Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Loezina: gaurik gabeko egunak

Morfeo gugandik ihesi dabilenean, ohetik jaikitzea izaten da eraginkorrena, eta egiaz logura sumatzen dugunean etzatea berriz ere

 Lo egin nahi eta ezinean dabilenarentzat, amaigabeak gertatzen dira gauak. Norberak ezin, eta erlojuak lo hartzen duela dirudi. Minutuak ordu bihurtzen dira, eta orduak egun. Irtenbide magikorik ez dago egoera horretatik ateratzeko, ez ardi miragarririk ez liburu loarazlerik. Arazo bat dugula onartzea eta medikutara joatea funtsezkoa izaten da sendabidea aurkitzeko. Loezinak, nagusiki, 60 urtetik gorako pertsonei erasaten die, eta emakumeei gehiago, gizonei baino. Zehazki, azken ikerketek diotenez, herritarren % 6,4k daukate loezina Espainian, eta sexuak eta adinak badute eragina kopuruetan: emakumeen % 7,8k pairatzen dute, eta gizonen % 4,9k; adinari dagokionez, berriz, gazteenen artean, % 3,3ri eragiten die, eta 60 urtetik gorako % 9,8ri. Sendabideak badaude, baina, ahal dela, botika loarazleak edo hipnotikoak, behintzat, saihestu egin behar dira, mendekotasuna sortzeko arrisku handia izaten baitute. Azken urteetan, sendagai espezifikoagoak agertu dira nahasmendu horrentzat, nahi gabeko ondorio gutxiago dakartzatenak.

Ohitura txarrak eta gogo-aldarte gorabeheratsuak

Pertsona batek loezina edo insomnioa duela esaten da zailtasunak dituenean nahi duen denbora-tartea lo egiteko, nahi duen unean eta behar bezain sakon, eta arazo horrek hilabete edo gehiago irauten duenean, itxuraz horretarako arrazoi argirik ez egon arren. Zenbaitetan, beste arazo edo gaixotasun batek sortutako sintoma izaten da. Loa galarazten duten egoeren artean, minari edo oinazeari lotutako prozesuak egoten dira, eta bestelako eragozpen batzuk ere bai: nokturiak edo inkontinentziak eraginak, haurdunaldiak, kafe gehiegiak edo kafeina duten produktuek, edo kortisona duten sendagaiek (nahi gabeko ondorioen artean, lo-nahasmenduak sortzen dituztela dirudi).

Baina ez da hor bukatzen kontua: gaueko ohitura txarrek ere eragin zuzena dute. Zenbait kasutan, hauxe izaten da gaixoen arazoa: gaizki lo egiten ikasi dute. Horregatik, lotara sartzen direnean, erlaxatu beharrean, logabetu egiten dira, estresatu eta loa nahasita dutela ematen dituzte gauak, modu kronikoan. Egoera hori sorgin-gurpil arriskutsu bihurtzen da, eta zaila izaten da hortik ateratzea. Ohean telebista ikustea, irratia entzutea edo ohean bertan afaltzea izan daitezke, besteak bestea, arazo horren iturburu.

Loezina pairatzeko joera gehien duten pertsonak izaera pentsakorrekoak eta gogoetara emanak izaten dira, gauzei buelta asko ematen dizkietenak, erraz larritzen direnak, edo egunez gogo-aldarteetan gorabeherak izan eta gauean horien ondorioak sumatzen dituztenak (depresioa edo antsietatea, adibidez) Emakumeetan, gainera, gerta liteke hormona-gorabehera baten ondorio izatea, zeren askori gertatu baitzaie, bizi guztian ongi lo egin, eta menopausia igarota, loezinarekin hastea.

Era guztietako loezinak

 Loezina ez da berdina izaten pertsona guztietan. Iraupenari begiratuta, akutua izan daiteke (unean unekoa denean, eta sortu duen egoera estresari, minari edo doluari lotuta dagoenean). Baina kronikoa ere izan daiteke (luzaro irauten duenean). Azken horrek sortzen du eragozpen gehien, eta halakoetan erabakitzen du jendeak medikutara joatea.

Egunean zehar gauza askotan dabilenarentzat yoga ariketa lasaigarria izan daiteke

Loezina bera nola aurkezten den kontuan hartuta, hiru eratakoa izan daiteke: horietako batean, lo hartu ezina izaten du pertsonak, kosta egiten zaio lo hartzea, baina behin lortuta, nahiko ongi egiten du. Loaldiari eutsi ezin izatea dakar beste loezin mota batek; pertsona horiek arazorik gabe lo egiten dute, baina gauean esnatu egiten dira zenbait aldiz. Azkenik, bukaerako loezina dago: pertsona gauaren azken aldera esnatzen da, behar baino lehenago (goizaldeko laurak edo bostak ezkero), begiak zabal-zabal dituela. Esan beharra dago, dena den, loezin horiek guztiak konbinatuta ere ager daitezkeela. Bada beste loezin mota bat ere, loezin familiar hilgarria delakoa; eritasun arraro bat da, proteina prioniko batek eragina, zeinak kalte egiten baitie garuneko zelulei, eta familia bereko hainbat kidek paira dezakete. Mundu guztian 100 kasu daude, eta horietako 40 Euskal Herrian agertu dira. Eritasun horren sintometako bat da loezina, baina ez da garrantzitsuena (arteria-tentsio altua edukitzea eta haluzinazioak ikustea ere badaude sintomen artean).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto