Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Herdoilaren aurkako gai ugari ematen ditu frutak, eta horiek hartzea da modurik onenetakoa udan larruazala eguzki gogorretik babesteko
Ur ugari, kaloria gutxi, azukreak ere urri, eta zertxobait gehixeago zuntza, bitaminak, mineralak eta herdoilaren aurkakoak. Asmakizunetara jolastu nahi duenak, hortxe dauka bat: zer elikagairi buruz ari gara? Frutari buruz, jakina! Guk emandako ezaugarri eta argibideetan bertan zegoen erantzuna edo irtenbidea, eta frutak berak ere, irtenbide ezin hobeak eskaintzen ditu zenbait arazo larri eta konplexuri aurre egiteko. Udan, deshidratazioa izaten da osasun-arazo horietako bat, eta, nagusiki, haurrei eta adinekoei eragiten die, horiek dira-eta talderik ahulenak. Uda sasoiko arazoei, beraz, uda sasoiko frutekin egin behar zaie aurre; izan ere, horiek dira urtsuenak eta, ondorioz, hidratatzen gehien laguntzen dutenak. Eguzkiaren eragina handiagoa izaten da udan, eta larruazala, ilea eta muki-mintzak lehortu egiten dira. Frutek eta berdurek herdoilaren aurkako substantzia ugari ematen dituzte, eta horiek hartzea estrategia ezin hobea da larruazala eguzki gogorretik babesteko; fruta horiek, pigmentuei esker egiten diote aurre herdoilari, eta beren kolore eta tonu askotarikoak ere pigmentu horiek emanak dira. Udako fruta guztiak aintzat hartzen baditugu, hainbat ezaugarri dituztela ohartuko gara. Fruta hezurdunak dira, adibidez, zuntzez hornituenak; herrestariak (meloia, sandia...), ur gehien dutenak; eta laranja- eta gorri-kolorekoak, herdoilaren aurkako gai gehien ematen dutenak. Beraz, era guztietako frutak jatea komeni da, eta bakoitzak zer ezaugarri berezi dituen jakinez gero, beharrizan bati edo besteari ongien erantzuten diona hautatu ahal izango dugu: idorreriari, larruazal lehor eta ezkatatuari, diabetesari, haurdunaldiari...
Uda sasoiko frutek elikadura-balio handia daukate. Udaberri amaierako eta uda hasierako eguzkiari esker, uzta oparoa jasotzeko modua izaten da, eta urte osoan baino fruta mota gehiago biltzen dira: marrubiak, abrikotak, nektarinak, melokotoiak, gereziak eta gingak, aranak, pikuak eta uztapikuak, basoko frutak (ahabiak, mugurdiak, masustak), meloia eta sandia. Desberdinak izanik ere, antzeko osaera daukate horiek guztiek: ur ugari, kaloria gutxi, azukreak ere urri, eta zertxobait gehixeago zuntza, bitaminak, mineralak eta herdoilaren aurkakoak. Horrek ez du esan nahi egoera guztiei eta beharrizan guztiei berdin erantzuten dietela. Batzuk egokiagoak dira egoera jakin batzuetarako, eta besteak, beste batzuetarako.
Fruta hezurdunak dira zuntz gehien dutenak
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa