edari horiek edanagatik ere, gero ez da hartzen janari eta energia gutxiago.
  5. Gainera, frutarekin zukua egiten denean, zukugailuan geratzen da zuntzaren zati bat. Horregatik, ez da ohitura ona, fruta freskoaren ordez, zukuak hartzea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto