Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
2009. urteaz geroztik, hori egin dezakete langabezia-saria jasotzeari utzi dioten langabe guztiek
Ia bost milioi langabe. Lan-merkatuaren egoera ikaragarri txarra da Espainiako Estatuan, eta irtenbide bila ari dira familia asko, egoera horretatik irten edo, behintzat, egoera hori zertxobait arintzeko. Aukera askorik ez dago, baina beti egin daiteke zerbait; besteak beste, pentsio-planean bildu dugun dirua atera. Hain zuzen, 2009. urtean, lege berria atera zuen Espainiako Gobernuak, zeinak aukera ematen baitu langabezia-saria agortu zaien langabeek produktu horietan aurreztu duten dirua atera dezaten. Eta egoera honetan, jende asko ari da aukera horretaz baliatzen. 2009. urtean, adibidez (urte horretako datuak dira berrienak), 43.428 pertsonak eskatu zuten pentsio-planetan aurreztutako dirua itzul ziezaietela, luzaroan langabezian egoteagatik (aurreko urtean baino % 352 lagunek gehiagok). Guztira, produktu horietan inbertitutako 219,8 milioi itzuli zizkieten, 2008an baino % 67,3 gehiago (67,3 milioi izan ziren urte hartan). Zalantzarik gabe, araudi berriak pausoa emanarazi die likidezia premian diren herritarrei. Baina zer baldintza bete behar dira dirua eskatzeko? Nola egitea komeni da? Eta behin lan-merkatura itzulita, jarrai daiteke pentsio-planean dirua jartzen?
1229/2009 Errege Dekretuari egindako aldaketak esaten duenez, honako hauek eska dezakete pentsio-planeko dirua itzul diezaietela:
2009. urtean aldaketa hori egin arte, bestelakoak ziren baldintzak, eta langabezia-sariak jaso gabe hamabi hilabete baino gehiago eman zituztenek eska zezaketen dirua itzultzeko (langabezialdi luzeko langabeen zerrendan zeudenek, alegia). Orain, aldiz, edozein langabek eska dezake bere planaren dirua, ez du zertan egon aldi jakin batez langabezian eta prestaziorik jaso gabe. Edonola ere, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak eskatzen du pentsio-planean espresuki agertu behar duela dirua berreskuratzeko aukera berrien inguruko oharrak (erakunde gehienek onartu dituzte, eta salbuespen gutxi-gutxi batzuk egon litezke).
Langile autonomoen kasuan ere, berdintsu gertatzen da. Beren planetan daukaten dirua eskuratu ahalko dute, beren jarduera eten, lan-eskatzaile gisa agertu eta kontribuziopeko prestaziorik jasotzen ari ez badira. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak onartu duenez, langile autonomoak ez dio zertan utzi Gizarte Segurantzako autonomoen erregimen berezian egoteari, bere pentsio-planen eskubide kontsolidatuak jasotzeko, baina gainerako baldintza guztiak bai, horiek bete egin beharko ditu.
Pentsio-planean dagoen dirua langabezian egoteagatik atera ahal izatea, legeak ezartzen duen salbuespenetako bat da, eta, beraz, dokumentazio berezia aurkeztu behar izaten da.
Planaren jabeak erretiroa hartzen duenean (hori izan da ohiko egoera orain arte), 7 laneguneko epea izaten dute finantza-erakundeek eskubide kontsolidatuak eskatzailearen kontuan sartzeko, eta berdin gertatzen da langabeziagatik eskatzen denean ere.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa