Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

100 kanpinen kalitatea aztertu dugu Espainiako Estatuko 18 probintziatan: Hiru kanpinetatik batek ez du gainditu azterketa, gabeziak eduki dituelako irisgarritasunean eta segurtasunean

Eskaintzen dituzten ekipamendu eta zerbitzuetan ere hutsune nabarmenak antzeman dizkiegu

  Kanpadendak eta bungalowak boladan daude, eta hotelen izar distiratsuak baino nahiago izaten ditu hainbat jendek. Naturarekin harremanetan egoteko aukera eskaintzen dute, eta opor merkeagoak egiteko modua ematen dute a priori, eta, nagusiki, horrexegatik hautatzen ditu jendeak. Kanpadendak, izan ere, badu bere xarma. Espainiako Estatuan, 1.168 establezimenduk eskaintzen dute kanpalekua, kanpadendentzat bezala auto-karabanentzat, eta urtero 6 milioi turista joaten dira horietara.

Kanpin horiek zer egoeratan dauden aztertu nahi izan du EROSKI CONSUMERek, eta, horretarako, 100 kanpin bisitatu ditu Espainiako Estatuko 18 probintziatan: 10 Bartzelonan eta Madrilen; 7 Alacanten, Asturiasen, Kantabrian eta Valentzian; 6 Malagan, Murtzian, Nafarroan eta Sevillan; 5 A Coruñan, Granadan eta Gipuzkoan; 4 Zaragozan; 3 Bizkaian; eta 2 Valladoliden, Kordoban eta Gasteizen. Aztertu ditugun guztien erdiak baino gehiago (61), 2. mailakoak izan dira; beste 24, berriz, 1. mailakoak, eta gainerako 15ak, 3. mailakoak. Lehenik eta behin, kanpin horietako arduradunekin hitz egin dugu, instalazioek zer-nolako ezaugarriak dituzten jakiteko, eta, ondoren, aldizkariaren teknikariak, bezeroen itxurak eginez, kanpinetara bertara joan dira, ikusi egin nahi zituztela esanez. Bisita horietan, instalazioak nola zainduta dauden aztertu dute; zer-nolako irispideak eta segurtasuna dituzten; zer neurrirekin hornituta dauden, bai osasun-arreta eskaintzeko eta bai bestelako ekipamendu eta zerbitzuei erantzuteko; eta erabiltzaileari zer-nolako informazioa ematen dioten ere neurtu dute. Gainera, kanpin horiek goi-denboraldian dauzkaten tarifak ere aztertu dituzte.

Ondorioak ateratzen hasita, hauxe izan da lehena: hiru kanpinetatik batek ez du gainditu azterketa, gabezia handiak -eta larriak- eduki baititu irisgarritasunean, eta hutsuneak segurtasunaren eta zerbitzuen ataletan (2007. urtean ere antzeko azterketa bat egin genuen, eta orduan ere antzekoa izan zen emaitza). Azterketa gainditu ez dutenen ondoan, badira emaitza hobeak atera dituztenak ere: kanpinen heren batek emaitza 'onargarria' atera du, beste 31 kanpinek emaitza 'oso ona' eskuratu dute, eta izan dira emaitza 'oso ona' lortu dutenak ere (3 kanpin). Kanpin motaren arabera, 1. mailakoek izan dituzte emaitzarik onenak (batez beste, 'ona'), 2. mailakoek 'onargarria' atera dute, eta 3. mailakoek, oro har, ez dute gainditu azterketa ('hala-holako' emaitza.) Probintziaka ere badira aldeak eta nabarmentzeko moduko datuak: Kordoban, Nafarroan, Valentzian eta Valladoliden aztertu ditugun kanpinek emaitza 'ona' lortu dute; gainerako probintzietako kanpinen erdiek, aldiz, ez dute gainditu maila 'onargarria', eta badira azterketa gainditu ez duten probintziak ere: A Coruña, Asturias, Murtzia, Sevilla eta Zaragoza.

Nola hautatu kanpinik onena

  1.   Kokapena: seinale bidez adierazia egon behar du kanpina non dagoen eta hara nola iristen den, alferreko itzulingururik ematen ibili beharrik ez izateko. Era berean, eta behin kanpin barrenean gaudela, ekipamendu eta instalazio guztietara iristeko seinaleak ere behar dira, erabiltzaileek ez dezaten izan arazorik komunak, igerilekua, harreragunea edo supermerkatua aurkitzeko.
  2. Segurtasuna: kanpinak hartzen duen eremu guztiak hesitua egon behar du, eta segurtasun-zerbitzuak eduki behar ditu. Era berean, toki seguruan dagoela egiaztatu behar dugu (inola ere ez du egon behar ezponda batean, euri-bideetan, ibaien ibilgu lehortuetan, edo osasunarentzat kaltegarri diren lekuetatik gertu). Gainera, larrialdi-plan on bat ere eduki behar du kanpinak.
  3. Profesionaltasuna: kanpinean lanean ari direnek profesionalak izan behar dute, eta kanpinzaleen beharrei eta sor dakizkiekeen arazoei erantzuteko gertu egon behar du. Egokiena litzateke, kanpinzaleak iristen direnean, norbaitek argibideak ematea eta ongi azaltzea zer programazio daukaten, zerbitzuek eta jarduerek zer ordutegi duten, gauza bakoitza non dagoen, zer egin behar den larrialdiren bat gertatuz gero, zer-nolako arauak dituen kanpinak, edo zer zerbitzu diren bereiz ordaintzekoak (aparkalekua, garbigailuak...).
  4. Garbitasuna: kanpalekuek behar bezala egokituta egon behar dute, eta ahal dela, itzala ere eduki behar dute, bero gehien egiten duen egunetarako. Garbi eta ongi zainduta egon behar dute komunek, igerilekuek, kirolguneek, arropa- eta ontzi-garbitegiek, eta kanpin barreneko instalazioek (taberna, jatetxea, areto soziala, harreragunea, supermerkatua...).
  5. Osasun-arreta: larrialdiko botika-ontzi bat, gutxienez, eduki behar dute kanpin guztiek. Era horretan, zauririk edo lesiorik arinenak artatu ahalko dituzte, osasun-etxe edo ospitale batera joan gabe (beharrezko bada, joan egin beharko da, jakina).
  6. Erreklamazioak: egonaldia ez bada izan norberak uste zuen modukoa, kanpinak erreklamazio-liburu bat eduki beharko du bezeroentzat, baita iradokizun-orriak ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto